Errusiako Iraultza: Boltxebikeen Gobernua eta Ondorioak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 285,21 KB
Boltxebikeen lehen gobernua
Lenin buru zela, boltxebikeen lehen gobernua sortu zen. Berehala, gerratik ateratzea negoziatu zuen Brest-Litovskeko Itunaren bidez (1918ko martxoaren 3an). Gainera, latifundio handiak kalte-ordainik gabe desjabetzeko eta nekazarien artean banatzeko agindu zuen, bai eta fabrikak langileek kontrolatzeko ere. Errusiako herrien subiranotasun-eskubidea ere onartu zuen.
Gerra Zibila eta gerrako komunismoa
Tsarismoaren aldekoak (lur-jabeak, armadako goi karguak, eliza ortodoxoa...) eta sistema liberala defendatzen zutenak iraultzari aurre egiten saiatu ziren. Iraultzaren aurkakoek Armada Zuria osatu zuten, eta boltxebikeek, Armada Gorria. Bi armadak gerra zibilean (1918-1921) aurrez aurre jarri ziren.
Armada Zuriak atzerriko hainbat potentziaren laguntza jaso zuen, iraultza haien herrialdeetara zabalduko zen beldur baitziren. Hala ere, gerra boltxebikeen garaipenarekin amaitu zen. Gatazkan zehar, frontea eta hiriak hornitu ahal izateko, gobernuak gerrako komunismo deritzon politika ekonomikoa ezarri zuen: industria nazionalizatu eta uztak konfiskatu ziren, armadakoei jaten emateko.
Aldi hartan, estatu berriaren oinarriak finkatu ziren: erabaki guztiak boltxebikeen esku gelditu ziren eta Alderdi Komunista izena hartu zuten. Gainerako alderdiak debekatu eta diktadura komunista latza ezarri zen. Neurri ekonomiko eta politikoek grebak eta matxinadak eragin zituzten, eta gobernuak indarkeriaz jazarri zituen.
Errusiako Iraultzaren eragina
Urriko Iraultzak Frantziako Iraultzak izan zuenaren antzeko eragina izan zuen. Mendebaldeko liberal askok pentsatu zuten sobieten erregimenak ez zuela luzaroan iraungo; boltxebikeek, ordea, iraultza sozialista gehiagoren hasiera besterik ez zela uste zuten. Iraultza horietako bat Alemaniako Iraultza Espartakista izan zen. Espartakistak, Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht buru zituztela, Alemanian erregimen komunista ezartzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten.
Apirileko Tesien laburpena
- Gaia: Errusiako errepublika ezartzea.
- Testu mota: Deskripzio testua.
- Vladimir Lenin: Errusiako sozialista eta komunistagaraiko politikaria eta liderra.
- Iturria: Apirileko tesiak.
- Latifundioak: Lur handiak desjabetu eta jornalarien artean banatzea.
- Helburuak: Langileen eta nekazarien eskubideak lortzea eta batasun kulturala zabaltzea.