Espainiako Biztanleria Piramidearen Analisia eta Bilakaera

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Biztanleria Piramidearen Azterketa

Hasteko, sexuaren arabera bi eremu bereizten dira: ezkerrean gizonak eta eskuinean emakumeak. Oinarrizko segmentuak aztertuz, gizon kopurua handiagoa dela ikusten da; izan ere, arrazoi genetikoengatik, gizonezkoen jaiotza-tasa emakumezkoena baino handiagoa da. Gutxi gorabehera, jaiotzen diren 100 emakumeko 105 gizon sortzen dira.

Erdiko segmentuetan, gizon eta emakume kopuruak parekatzen dira, gizonek lan eta trafiko istripu gehiago dituztelako. Goiko segmentuei begira, ohartzen gara emakume kopurua gizonena baino altuagoa dela. Honen arrazoi nagusiak emakumezkoen bizi-itxaropena altuagoa dela (84 urte) eta gizonezkoen bizi-baldintzak muturrekoagoak izan direla dira.

Adin-taldeak eta Piramidearen Forma

Adinaren arabera, piramideek biztanleria hiru segmentu desberdinetan banatzen dute:

  • Gazteak: 0-14 urte.
  • Helduak: 15-65 urte.
  • Zaharrak: 65 urtetik gora.

Hiru talde hauek hartzen duten proportzioan oinarrituz, piramide honek ontzi forma du; hau da, biztanleria zaharkitua dagoela adierazten du.

Jaiotza eta Heriotza Tasen Bilakaera

Alde batetik, jaiotza-tasa txikia da 1970etik aurrera, gizartearen mentalitatea aldatu delako (emakumea lan-munduan sartzea, antisorgailuak, etab.). Bestalde, heriotza-tasa ere murriztu egin da. Honen arrazoiak medikuntzaren aurrerapenak eta heriotza katastrofikoak murriztea dira. Bi faktore hauek biztanleriaren zahartze-prozesua adierazten dute eta ondorio hauek dituzte:

Ondorio Sozio-ekonomikoak

Espainiako azpiegitura sozio-ekonomikoak aldaketak jasango ditu:

  • Ekonomikoak: Jubilatuen kopuruak gora egingo du eta pentsio gehiago beharko dira.
  • Sozialak: Ospitale eta mediku gehiago beharko dira; eskolak, berriz, gutxitu egingo dira.

Gertaera Demografikoak: Sartuneak eta Irteuneak

Gertaera demografikoei dagokionez, irteuneak eta sartuneak daude piramidean:

Sartuneak

Sartuneek biztanleriaren apalketa adierazten dute. Hau jaiotza urriengatik, gerrengatik edo goseteengatik emandako heriotza ugarien ondorioz gertatzen da. Piramide honetako lehen sartunea 20-29 urteko segmentuan ematen da, eta bigarrena 65-69 urteko segmentuan (jaiotza-tasa eskasagatik).

Irteuneak

Irteunei dagokionez, biztanleriaren hazkundea islatzen dute. Bertan antzeman dezakegun lehen irteunea 0-4 urteko segmentuan ematen da etorkinen ondorioz. Bigarren irteunea 30-34 urteko segmentuan ageri da, 1978 inguruan baby boom-a izan zelako; hau ekonomia egonkortzeko fenomeno bat da.

Etorkizuneko Aurreikuspenak

Etorkizunari begira, Espainiako piramidearen forma aldatu egingo da. Biztanleria oraindik gehiago zaharkituko da eta piramideak mailu itxura hartuko du.

Entradas relacionadas: