Espainiako Berrezarkuntza eta Euskal Herriko Industria Iraultza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,03 KB

Espainiako Berrezarkuntza eta 1876ko Konstituzioa

Seiurteko Demokratikoaren garaian (1868-1874) gertatu zen La Gloriosa (1868) altxamendua, zapalduak zirenek erabakiak hartzeko eskubidea zutelako. Hori guztia kaosa izan zenez, Alfonso XII.a jarri zuten errege, monarkiari indarra emanez eta herriaren demokrazia mailak alde batera utziz. Azkenik, Cánovasek sistema ekonomiko berri bat garatu zuen aurrerapen ekonomikoak lortzeko.

Cánovasek Berrezarkuntza ezarri zuen, Alderdi Kontserbadorea sortuz eta askatasun zein eskubideak murriztuz. Horretarako, bakea lortzeko, 1876ko Konstituzioa sortu zuen. Konstituzio hau 1845ekoaren oso antzekoa zen, baina hura baino hobeto egokitzen zen kontserbadoreen eta moderatu erradikalenen xedeei.

1876ko Konstituzioaren ezaugarriak

  • Subiranotasuna (boterea) erregearen (botere betearazlea + legegilea) eta Gorteen esku.
  • Erregeak beto eskubidea izango du (lege bat atzera botatzeko eskubidea).
  • Erregeak ministroak aukeratzeko ahalmena.
  • Erlijioa: Katolizismoa ofiziala, baina sinesmen guztiak onartuak.

Gorteen osaera eta txandakatze sistema

Hori errealitatera eramateko, Gorteak biltzeko deia egin zen Konstituzioaren egonkortasuna lortzeko. Bertan bi ganbera nagusitu ziren:

  • Goi ganbera: Senatua (erregeak aukeratutako nobleak, apaizak eta militarrak).
  • Behe ganbera: Kongresua (herritarrek aukeratutako diputatuak).

Cánovasek alderdi guztien arteko batasuna lortzeko txandakatze sistema ezarri zuen:

  • Alderdi Kontserbadorea (Cánovas buru, liberal moderatuak eta unionistak).
  • Alderdi Liberala (Sagasta buru, liberal progresistak).

Baina, bertan, txandakatzeak ez zuen funtzionatu. Erabakitakoaren arabera txandakatu egiten zutelako sistema jauntxokeriaren bitartez: IRUZURRA.

Joaquín Costaren "Oligarquía y caciquismo" (1901)

1898ko krisialdian sortu zen erregenerazionismoa, Berrezarkuntza hasi zenetik 20 urte pasata. 1898an, Espainiak bere azken koloniak —hala nola, Filipinak, Kuba eta Puerto Rico— galdu zituen; ondorioz, herrialdea egoera pesimista batean murgildu zen. Etapa berean, 98ko Belaunaldiaren mugimendu literario eta intelektuala sortu zen, eta Joaquínek Cánovasen sistema liberala kritikatu zuen.

Costak Berrezarkuntzaren liberalismo zaharkituari eraberritze proposamen bat eskaini zion. Bere ustez, Espainia aurrera eramateko, beharrezkoa zen jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoek zuzendutako gobernua eta lur-jabe handien mendeko nekazaritza deuseztatzea. Izan ere, Berrezarkuntzako sisteman, liberalek eta kontserbadoreek irabazi zuten gehiengo bat zapalduz.

Bizkaiko Industria Iraultza

Kausak

1841ean, Ingalaterrako Industria Iraultza gertatu eta garatu zen, eta handik Europako beste lekuetara zabaldu zen, Bizkaia barne. Une horretan, Bizkaiko oligarkak Probintziako diputazioetan sartu ziren, bertan beren onuretarako erabakiak har zitezen.

Ingalaterran Euskal Herriko burdin berezia behar zutela ohartu ziren. Izan ere, fosfatorik gabeko burdina zuten euskaldunek. Horrez gain, Suitzak ere burdin hori eskuragarri zeukan, baina garai horretan, Espainia Suitzarekiko oso atzeratuta zegoenez, Ingalaterrakoei askoz merkeagoa egiten zitzaien Euskal Herrian erostea Suitzan baino.

Industrializazioaren faseak eta ondorioak

Bestalde, Euskal Herriko industrializazioak bi fase izan zituen. Lehenengoa, bertako meategiak nagusitzea eta bertatik burdina ateratzea, gero Britainia Handira esportatzeko eta han Bessemerren bihurgailuaren bitartez altzairu bihurtzeko; hau da, liberalismoaren bitartez dirua lortzea. Eta bigarrenik, Bizkaiko labe garaien gorakada, diru gehiago ateratzeko modua sustatuz. Une horretan, merkatu nagusia Espainia zen, eta hori dela eta, protekzionismoa erabili zuten dirua lortzeko.

Hau gutxi balitz, langileen artean ere bi talde sortu ziren: batetik, langile espezializatuak, hau da, industriaguneetan lan egiten zutenak; eta bestetik, ez-espezializatuak, lan fisikoa egiten zutenak.

Entradas relacionadas: