Espainiako Erliebea: Meseta eta Mendi Periferikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Meseta: Ezaugarriak eta Unitateak

Lautada garaia da, aro primarioan sortua higatzearen ondorioz. Aro tertziarioan meseta deformatu eta suntsitu egin zen. Hiru unitate nagusi ditu:

  • Antzinako zokalo paleozoikoa: Penintsulako mendebaldean dago (Zamora, Salamanca, Extremadura). Higadurak material tertziarioak suntsitu ditu eta material primarioak agerian geratu dira: granitoa, arbela eta kuartzita. Erliebea penilautadek osatzen dute, eta harri gogorrek uharte mendiak eratzen dituzte.
  • Barruko mendilerroak: Mendikate Zentrala eta Toledoko mendiak dira. Aro tertziarioan sortu ziren, bloke batzuk gora eta besteak behera egitean. Harri primarioak (granitoa, arbela, gneisa) dituzte, forma biribilduak eta tontor lauak.
    • Mendikate Zentrala: Garaiagoa, meseta erditik zatitzen du (Somosierra, Guadarrama, Gata...).
    • Toledoko mendiak: Baxuagoak. Hego meseta bitan zatitzen dute, Tajo eta Guadiana bereiziz (Guadalupe).
  • Barruko arro sedimentarioak: Aro tertziarioan sortu ziren, mesetako blokeak hondoratzean.
    • Paramoak: Estruktura lau eta garaiak (kareharrizkoak).
    • Landazabalak: Lautada baxuak.
    • Aldapak: Paramoen eta landazabalen arteko inguru inklinatuak.

Mendi Periferikoak

Aro tertziarioan eratu ziren, Mesetako blokeak gaztetu edo aro sekundarioan jalkitako materialak tolestean.

  • Galizia eta Leoneko mendigunea: Material paleozoikoak. Altuera gutxiko mendi biribilak eta faila asko. Mendi aipagarrienak: Segundera, Cabrera, Los Ancares.
  • Kantabriar mendikatea: Bi sektore ditu:
    • Mendebaldeko sektorea (Asturiaseko mendigunea): Mesetako zokaloa osatzen duten material paleozoikoak daude.
    • Ekialdeko sektorea (Kantabriar mendia): Kareharrizko material tertziarioek osatzen dute. Itsasoak jaulki zituen Mesetaren ertzean, aro sekundarioan tolestu ziren.
  • Euskal mendiak: Kareharrizko harriak, altuera gutxi eta forma leunak. Gailur aipagarriak: Aralar, Gorbeia.
  • Iberiar mendikatea: Mendikate ertaina. Itsasoak Mesetaren zokaloaren ekialdeko aldean utzitako material sekundarioek osatzen dute. Orogenia alpetarrean tolestu ziren. Bi sektore:
    • Iparraldeko sektorea: Mendikate altuenak (Demanda, Moncayo).
    • Hego-ekialdea: Bi adar ditu (barrualdekoa edo Gaztelakoa eta kanpoaldekoa edo Aragoikoa). Bien artean fosa tektonikoa dago, material tertziarioz beteta.
  • Sierra Morena: Ez da mendikatea, Meseta eta Guadalquivir banatzen dituen maila bortitza da. Aro tertziarioan sortu zen. Harriak paleozoikoak dira, kolore ilunekoak. Mendirik aipagarrienak: Madrona, Pedroches eta Aracena.

Entradas relacionadas: