Espainiako Bigarren Errepublika: Bilakaera eta Konstituzioa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,2 KB
Errepublikako Alderdi Politikoak
Errepublikako alderdi politikoen eta erakundeen aniztasun gehiegizkoak oso zaila egiten du horiek sailkatzea. Gainera, oso zaila da ere eskuin, ezker eta zentro sailkapen tradizionalaren arabera banatzea; izan ere, zenbait alderdik jarrera kontserbadoreak eta aurrerakoiak batera izan baititzake gaien arabera.
Ezkerreko alderdiak: Guztiek Errepublika onartzen zuten, behin betiko sistema politikotzat nahiz Estatuaren desagerpenerako aurrerapauso bezala. Instituzio tradizionalak errefusatzen zituzten eta autonomien aldekoak ziren. Euren helburua erreforma sakonak egitea zen.
Zentroko alderdiak: Lerrouxen Partido Radical eta Partido Republicano Conservador.
Eskuineko alderdiak: Batzuek Errepublika onartuko dute eta beste batzuek, berriz, ez. Baina guztiek zeuden egitura sozioekonomikoei eutsi nahi zieten, Eliza, batez ere, eta autonomien aurkakoak ziren. Lurjabeen, kapital finantzario eta industrialaren eta goi mailako klaseen interesak ordezkatzen zituzten.
Errepublikaren Bilakaera Politikoa
Errepublikak iraun zuen bost urteetan bilakaera pendularra izan zuen: gobernu batek egiten zuena besteak desegiten zuen, eta horrek eragozten zuen zeuden arazo larriak konpontzea: arazo erlijiosoa, nazionalitateena eta arazo militarra.
Behin-behineko Gobernua
Errepublika aldarrikatu ondoren, Donostiako Itunean sortutako Batzorde Iraultzaileak behin-behineko gobernua osatu zuen, Alcalá Zamorak presiditutakoa.
Kideak: zentroko errepublikazale katolikoak, ezkerreko errepublikazaleak, sozialistak, nazionalista kataluniarrak eta galiziarrak. Kanpoan zeuden anarkistak eta komunistak, nazionalista euskaldunak eta eskuin monarkikoa.
1 Lehen Ekimen Erreformistak
Gobernu honen programa Donostiako Itunean jarritako helburuetan oinarrituko da: estatu demokratiko, laiko, autonomista eta progresista lortzea eta behe mailako klaseen egoera penagarria hobetzera bideratutako erreforma ekonomikoak egitea. Dudarik gabe, hauetako garrantzitsuena lurjabe-egituraren erreforma izan behar da.
Helburu hauek lortzeko beharrezko legeak Gorte Konstituziogileek eman beharko dituzte. Hauteskundeak ekainaren 28an egingo ziren. Bitartean, arazo larriak konpontzen hasteko lehen neurriak eman ziren:
Nekazaritzaren auzia: Hortaz, Errepublikak bere gain hartu behar izan zuen nekazaritzaren erreforma egiteko ardura. Baina hau egin arte, Largo Caballerok nahitaezko laborantza dekretua eman zuen: lurjabeak behartuta zeuden beren lurrak ereitera (jabetza galdu nahi ez bazuten), lur saila zegoen herriko jornalariak kontratatzera, zortzi orduko lanaldia ezartzera eta gutxieneko soldata bat finkatzera.
Lurjabeen erresistentzia izan zuten, eta baita ere nekazariena ere, berehalako erreforma atzeratzen zelako.
Autonomien aldarrikapena: Espainian Errepublika aldarrikatzen zen bitartean, Kataluniak, Maciak, Estat Català aldarrikatu zuen Espainiako Errepublikaren barruan. Aldarrikapen honek sortutako krisia berehala konpondu zuten: Maciak Katalunia Espainiako Errepublikan sartzea onartu zuen, Kataluniarako estatutua berehala ematen bazuten. Bere aldetik, Behin-behineko Gobernuak Generalitat, Kataluniako gobernu autonomoa, aitortu zuen, eta Espainiako Gorteek onartu beharko duten autonomia-estatutu bat egingo dute kataluniarrek. Nazionalista euskaldunak ere saiatu ziren estatutu bat lortzen, baina gobernuak lortu zuen autonomiaren arazoa atzeratzea Gorteak bildu arte.
Erlijioaren auzia: 1931ko maiatzaren 1ean, Segura kardinal primatuak erregimen berriaren kontrako eta monarkia eta erlijioaren aldeko pastorala idatzi zuen. Pastoralak sutu egin zituen Elizaren kontrakoak; komentu eta elizaren eraikinak erre zituzten Espainia guztian. Ekintza hauek nabarmen areagotu zuten katolikoen eta errepublikazaleen arteko tentsioa, eta aitzakia ederra izan zen Errepublikaren etsaientzat.
Armadaren erreforma: Azañak, Armadako ministroa zen aldetik, armada modernizatzeko eta indar armatuen leialtasuna ziurtatzeko bideratutako erreforma batzuk egin zituen:
Nabarmen murriztu zuen ofizialen kopurua.
Militar guztiek Errepublikarekiko fideltasuna zin egin beharra deklaratu zuen eta zin hori egiteko prest ez zeudenei erretirora pasatzeko eta soldata osoa kobratzeko aukera eman zien.
Itxi egin zen Zaragozako Akademia Militarra, zuzendaria Franco izanik.
Erasoko Guardia sortu zuen.
Erreforma hauek ez ziren militarren gogoetakoak izan; gora egiteko aukerak murrizteaz gainera, armadaren boterea eta ospea murriztea zutela uste baitzuten.
Hezkuntzaren alorreko dekretuak: argi erakutsi zuten nolako garrantzia ematen zieten errepublikazaleek arazo horiei, estu lotuak baitzeuden Institución Libre de Enseñanza delakoarekin. Hezkuntza funtsezkoa zen Espainiaren atzerapena gainditzeko eta helburua beraz analfabetismoari bukaera ematea zen. Horretarako, 7.000 maisu-postu berri sortu ziren, handitu zen eskolaratutako haurren kopurua, igo ziren irakasleen soldatak, besteak beste.
Arazo sozialak: berehala hasi zen gatazka giroa zabaltzen anarkisten eta komunisten eraginez, gobernatzen zuen koalizioak kanpo baitzeuden. Largo Caballerok neurri sozial batzuk eman zituen: zortzi orduko lanaldia, greba eskubidea arautu zen eta epaile mistoak sortu ziren.
2 1931ko Konstituzio Errepublikarra
1931ko ekainaren 28ko Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeek garaipena eman zioten errepublikazale ezkertiarren eta sozialisten arteko koalizioari. Ezkerraren eta eskuinaren arteko aldeak oso sakonak ziren, bi arazotan bereziki: nazionalitateen autonomia eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanetan. Azañaren jarrera antiklerikala nagusituko da, eta horrek gobernuaren krisia eragin zuen: Alcalá Zamora eta Miguel Maura dimititu egin zuten.
Ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren:
1. Errepublika: klase guztietako langileen elkartea, demokratikoa, progresista eta deszentralizatua. Estatu integrala, udalen eta lurraldeen autonomiarekin guztiz bateragarria, errepublika laikoa.
2. Ganbera bakarra: Gorteek ganbara bakarra izango dute, Diputatuen Kongresua, eta gizonezko eta emakumezko sufragio unibertsalaren bidez aukeratuko dira. Lehen aldiz Espainiako historian.
3. Botere banaketa: Gorteek aginte legegilea dute, eta Errepublikako presidentea (Estatu burua dena) aukeratzen dute. Botere betearazlea gobernuaren esku egongo da, eta aginte judiziala auzitegien esku egongo da.
4. Lurralde-antolaketa: Udalen autonomia aldarrikatzen du eta autonomia-estatutuak egiteko aukera eskatzen du eskualdeentzat. Lortzeko prozedura honako hau zen: 1. Udal gehienak proposatzea. 2. Eskualdeko hauteskundeen bi herenak gutxienez onartzea. 3. Gorteek onartzea.
5. Eskubideak eta askatasunak: Espainiarren eskubideak aldarrikatzen ditu: berdintasuna legearen aurrean, gurtza-askatasuna, adierazteko, biltzeko, elkartzeko, bizitzeko, etab. Eskubide sozialak ere aldarrikatzen zituen, lehendabiziko aldiz Espainiar Konstituzio batean: lan-eskubidea, etxebizitza duin bat izateko eskubidea, etab.
6. Estatu-Eliza harremanak: Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa lortzea zen helburu nagusia. Estatuak laguntza ekonomikoa ezabatzen du gurtza eta kleroaren mantenerako. Estatua ez den beste aginte bati obeditzen dioten ordena erlijiosoak desegiten dira. Irakaskuntza erlijiosoa ezabatzen da, ordena erlijiosoaren ondasunak nazionalizatuak izan daitezke, gurtza-askatasuna, etab.
7. Ekonomia: Ekonomiari dagokionez, Konstituzioak jabego pribatuarekiko errespetua bermatzen du, baina Estatuak desjabetzeko ahalmena eta ondasun eta zerbitzu publikoak sozializatzeko ahalmena izango du.
8. Konstituzioaren Berme Auzitegia: Konstituzioaren Berme Auzitegia sortu zen, Konstituzioa betetzen zela ikuskatzeko.
9. Hezkuntza: Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa eta mistoa.