Eskultura eta Pintura Gotikoa Espainian
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
con un tamaño de 2,5 KB
1. Eskultura Gotikoa Espainian
Aldi klasikoa
XIII. mendearen bigarren laurdenean sartu ziren Frantziako eskultura gotikoaren forma klasikoak, eta lantegi bereziak sortu ziren, halaber, Burgosen eta Leonen. Aipagarriak dira Sarmental eta Coroneria ateak, Burgosko katedralean, eta mendebaldeko fatxadako ataria, Leongoan.
Aldi manierista
XIV. mendean formak adierazkorragoak ziren; pertsonaien hazpegi sentiberenak nabarmentzen ziren eta bide eman zitzaien, era berean, anekdota mailako xehetasunei. Aipagarri dira Toledoko eta Arabako eskolak. Aragoin handia izan zen molde italiarren eragina, merkataritza-harremanen bidez heldu zena.
2. Pintura Gotikoa
Ezaugarriak
- Eskulturan bezala: naturalismoa, humanizazioa eta esterilizazioaren bilaketa.
- Taularen gaineko pintura: garatu egin zen erromanikoko hormako pinturaren aurrean, beirateak agertzen direlako.
- Erretaulak: ohol-kopuruaren arabera sailkatzen dira: diptikoak (2), triptikoak (3) eta poliptikoak (ugari).
- Hondo laua: askotan urre kolorekoa.
- "Grisalla" teknika: gris kolorea erabili giza irudiak adierazteko, eskulturak balira bezala.
Estilo lineala
XIII. mendeko pintura gotikoa da. Estilo lineala bataiatuko dugun pintura moldea zehaztu ahal izango dugu halatan: kolore lauak, bolumena aintzat hartu gabe, pertsonak espazioan kokatu eta perspektiba eza.
Trecentoko pintura
Italiako Trecento-an (XIV. mendean) egingo ziren aurrerapen handienak.
Ezaugarriak:
- Irudiak espazioaren aurkezpen arrazionalera egokitu ziren (perspektiba).
- Giza irudiaren eta naturaren aurkezpen xeheagoa eta naturalistagoa.
- Kolorea argiaren tonu eta bizitasunaren arabera bideratzea (gune argiak eta itzalak).
- Aurkezturiko irudien bolumetria aintzat hartzea.
Florentzia: Cimabue eta Giotto
XIII. mende bukaeran eta XIV. mende hasieran azaltzen zaigu Giotto-ren jenioa. Florentziako eskolako maisu handia izan zen, pintura modernoaren egiazko aitzindaritzat har daitekeen artista. Espazioaren eta anatomiaren irudikatze tekniken menderakuntzarako bidea gidatu zuen; konposizioari eta tonalitate kromatikoeei ekiterakoan, gogoaren adierazkortasunean eta argiaren eraginean jarri zuen arreta. Natura izan zen Giottoren inspirazio-iturria, eta lanerako tresna bilakatu zuen naturaren behaketa.