Espainiako eta Euskadiko Migrazioak eta Demografia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

Ozeanoz haraindiko migrazioak

Migratzaileak Latinoamerikara joan ziren batez ere, baina baita AEB, Kanada eta Australiara ere.

Migrazio-aldia: XIX. mendetik Lehen Mundu Gerrara

  • Lehen goren aldia: Latinoamerikako herrialdeek immigranteak behar zituzten haien lurraldeak jendeztatzeko.

Espainiak emigraziorako trabak kendu zituen, nekazaritza-eremu minifundista eta latifundistetan zegoen atzerapenerako eta langabeziarako irtenbide bihurtu baitzen. Emigrante gehienen jatorria Galizia, Asturias eta Kanariak ziren, eta helmuga Argentinako Panpako nekazaritza-lanak eta Kubako azukre-plantazioak. Gehienak gizonezko gazte eta ezkongabeak ziren.

Mundu gerren arteko aldia eta susperraldia

  • Ozeanoz haraindiko emigrazioak behera egin zuen bi mundu gerren artean, segurtasun ezagatik, krisi ekonomikoagatik, Gerra Zibilagatik eta gerraosteagatik.
  • 1945 eta 1960 artean: Emigrazioa suspertu zen, 1949an Espainiatik askatasun osoz irteteko baimena eman baitzen. Emigrante asko Galiziatik eta Kanarietatik zetozen. Helmuga nagusia Venezuela izan zen, petrolioaren ustiaketa dela eta.
  • Ondoren, emigrazioak behera egin zuen.

Europako migrazioak

  • XX. mendearen erdialdera arte, mugimendua urria izan zen.
  • 1960 eta 1973 artean: Europarako emigrazioaren gorenaldia eta aldi iraunkorra izan zen.

Europan, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo berreraikuntzak enplegu eskaintza handia sortu zuen. Espainian, hazkunde demografiko bortitzak eta nekazaritzako biztanleria sobera egoteak emigrazioa suspertu zuten. 1975etik aurrera, Europako emigrazio tradizionalak beherantz egin zuen.

Migrazioaren ondorioak

  • Demografikoak: Espainiako biztanleriaren jaitsiera.
  • Ekonomikoak: Positiboak; hazkunde naturala handia zen eta langabeziaren zama arindu zen.
  • Sozialak: Deserrotzea; emigranteek askotan ez zituzten ezagutzen beste lurraldeetako ohiturak eta hizkuntzak.

Oinarrizko kontzeptu demografikoak

  • ZENTSUA: Herrialde baten une jakin bateko datu demografiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen erregistroa da (sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, hizkuntza, ikasketak...). Espainian hamar urtean behin egiten da; 1981etik, 1ez amaitzen diren urteetan.
  • ERREGISTRO ZIBILA: Jaiotzak, ezkontzak, dibortzioak eta heriotzak jasotzen ditu.
  • BIZTANLERIA DENTSITATEA: Eremu bateko biztanleriaren eta haren azaleraren (km²) arteko erlazioa.
    • Espainiako dentsitatea (2018): 92 bizt/km².
    • Euskadiko dentsitatea (2018): 302,40 bizt/km².
  • JAIOTZA-TASA (JT): Urtebetean izandako jaiotzak eta biztanleria osoa erlazionatzen ditu (milakotan). JT = (Jaiotza kopurua / Biztanleria osoa) x 1000.
    • Espainiako jaiotza-tasa (2018): % 7,86.
  • HERIOTZA-TASA (HT): Urtebetean izandako heriotzak eta biztanleria osoa erlazionatzen ditu (milakotan). HT = (Heriotza kopurua / Biztanleria osoa) x 1000.
    • Espainiako heriotza-tasa (2018): % 9,07.
    • Euskadiko heriotza-tasa (2018): % 10.
  • UGALKORTASUN-TASAK (UT): Jaiotzak eta seme-alabak izateko adinean (15-49 urte) dauden emakumeak erlazionatzen ditu.
  • HAZKUNDE NATURALA EDO BEGETATIBOA: Jaiotza-tasaren eta heriotza-tasaren arteko aldea.
  • BIZI-ITZAROPENA: Pertsona guztiek bizi izandako urte-kopurua eta gizabanakoen kopurua erlazionatzen ditu.
    • Espainia (2017): Gizonak 81 urte, emakumeak 86 urte.
    • Euskadi (2017): Gizonak 80,3 urte, emakumeak 86,2 urte.
  • EMIGRAZIOA ETA IMMIGRAZIOA: Jatorrizko lekutik irtetea eta helmuga batera iristea.
  • MIGRAZIO-SALDOA (MS): Immigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea (MS = Immigrazioa - Emigrazioa).
  • MALTHUSEN TEORIA: Biztanleria progresio geometrikoan hazten da eta baliabideak progresio aritmetikoan; ondorioz, gizateria ogibiderik gabe gera daiteke.
  • HAZKUNDE ERREALA (HE): Hazkunde naturala eta migrazio-saldoa batzearen emaitza.
  • MASKULINITATE/FEMINITATE TASA: Sexuen arteko erlazioa. Maskulinitate-tasa = (Gizon kopurua / Emakume kopurua) x 100.
  • MUGIMENDU PENDULARRA: Bizilekutik lantokira edo ikastetxera egunero egiten diren joan-etorriak.

Barne-migrazioak

Migrazio tradizionalak (1860-1975)

Ezaugarriak: Bolumen handia, lana lortzeko helburua, gehienak gazteak eta noranzko bakarrekoak (landatik hirira).

Korronteak:

  • Urte sasoi baterakoak: Itzultzeko asmoarekin landan lan egiteko.
  • Nekazari exodoa: Landatik hirira bueltatzeko asmorik gabe. Barrualdetik eta Andaluziatik Euskadi, Katalunia eta Madrilera. 1951-1975 artean izan zuen aldi gorenena.

Ondorioak: Dentsitate desoreka, hirietan zerbitzu falta (etxebizitza, zirkulazioa), asimilazio arazoak eta kutsadura.

Gaur egungo migrazioak (1975etik aurrera)

Ezaugarriak: Bolumen handia, arrazoi anitzak (lana, ikasketak, itzulera), profil askotarikoak eta noranzko ugarikoak.

Korronteak:

  • Lanerakoa eta etxebizitza bilaketarekin lotutakoa.
  • Itzulerakoak: Adineko pertsonak haien jatorrizko lurrera bueltatzea.
  • Pendularrak: Bizilekutik lantokira edo ikastolara.

Ondorioak: Hirien zahartzea, kanpoaldeko biztanleriaren hazkundea, jarduera berriak jatorrizko lekuetan eta zirkulazio arazoak.

Entradas relacionadas: