Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1939)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,78 KB
Errepublikaren garaipena eta biurteko erreformista (1931-1933)
Behin-behineko gobernua eta 1931ko Konstituzioa
1931ko apirilaren 12an udal-hauteskundeak egin ziren, eta hautagai errepublikanoek irabazi zuten ia probintziako hiriburu guztietan. Nahiz eta monarkikoek lortu zuten garaipen orokorra, emaitzak errepublikanoen garaipentzat hartu ziren. Emaitza jakitean, Alfonso XIII.a erbesteratu egin zen eta behin-behineko gobernu bat eratu zen. Gobernu horrek Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 14an.
Donostiako Ituna sinatu zuten alderdiek osatu zuten gobernu berria, eta Niceto Alcala Zamora izendatu zuten presidente. Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egin ondoren, 1931ko Konstituzioa onartu zen, erregimen demokratikoa ezarriz:
- Eskubideak: Adierazteko, biltzeko eta elkartzeko askatasuna, dibortzioa eta sufragio unibertsala.
- Estatu akonfesionala: Kontzientzia-askatasuna eta hezkuntza laikoa.
- Deszentralizazioa: Eskualde autonomoak sortzeko aukera.
- Gizarte-ongizatea: Hezkuntza publikoaren sustapena eta ondasunen desjabetze soziala.
Biurteko Erreformista
1931tik 1933ra bitartean, Manuel Azañaren gobernuak erreforma sakonak bultzatu zituen:
- Nekazaritza erreforma: Latifundioak desjabetzeko legea, nekazarien bizi-baldintzak hobetzeko.
- Kataluniako autonomia: 1932an Generalitatea sortu zen.
- Erreforma militarra: Soldadutzaren iraupena laburtu eta leialtasun zinak eskatuz.
- Lan erreformak: Gutxieneko soldatak eta istripu-aseguruak.
- Hezkuntza: 10.000 eskola berri eraiki ziren.
- Ezkontza zibila eta dibortzioa: Legez arautu ziren.
Gerra Zibila (1936-1939)
Madrilgo Gudua (1936-1937)
1936ko udazkenean, matxinatuek Madril hartzea zuten helburu nagusi. Errepublikako gobernuak hiriburua defendatzea lortu zuen Brigada Internazionalen eta sobietar laguntzari esker, Jaramako eta Guadalajarako guduetan garaipenak lortuz.
Iparraldeko frontea (1937)
Francoren tropak iparralderantz joan ziren industria-eremuak konkistatzeko. 1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten. Bilbo, Santander eta Asturias erori ondoren, errepublikanoen baliabideak asko murriztu ziren.
Gerraren amaiera (1937-1939)
1938ko Ebroko Gudua erabakigarria izan zen, armada errepublikanoa ia erabat suntsituta geratu baitzen. 1939ko urtarrilean Bartzelona erori zen, eta martxoan Madril. Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen.