Espainiako biztanleria

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,3 KB

ZENTSUA:

Herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu: sexua, adina, hizkuntza….

Zentsua Espainian hamar urtetik behin egiten da, 1 zenbakian amaitzen diren urteetan.

UDAL ERROLDA

Udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Errolda urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratzen da.

ERREGISTRO ZIBILA

Jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak jasotzen dira.

BIZTANLE DENTSITATEA

Biztanle dentsitateak inguru bateko biztanleria eta azalera (kilometro karratuetan) lotzen ditu. Biztanleria

D =   ---------------------- =                Biz/km2

Azalera Km2


1973ko PETROLIO KRISIA

1973an zeharo aldatu zen egoera. Urte horretan, Egiptok eta Siriak osatutako koalizio arabiar batek lurralde israeldarra eraso zuen gainerako herrialde islamiarren laguntzarekin. Israelek bat-bateko laguntza militarra jaso zuen Estatu Batuengandik eta Europa mendebaldarrak bere aldetik, gatazkan nahastu gabe, isilean Israelen alde egin zuen. Erantzun gisa, petrolio-ekoizpen talde nagusia osatzen zuten herrialde arabiarrek produkzioa erradikalki murriztu eta prezioa altxatzea erabaki zuten. Bi urte baino gutxiagotan petrolio gordinaren barrilaren balioa hamargatik biderkatu zen, 1970eko hamarkadaren hastapenetako prezioarekin konparatuta. Honek munduko ekonomiaren gainean izan zituen ondorio izugarriak suposatu zituen.

JAIOTZA TASA:

Urte bateko jaiotza kopurua biztanleen kopuru osoarekin lotzen du, eta milakotan adierazten da.Jaiotza kopurua x 1000

Jaiotza Tasa: =  ------------------------------------------- =              %o

Biztanleria osoa


HERIOTZA TASA:

Urte bateko heriotzen kopurua biztanleria osoarekin lotzen du eta milakotan adierazten da. Heriotza kopurua x 1000

Heriotza Tasa =  ------------------------------------------- =             %o

Biztanleria osoa


BEREZKO HAZKUNDEA edo HAZKUNDE BEGETATIBOA:

Jaiotza tasaren (jaiotza kopurua) eta heriotza-tasaren (heriotzen kopurua urte batean) arteko aldea da. Ehunekotan adierazten da. (%)

BIZI-ITXAROPENA:

Jaioberri bakoitzak batez beste zenbat urte egin ditzakeen adierazten du. Espainiako estatuan, gizonezkoen bizi-itxaropena 77,7 urtekoa da, eta emakumezkoena 84,4 urtekoa.

HAURREN HERIOTZA-TASA:

Denbora tarte zehatz batean urtebete baino gutxiagoko hil diren haurren kopurua denbora tarte berdinean jaiotako haurren kopuruarekin zatitzen da.

IRAUPEN KRISIAK

Erregimen demografiko zaharrean, nekazalgo ekonomia zuten herrialdeetan gertatzen ziren. Uzta txarrak ematen direnean, batez ere, premiazko elikadureei buruz (garia, ardoa,…), hasten da espekulazio prozesu bat eta honen ondorioz, prezioak asko igotzen dira. Jendeak ezin ditu oinarrizko gauzak erosi eta goseagatik matxinadak eta istiluak sortzen dira.

LANDA EXODOA:

Landa eremutik bereziki hirietara gertatzen den migraziomasiboa da, bereziki gazteek egiten dutena. Historian zehar anitz izan dira landa exodoak, bereziki Industria Iraultzaren ondoren.

MIGRAZIO SALDOA:

Migrazioak biztanleriak espazioan egiten dituen mugimenduak dira. Emigrazioa edo biztanleak jaioterritik irtetea, eta immigrazioa edo biztanleak jomuga batera iristea, bereizten dira.

Migrazio-saldoa, immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da.

MS = I – E

MALTHUS

Nacido en Surrey el 13 de febrero de 1766, su principal estudio fue elEnsayo sobre el principio de la población (1798), en el que afirmaba que la población tiende a crecer en progresión geométrica, mientras que los alimentos sólo aumentan en progresión aritmética, por lo que la población se encuentra siempre limitada por los medios de subsistencia.


Entradas relacionadas: