Espainia: Antzinako Erregimenetik Liberalismora (1789-1843)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,45 KB

Antzinako Erregimenetik Aro Garaikidera

1789an Frantzian Iraultza liberala hasi zen, eta ideia berriak Europa osoan zehar zabaldu ziren. Absolutistak horren beldur ziren, eta Espainiak Frantziarekin akordioa egin zuen, baina erregea hil zenean akordioa hautsi zen. Karlos IV.ak Godoy jarri zuen ministro, eta gerra hasi zen Frantziarekin. Iraultzan Napoleon boterera iritsi zen eta konkistekin hasi zen. Ingalaterrak Espainiako ontziei ondasunak lapurtu zizkien kortsarioen bidez, eta horren ondorioz Espainia gerran sartu zen Ingalaterrarekin. Horretarako, Godoy Frantziarekin aliatu zen Britainia Handiaren aurka, eta elkarrekin Portugal inbaditu zuten. Frantziarrek penintsula inbaditu zuten eta Independentzia Gerra hasi zen (nazio gerra). Madrilen Aranjuezko matxinada gertatu zen. Hauek erlijioa eta monarkia defendatu zituzten ideia liberal frantziarren aurka, eta liberalek, beraien nazioa defendatzeaz gain, iraultza egin zuten. Ondorioz, Karlos IV.a, Fernando VII.a eta Napoleon Baionan bildu ziren. Karlos IV.ak abdikatu egin zuen semearen alde. Fernando VII.ak ez zuen egoera kontrolatu, eta ondorioz, erregetza Napoleoni eman zion, eta honek bere anaiari. Gerran hiru teknika erabili ziren: armada, setioak eta gerrillak. Gerra hau zibila zen, Napoleonen aldekoak eta aurkakoak baitzeuden. Bonapartek "Baionako Estatutua" egin zuen. Bonapartek Baionako Estatutuan ezarritako eraldaketak aplikatu zituen frantsestuen laguntzaz. Hura txotxongilo bat zen, Frantziatik kontrolatua. Aurka egiteko, batzarrak egin ziren Cadizko Gorteak sortu ziren arte. Cadizen bildu ziren eta Gorteak osatu zituzten, Espainiako lehenengo konstituzioa sortuz. Gorteak elizgizon, merkatari libre, burges eta abarrekoek osatu zituzten, eta nekazariek, emakumeek eta koloniek ez zuten ordezkaritzarik izan.

Konstituziozko aldaketak:

  • Lur lotuak desagertu eta pribatura pasa ziren.
  • Mesta eta gremioak desagertu ziren, merkataritza libre bihurtuz.
  • Burgesek beraien lurrak itxi zituzten lurrak babesteko.
  • Maiorazkoa desagertu zen, jabetza pribatu gehiago sortuz.
  • Prentsa askatasuna eta eskubideen dekretua ezarri ziren.
  • Erlijioa kontrolatu eta kudeatzeko dekretua onartu zen.
  • Inkisizioa kendu eta estatu laikoa ezarri zen.
  • Batasuna eta nazio bakarra defendatzeko ahalegina egin zen (Espainia, koloniak barne).

Independentzia Gerrako ekonomia: krisi izugarria izan zen; nekazaritzan egoera kritikoa zen, ondorioz elikagai eta lehengai mugatuak zeuden; merkataritza gelditu zen. Dirua eskatu behar izan zuten, zorra sortuz, eta egoera ez zen zuzendu. Gerra ordaintzeko, Elizaren eta abarren lurrak saldu ziren, baina ez zen nahikoa izan. Napoleonek bakea sinatzera behartu zuen, eta Fernando VII.ari koroa itzuli zion.

Absolutismoa Berrezartzea

Absolutismoa berrezartzea (1814-1820)

Fernando VII.a Frantziatik itzuli zen, Gorteen deialdia legez kontrakoa zela adierazi zuen eta legegintza lana bertan behera utzi zuen. Cadizko Gorteen deialdia legez kanporatu zuen, frantsestuen aurka altxatu zen Aliantza Santuaren bultzadaz, prentsa ezabatu zuen, Inkisizioa berpiztu zuen eta Elizaren laguntzarekin jesuitak itzuli ziren. Elizarekin aliatu zen liberalen aurka, baina aliantzak arazoak izan zituen, lurrak salduta zeudelako. Armadan liberalak sartuta zeuden eta modernizazioa nahi zuten, eta estatu-kolpeak egon ziren. Amerikako koloniek independentzia lortu zuten, merkataritza eta diru-sarrerak geldituz, eta zergak soilik pobreek ordaintzen zituztenez, arazoak handitu ziren. Absolutismoarekin ez zen krisitik atera; Espainian ez zegoen industriarik, nekazaritza zen oinarria, eta produkzioa handitu zen, baina ez produktibitatea, teknika zaharrak erabiltzen baitziren. Mesta itzuli zen.

Hiru Urteko Liberalismoa (1820-1823)

Riego Amerikara bidali zuten, baina Cadizetik estatu-kolpea hasi zen. Konstituzioa onartu zen. Inkisizioa desegin zen, sistema fiskala berrezarri zen, pribilegioak desagertu ziren, jesuitak kanporatu zituzten, eskubideak eta askatasuna bermatzeko legeak itzuli ziren, fraideak ezabatu eta Elizari lurrak desamortizatu zitzaizkion. Elizak boterea galdu zuen, baina ez zen nahikoa izan zorra kentzeko. Gizartea banatu zen:

  • Absolutistak: erradikalak (karlistak) eta moderatuak (isabelinoak).
  • Liberalak: moderatuak eta erradikalak.

Absolutistek Europako lurraldeei laguntza eskatu zieten, Fernando VII.arekin absolutismoa berrezartzeko. Boluntario Erregezaleen talde armatuak sortu ziren, Fernando VII.aren babesekoak. 1823an, Frantziako armada, "San Luisen Ehun Mila Semeak" izenekoa, Aliantza Santuak bultzatuta eta finantzatuta, Espainian sartu zen, Fernando VII.ari subiranotasun osoa itzuli zion eta Hiru Urteko legeria desagerrarazi zuen.

Hamarkada Zorigaitza (1823-1833)

Liberalen aurka zapalketa gogorra egon zen, eta Inkisizioa polizia batekin ordeztu zen, baina hauek erresistentzia egin zuten. Ekonomia kinka larrian zegoen, beraz, liberalismoaren zenbait alderdi mantendu ziren. Autarkia ekonomikoa bilatzen zen, baina ezin izan zen lortu. Fernando VII.ak bi mehatxu larri zituen: liberal asaldatuak eta erbesteko sozietate sekretuak. Erregezale puruek ez zuten beragan konfiantzarik, eta altxamenduak egin zituzten. Oinordetza auzia: Isabel erregina izateko legea aldatu zen. Fernando VII.a hiltzean, Isabel adin txikikoa zenez, Maria Kristina jarri zen koroan. Batzuek Karlos V.a nahi zuten, eta horren aurka altxatu ziren, batez ere Euskal Herrian. Independentzia prozesua hasi zen Amerikan, eta hori zen diru-sarrera nagusia.

Espainia Liberalaren Eraikuntza

Iraultza liberal burgesa: Antzinako Erregimeneko jaunen gizarte feudalaren ordez, gizarte liberal burgesa eta kapitalista ezartzeko indarkeriazko prozesua izan zen. Aldaketa politikoak: jabetza, nazio-merkatuak... Aldaketa ideologikoak: arrazionaltasuna eta zientifismoa. Espainiako aldaketa atzerapenarekin gertatu zen Europaren aurrean.

Lehen Karlistaldia (1833-1840)

Absolutistak eta liberalak aurrez aurre jarri ziren. Euskal Herrian, karlismoak indar handia zuen erlijioaren eta foruen defentsagatik, Karlosek foruak errespetatu zituelako eta hauek Euskal Herrian pisu handia zutelako. Karlismoak gainerako potentzia absolutuen laguntza eta aitorpen morala zuen, eta liberalismoak Aliantza Laukoitzarena (monarkia konstituzionala) eta laguntza militarra jaso zuen. Zuma zen armada karlistako koronela. Hiriburuek izan ezik, Euskal Herri osoa kontrolatu zuten, eta arazoa zen, beraz, Bilbo hartzen ahalegindu ziren. Erasoan Zuma hil zen. Liberalek Esparteroren laguntzaz Bilbo babestu zuten. Marotorekin hitz egin zen gerrarekin amaitzeko, eta Bergarako Hitzarmena sinatu zen. Karlistek Isabel II.a onartu zuten, eta liberalek foruak errespetatu zituzten.

Bilakaera Politikoa (1833-1843)

Liberalismoaren joerak:

  • Moderatuak: Tradizioa eta modernitatea uztartu nahi zituzten; ekonomia politikaren gainetik zegoen; estatuaren batasuna eta administrazio zentralizatua defendatzen zituzten; goi-klaseek kontrolatua eta sufragio zentsitarioa.
  • Aurrerakoiak: Programa erreformista zuten, printzipio politikoetan oinarritua; subiranotasuna herriarena zen; Konstituzioa arau gorena zen; sufragio zentsitarioa zabalagoa zen eta erdi-klaseen aldekoak ziren.

Errege-estatua onartu zuten. Antzinako Erregimenaren eta berriaren arteko trantsizioa onartu zuten, monarkiak gobernuarekin batera agintzea, eta erradikalak aurka zeuden, erreforma sakonagoen bila. Gerra karlistek eta ekonomia-egoerak ernegazio giroa sortu zuten, ondorioz matxinadak gertatu ziren. Sarjentuek pronuntziamenduak egin zituzten. 1812ko Konstituzioa berrezarri zen eta gobernua aurrerakoien alde geratu zen. 1836an Mendizabalen desamortizazioa gertatu zen. 1837ko Konstituzio berria bi talde liberalek adostu zuten: koroa mugatu, askatasuna bultzatu... Barne-arazoen ondorioz, Maria Kristina Frantziara joan zen eta Espartero jarri zen buru. Autoritatezkoa zenez, jeneralak aurka jarri zitzaizkion, 1843an kendu zuten eta moderatuak itzuli ziren.

Entradas relacionadas: