Espainiako Autarkia (1939-1959): Ekonomia eta Gizartea

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Frankismoaren Hasiera eta Ekonomiaren Egoera

Franco jeneralak, gerra zibila amaitu ondoren, nazioaren intereseko industriari laguntzea helburu zuen, krisialdian zegoen ekonomia hobetzeko. 1936ko urriaren 25ean gerra zibila bukatu eta erregimen frankista finkatu zen. 1940ko hamarkadan autarkia garaia hasi zen, eta ekonomiaren egoera oso larria zen, gosea eta miseria nagusitu baitziren.

Gerra Zibilaren Ondorioak eta Autarkia

Gerra zibila amaitu zenean, Espainia lur jota zegoen:

  • Demografia galera handia.
  • Ekonomia ahulduta.
  • Nekazaritza eta abeltzaintza produkzioaren jaitsiera.
  • Azpiegitura eta baliabideen suntsiketa.

Gainera, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, blokeo ekonomikoa jaso zuen. Gobernuak autarkia eta interbentzionismoa (Italia faxistaren eredua) hartu zituen, kanpo-mendekotasunik gabeko ekonomia askea lortzeko.

Esku-hartze Ekonomikoa eta Burokrazia

Nazionalistek ekonomian esku hartu zuten Espainiaren ahalmen ekonomikoa goraipatzeko eta kontrolpean izateko. Horrek burokrazia eta ustelkeria areagotu zituen, 1959ra arte iraun zuen interbentzionismoaren aldian.

Hartutako Neurriak
  • Inportazioak mugatu ziren.
  • Oinarrizko produktuen produkzioa eta salmenta kontrolatu ziren.
  • Errazionamendua eta prezioen kontrola ezarri ziren, estraperloa sortuz.
Industria Politika eta INI

Industria nazionala babesteko eta kontrolatzeko, INI (Instituto Nacional de Industria) sortu zen, independentzia ekonomikoa lortzeko eta kanpo-trukea saihesteko. Hala ere, produktuak ez ziren lehiakorrak izan eta estatuaren laguntzarekin iraun zuten; zenbait enpresa nazionalizatu ziren, hala nola RENFE eta CAMPSA.

Autarkiaren Porrota eta Ondorioak

1940ko hamarkada oso gogorra izan zen; gerra aurreko bizi-maila ez zen berreskuratu. Oztopoak hauek izan ziren:

  • Autohorniketa zaila (energia, elikagai eta makina falta).
  • Lehiarik ez egoteak produktuak garestitu zituen.
  • Bizi-mailaren okertzea (gosea eta prezioen igoera), gutxiengo baten aberastearekin batera.

Azkenik, autarkiaren porrotak errazionamendu-kartillak kentzera eta 1960an merkataritza-askatasunera bideratu zuen herrialdea, atzerapena gaindituz.

Entradas relacionadas: