Espainiako ekonomia eta politika frankismoaren hasieran

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Gerra osteko krisi ekonomikoa

Gerra Zibila amaitu ondoren, Espainiako ekonomia larriki kaltetuta zegoen. Demografia galera handiak eta suntsiketa nabarmena izan ziren, eta ekonomia guztiz makalduta geratu zen. Nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren gehien kaltetutako sektoreak, eta industria-arloan ekoizpena nabarmen jaitsi zen, materialen eta energiaren falta zela eta. Inbertsioak, kanpo-merkataritza eta kontsumoak behera egin zuten, eta errentaren batez besteko maila %28 jaitsi zen.

Autarkia eta estatuaren esku-hartzea

Frankismoaren hasieran, erregimenak politika ekonomiko interbentzionista eta autarkikoa ezarri zuen, helburu nagusia burujabetza lortzea eta nazioarteko isolamendua saihestea izan zela. Politika honen bidez, estatuak ekonomian esku hartzea eta industrializazioa bultzatzea nahi zuen, nahiz eta hori gehiegizko interbentzioarekin eta esku-hartzearekin egin. Estatuaren laguntzaz, industria sektore publikoan indartu zen, eta hainbat enpresa sortu ziren:

  • Ensidesa (siderurgia)
  • SEAT (automobilgintza)
  • Iberia (aeronautika)

Hala ere, produktu horiek ez ziren lehiakorrak izan, eta Estatuaren laguntzari esker bakarrik iraun zuten.

Errepresioa eta isolamendu internazionala

1939an Francoren diktadura ezarri zen, eta Erantzukizun Politikoen Legearen bidez, errepresio gogorra hasi zen, zeinak galtzaileak fusilatu, kartzelaratu edo erbestean bizitzera behartu zituen. II. Mundu Gerra amaitzean, Espainia isolatuta geratu zen, Mendebaldeko herrialdeek harremanak etenda eta Nazio Batuetan onartua ez izanagatik. Horrez gain, Marshall Planetik kanpo geratu zen, eta horrek autarkia ekonomikoan murgiltzea ekarri zuen. Hala ere, erregimenak ez zuen gai izan ekonomia suspertzeko, eta 50eko hamarkadan gose urteak izan ziren.

Irekiera ekonomikoa eta garapena

Gerra Hotzaren testuinguruan, 1953an AEBekin akordio ekonomikoak sinatu zituen, Espainian base militarrak ezartzearen truke, eta horrek ekonomia irekitzeko lehen urratsak ekarri zituen. 1959an Egonkortze Planarekin amaitu zen autarkia, eta horren ondorioz, Espainiak munduko hazkunde-tasarik altuenetakoa izan zuen 60ko hamarkadan. Hala ere, nazioartean itxura hobeagoa lortzeko, erregimenak lege berriak onartu zituen, hala nola 1966ko Prentsa Legea, zentsura murrizteko helburuarekin, baina askatasun politikorik ez zen egon.

Entradas relacionadas: