Espainiako biztanleria

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,03 KB

1-. Sarrera: Aurrean dugun mapak Espainiako probintzia bakoitzak, 2015 urtean, zuen atzerritar kopurua erakusten digu. Zifra hauek ehunekotan adierazten dira, probintzia bakoitzeko biztanle kopuru osotik ehuneko zenbat atzerritarra den adieraziz. Koropleta mapa da, hau da, kolorearen graduazioak kopuru aldaketa adierazten du, ehuneko txikiena (<5%) kolore argienez agertzen da eta kolore ilunena ehuneko handienena erabiltzen da (>15.2%). Datuak EIN  // 2-. Immigrazioaren eboluzioa Espainian: Historian zehar, Espainia, XIX mendearen erdialdetik, herrialde emigratzailea izan da, migrazio mugimendu nagusiak ozeanoz bestaldera (Latinoamerikara bereiziki) eta Mendebaldeko Europara (Frantzia, Alemania eta Suitza) egindakoak izanik. 1975ko krisitik aurrera joera aldatzen hasi zen eta 80 eta 90 hamarkadatik aurrera Espainia immigrazio lurralde bilakatu zen.  1995tik aurrera izandako garapen ekonomikoaren eraginez eskulanaren beharra sortu zen, batez ere prestakuntza txikiko lanetan (nekazaritzako sasoiko langileak eta zerbitzu pertsonalak). Bestetik, Gobernuak hartutako zenbait neurriren ondorioz, besteak beste, legez-kanpokoen erregulazioak eta familia-elkarretaratzeak. Hortaz, XX mendearen azken 2 hamarkadetan Espainiak jasotako immigratzaile kopurua hazten joan da modu esanguratsu batean, XXI mendearen lehenengo hamarkadan gorakada hau izugarrizkoa izanik, 2008 urtera arte batik bat.


Entradas relacionadas: