Erromatar arkitekturaren eraikuntza garrantzitsuenak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

  • Foroa: Bizitza politiko eta merkataritzaren zentroa zen, hiriaren erdigunea. Azokak eta basilikak bertan kokatzen ziren (Greziako agora-ren baliokidea). Trajanoren foroa da adibide garrantzitsuenetako bat.
  • Basilika: Ez zen eraikin erlijiosoa. Erromatarrentzat eraikin zibila zen, merkatu edo bilerak egiteko lekua (auzitegi modukoa). Hiru nabe zituen; erdikoa zabalagoa eta alboetakoak bi solairukoak. Magentzioren basilika da ezagunena.
  • Termak: Erromatarrek asmatutako eraikuntzak; ariketa fisikoa egiteko lekuak, bainu publikoak eta igerilekuak ziren, hiritarren bilgune garrantzitsuak. Caracallaren termak dira hondakin garrantzitsuenak.
  • Anfiteatroa: Gladiadoreen arteko borrokak ospatzeko erabiltzen zen. Normalean, akueduktu baten bidez urez betetzen ziren naumakiak (ontzien arteko borrokak) egiteko. Oinplano eliptikoa zeukan, erdian area eta inguruan harmailak edo cavea; bertan jendea hierarkia sozialaren arabera esertzen zen. Erromako Koliseoa da ezagunena.
  • Zirkua: Hipodromo gisa erabiltzen zen, koadrigen lasterketetarako. Greziarren estadioan oinarrituta zegoen. Eraikuntza luzea zen, albo kurbatuekin eta erdian espina bat zeukan. Circus Maximus delakoaren hondakinak daude Erroman.
  • Antzokia: Ikuskizun publikoen artean garrantzitsuena. Eredu moduan antzoki grekoak hartu zituzten, baina ez zituzten mendien aldapak aprobetxatzen. Orkestra zatia ikusleentzat zen eta eskenatokia zabalagoa. Egitura erdizirkularra zeukan. Aipagarriak dira Marceloren teatroa Erroman eta Meridakoa Espainian.

Etxebizitza motak: Domus, Insulae eta Bilak

Atari bat izan ohi zuten sarrera gisa eta gelaz inguraturiko patio bat:

  • Domus: Hirietako familia aberatsen etxeak ziren; bi pisukoak, kanpoaldera itxiak eta barrutik irekiak, patio batekin. Gelak patioaren inguruan zeuden.
  • Insulae: Herrietako etxe-blokeak ziren, sei pisukoak, eta beheko solairuan tabernak izaten zituzten.
  • Bilak: Hiri inguruetan eraikitako luxu handiko etxeak ziren.

Etxebizitza horiek alde bat zerbitzuarentzat zeukaten, termak eta antzokiak barruan zituzten, eta lorategi ugari eta oso zainduak, estatuekin eta pasealekuekin.

Entradas relacionadas: