Erromatar Artearen Historia eta Eskulturaren Ezaugarriak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

Erromaren Testuinguru Historikoa

Italiako mendebaldean kokatuta, Erromaren historia hiru etapa nagusitan banatzen da:

1. Etruskoen menpeko garaia (K.a. VII-VI)

  • Hiriaren sorrera etruskoen eskutik.
  • Mende bat baino gehiago iraun zuen eragin politiko, artistiko eta kulturala.
  • K.a. VI. mendean, erromatarrak etruskoen kontra altxatu eta kanporatu egin zituzten.

2. Errepublika (K.a. VI-I)

  • Errepublika ezarri eta erromarkuntza prozesuari hasiera eman zitzaion.
  • Egitura politiko, kultural eta sozialak finkatu ziren.
  • Erromako hiriaren botere-nahiaren ondorioz, inperioa zabaltzeko prozesua hasi zen.

3. Inperioa (K.a. I - K.o. V)

  • Erroma berregituratu zen.
  • Botere militarra eta politikoa enperadorearen esku geratu zen (lehena: Octavio Augusto).
  • Konkistei ekin zitzaien eta artea propaganda-tresna gisa erabili zen.
  • K.o. IV. mendean, barne-borroken ondorioz, inperioa bitan zatitu zen (Mendebaldea eta Ekialdea), azkenean deseginez.

Erromatar Eskultura: Ezaugarri Orokorrak

Eskultura erromatarra herriari zuzenduta zegoen, helburu propagandistiko argiarekin:

  • Helburuak: Heroiak (jeneralak/enperadoreak) ezagutaraztea eta historia (garaipen belikoak) islatzea.
  • Generoak: Erretratua eta erliebe historikoa (erliebe mitologikoak baztertuz).
  • Ezaugarriak: Jantzitako eskulturak (garrantzi politiko/soziala), polikromatuak eta errealismoaren eta edertasunaren arteko oreka.

Erromatar Erretratua

Generorik garrantzitsuena izan zen. Hasieran, familiako hildakoak gogoratzeko sortu zen, buruaren lanketa zehatzarekin (zimurrak eta errealismoa nabarmenduz). Material nagusiak marmola eta brontzea ziren.

Errepublikako Erretratuak

Aurpegian zentratzen ziren, pertsonaia indibidualizatuz eta akatsak ere imitatuz. Autoritatearen ohorez egiten ziren, anonimotasuna mantenduz.

Inperioko Erretratuak

  • Goi Inperioa (Augustoren garaia): Jainkotasuna eta idealizaziora itzulera.
  • Flaviatar dinastia: Errealismora itzulera eta espresio naturala.
  • Adriano eta ondorengoak: Idealizazioa, bizarraren erabilera eta begien zulatzea.
  • Behe Inperioa: Antiklasizismoa, hieratismoa eta monumentalitatea.

Emakumeen Erretratuak

Goi mailako emakumeak irudikatzen ziren, arreta berezia orrazkeran jarriz.

Erretratuaren Tipologia

  • Thoracatae: Enperadorea garaile.
  • Apotheosikoa: Jainko bat bezala, biluzik eta koroatua.
  • Togatae: Zibil bat bezala, togaz jantzia.
  • Pontifex Maximus: Togaz jantzia eta burua estalita (jainko gisa).
  • Zaldi gaineko erretratua: Militar bat hirira zuzentzen.

Entradas relacionadas: