Erromatar Epika: Nevio, Ennio eta Virgilio

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB

Gneo Nevio

Oso informazio iturri gutxi daude Gneo Nevioren inguruan; erromatarra eta plebeioa zela bakarrik dakigu. Dirudienez, askatasun osoz ematen zuen bere iritzia eta, horregatik, arazo larriak izan zituen erromatar nobleziarekin.

Poesia latindarrari hasiera eman zion eta Gerra Punikoan oinarritutako epopeia baten egilea izan zen: Bellum Poenicum izenekoa. Gainera, gerra horretan parte hartu zuen. Borroka hori K.a. 264tik K.a. 241era gertatu zen, eta bertan Kartagok eta Erromak elkarren aurka borrokatu zuten.

Kinto Ennio

Bere Annales deituriko obran, Homero inspirazio iturri gisa erabiliz, Erromaren jatorria eta bere garaia arteko historia azaltzen du. Bere garrantzia hexametro daktilikoaren erabileran eta Virgiliorentzat inspirazio iturri izango den hizkuntza poetiko latindar baten sorkuntzan datza.

Augustoren garaiko epika

Erromak Errepublikaren amaieran krisi larria bizi izan zuen (Gerra Zibilak: Mario eta Sila, Zesar eta Ponpeio, Oktabiano eta zesartarrak). Aktiumen, K.a. 31. urtean, Oktabiok Marko Antonio eta Kleopatraren aurka lortutako garaipenak gobernu forma berri bati bide eman zion. Hemendik aurrera, boterea pertsona bakar batek izango du: Oktabio Augusto. Haren gobernupean, bake aro bat bizi izan zuen Erromak.

Augusto Erromaren ohitura eta moralaren birsorkuntza sustatzen saiatu zen, eta horretarako garaiko idazleez baliatu zen bere helburu politikoak aurrera eramateko.

Honela, Virgilioren obra epikoak Aro Arkaikoan erromatarrak mundua menperatzera eraman zituzten baloreak goresten ditu. Garai hartan, hiru izan ziren idazlerik garrantzitsuenak: Virgilio, Ovidio eta Lukano. Hala ere, guztien artean garrantzitsuena Virgilio izan zen, erromatarrek hain beharrezko zuten epopeia nazionala konposatu zuelako.

Publio Virgilio Maron

Bizitza: Publio Virgilio Maron Andesen jaio zen K.a. 70eko urriaren 15ean, eta Brundisiumen hil zen K.a. 19ko irailaren 21ean. Poeta latindar handia izan zen. Filosofia, matematikak eta erretorika ikasi zituen. Hasieran epikurearren eragina jasan zuen, baina denborarekin platonismora jo zuen. Hori dela eta, bere sintesiak Erromaren garaiko garrantzitsuenetarikoak direla esan dezakegu.

Entradas relacionadas: