Erromatar Literatura: Historiografia, Lirika eta Antzerkia
Clasificado en Latín
Escrito el en
con un tamaño de 2,46 KB
Historiografia Erroman
Historiografia gertaera historikoen narrazioa eta hizkuntzaren edertasuna bateratzen dituen genero literarioa da. K.a. III. mendean sortu bazen ere, Zesarren garaira arte ez zen lan aipagarririk egin. Greziarrei zor diete latinoek Historiografiaren sorrera, nahiz eta aurretik Annales izeneko testu publikoak izan (apaiz gorenek idatziak).
Tito Livio eta Ab urbe condita
Tito Livio (Patavium, K.a. 59 – Padua, K.o. 17) erromatar historialari garrantzitsua izan zen. Erromako Estatuaren historia monumentala idatzi zuen 142 liburutan, hiriaren sorreratik Druso Nagusiaren heriotzara arte. Gaur egun, 35 liburu baino ez dira gorde.
Olerki Lirikoa Erroman
K.a. II. mendera arte ez zen olerki lirikorik agertu Erroman. Garai hartan, abertzaletasunaren ordez, norberaren sentimenduak nagusitu ziren. Genero hau Grezian du jatorria.
Olerki lirikoa eta elegia
- Olerki lirikoa: Poetaren sentimenduak lehenengo pertsonan azaltzen dira, lira batez lagunduta.
- Elegia: Distiko elegiakoa erabiltzen du. Hasieran hildakoen kantuak ziren, baina gero amodiozko istorioetara bideratu ziren.
Katulo eta Neoteroi taldea
K.a. I. mendean neoteroi ("berriztatzaileak") poeta taldea sortu zen, Katulo buru zutela. Poema luze eta inpertsonalen ordez, poema labur, landu eta sentimenduz beteak proposatu zituzten. Bere lan nagusia Carmina bilduma da.
Horazio
Quintus Horatius Flacus (K.a. 65-8) erromatar olerkari liriko garrantzitsuena da. Mezenasen babespean aritu zen eta Odak, Epodoak eta Satirak idatzi zituen.
Antzerkia Erroman
Erromako antzerkia Greziako eraginari esker garatu zen. Bi genero nagusi bereizten dira:
- Tragedia: Jainkoak eta heroiak ditu protagonista, hizkera solemnearekin.
- Komedia: Pertsonaia arruntak eta eguneroko egoerak taularatzen ditu.
Plauto eta komedia
Plauto (K.a. 250 inguru) komediagile nagusia izan zen. Bere lanetan "tipoak" (esklabu argia, zikoitza, etab.) eta hizkera bizia erabiltzen zituen. Fabula palliata generoaren ordezkari nagusia da.
Epika
Herri baten egite ospetsuak bertsotan kantatzen dituen genero literarioa da. Heroiak herriaren bertuteak irudikatzen ditu. Erroman, Livio Andronikok hasi zuen genero hau, Odisearen itzulpenarekin (Odusia).