Espainiako eta Euskal Herriko Historia Garaikidea: Gakoak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 13,05 KB
1876ko Konstituzioa (1876-06-30)
Alfontso XII.a Jainkoaren graziaz Espainiako Errege konstituzionala denak honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: egun bilduta jarraitzen duten Erresumako Gorteekin batera eta haiekin bat etorriz, honako hau agindu eta berretsi dudala: Espainiako Monarkiaren Konstituzioa.
11. artikulua: Erlijioa eta Kultua
Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra Estatuaren erlijioa da. Nazioa haren kultua eta haren ministroak mantentzera behartuta dago.
Espainiako lurraldean ezingo da inor molestatu ez bere iritzi erlijiosoengatik ez bere kultua praktikatzeagatik, baldin eta kristau moralari zor zaion errespetua gordetzen bazaio.
Ez dira baimenduko, ordea, Estatuaren erlijioarenak ez diren jendaurreko zeremonia eta adierazpenak. (...)
13. artikulua: Espainiarren Eskubideak
Espainiar orok du eskubidea:
- Bere iritzi eta ideiak askatasunez adierazteko, ahoz, idatziz, inprimaketaz edo antzeko beste prozedura batez baliatuz eta aurretiko zentsurari lotu gabe.
- Bakean biltzeko.
- Giza bizitzaren xedeetarako elkartzeko (...).
18. artikulua: Legegintza Ahalmena
Legeak egiteko ahalmena Gorteek dute Erregearekin.
19. artikulua: Gorteen Osaketa
Gorteak ahalmen bereko bi gorputz legegilez osatuta daude, gaitasun berberak dituztenak: Senatua eta Diputatuen Kongresua.
20. artikulua: Senatuaren Egitura
Senatua honela osatuta dago: norberaren eskubideko senatariak; Koroak izendatutako biziarteko senatariak; Estatuko korporazioek eta zergapeko handiek hautatutako senatariak (...).
28. artikulua: Diputatuen Hautaketa
Legeak finkatzen duen metodoaren bitartez hautatu eta berrautatu ahal izango dira diputatuak (...).
50. artikulua: Erregearen Eskumenak
Erregeak du legeak betearazteko eskumena (...).
75. artikulua: Foru Bakarraren Ezartzea
Kode berberek aginduko dute monarkia osoan, zirkunstantzia jakin batzuen ondorioz legeek xedatzen dituzten aldaketak egin ahal izango badira ere. Epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan, foru bakarra ezarriko da espainiar guztientzat (...).
Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean.
1917ko Krisiaren Kausak Espainian
1917ko udara une gatazkatsua izan zen Espainian, krisiak egon baitziren arlo guztietan txandaketa sistemarekin amaitu eta konstituzio berri bat ezartzeko helburuarekin. Hori zenbait faktoreren eragina izan zen.
Alde batetik, 98ko krisiak, non Espainiak koloniak (Kuba, Filipinak…) galdu zituen, eta 1909ko krisiak, Marokoko gerra galduz, desprestigio sentimendua eragin zuen militarrengan. Ondorioz, horiek eskakizun politikoak egiten hasi ziren 1916an sorturiko Defentsa Juntetan.
Eskakizun horiek politikarien artean ere ematen hasi ziren, non Katalunian Lliga, ezkertiarrak eta abarrek asanblada sortu zuten eta kontzentrazio gobernua zein autonomia eskatu zituzten, besteak beste.
Hala ere, krisi handiena maila sozialean eman zen. Izan ere, lehen aipaturiko porrotek trauma nazionala eragin zuten, gizartean tentsioa sortuz. Horrek, biztanleria oposizioarengana (UGT eta CNT) gerturatzea eragin zuen, horiek indartuz.
Gainera, Sagasta, Cánovas eta Canalejasen heriotzak eta Mauraren dimisioak alderdi txandaketaren krisia bultzatu zuen eta oposizioak egoera hau aprobetxatuz, greba orokorra deitu zuen. Une horretan, Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) eragindako inflazioa eta Errusiako Iraultza Boltxebikea (1917) ere oso lagungarriak izan ziren greba horren deialdirako, langileak animatu baitzituzten borrokatzera, nahiz eta greba orokorra porrotean amaitu.
Bizkaiko Industrializazioa: Faktoreak eta Ondorioak
Industrializazioaren Faktore Nagusiak
Kulturalki, lehendik zegoen itsas tradizioak, teknika kapitalistekiko ohiturak, eta ontzigintza eta burdinolako trebetasunak, sistema industrialaren oinarriaren gaineko ezagutza bat edukitzea bultzatu zuen, garapena erraztu zuena. Azkenik, Espainia eta Europaren arteko kokapen geografikoak esportazioa erraztu zuen eta burdin meatzeetako hematite mineraletik kapitala sortu zen, industrian inbertsioak eragiteko erabili zena.
Industrializazioaren Ondorioak Bizkaian
Guzti horrek esparru guztietan izan zuen eragina.
- Ekonomikoki: banketxeen eta lehengaien zein pertsonen garraioaren sustapena ekarri zuen, inbertsioak errazteko eta esportazioetarako beharrezkoak zirenak.
- Sozialki: iraultza demografikoa eragin zuen inmigrazioaren gorakadarekin eta nekazaritza exodoa bultzatuz, langileen beharra baitzegoen industrietan. Gainera, gizartea klasetan banatzen hasi zen proletalgoa eta industria burgesia bereiziz, eta euren arteko tentsioak egon ziren proletalgoak pairatzen zituen bizi baldintza oso gogorrengatik (lanaldi oso luzeak, barrakoietan bizi beharra…). Horrek, langileen kontzientzia piztu eta langile mugimendua bultzatu zuen.
- Politikoki: biztanleria politizatu eta polarizatu zen, muturreko alderdiak indartuz eta Euskal Herrian aniztasun politiko handia emanez.
- Beste ondorio batzuk: naturaren kutsadura, aisia (antzokia…), merkatu berrien sorrera eta beste zenbait ondorio eragin zituen.
Clara Campoamor eta Emakumeen Sufragioa
1931ko Hitzaldiaren Analisia
Aurrean dugun testu hau, narratiboa da hitzaldi bati dagokiolako eta edukiari dagokionez politiko-soziala. Egilea Clara Campoamor dugu, emakumeen sufragio unibertsala defendatu, abokatu, Gorteetako diputatu eta 1931ko Konstituzioa idatzi zuten 20 diputatuen artean egon zen alderdi errepublikarreko emakumea. Hartzailea, berriz, publikoa dela esan daiteke, parlamentuko diputatuei zuzenduta bazegoen ere, iritzi publikoari irekitako hitzaldia baitzen. Testua, 1931ko irailaren 1ean kokatzen da, hain zuzen ere Biurteko Erreformistan (1931-1933), gobernua 1931ko Konstituzioaren eztabaidan ari zen garaian. Helburu nagusia, diputatuak emakumeen eskubideaz konbentzitzea zela esan dezakegu.
EAJren Estatutuak eta Euskal Nazionalismoa
Testuaren Analisia eta Testuingurua
Aurrean dugun testu hau, juridiko-politikoa da (estatutu bat delako). Egileari dagokionez, kolektiboa da, izan ere, Bilboko batzokiaren (EAJ) sortzaileek idatzia da, nahiz eta Bizkaiaren mende egon. Bizkaiko batzoki guztientzat estatutu berak baitira, hain zuzen ere Aranak idatziak. Hartzailea, berriz, publikoa da, bizkaitar nazionalista guztiei zuzendua baita, gainera Bizkaitarra aldizkarian argitaratua. Testua, 1894an Bilbon kokatzen da, Berrezarkuntzaren garaian (1874-1923) Maria Kristinaren erregeordetzan eta Sagasta gobernu buru zela hain zuzen ere. Horretaz gain, industrializazioaren garaia zenez, nazionalismoa indarrean zegoen garai hartan.
Estatutuen Egitura eta Ideologia Nagusiak
Nazionalismoaren ideologia eta ideiak zabaltzea eta ezagutaraztea helburu duen testu hau 8 artikulutan dago banatuta eta horiek bi atal nagusitan banatzen dira. Lehenengo biak elkarteen antolaketa azaltzen dutenak dira, eta hurrengo seiak nazionalisten ideologia eta batzokiaren estatutuak azaltzen dituztenak dira.
Antolaketari dagozkienak aztertuz, 1. artikuluan Jaungoikua eta Lagi-Zarra lemaren jarraitzaileak elkartzeko batzokiaren sorreraz hitz egiten du. 2. artikuluan, berriz, batzokiko estatutuak zein izango diren azaltzen ditu “Arana eta Goiri'tar Sabinok idatzitako estatutuak”.
Bigarren atalaren barruan, beste bi gai nagusitan banatzen ditugu artikuluak. Jeltzaletasunari dagokionean, nazionalisten lemaren azalpena egiten du. 3. artikuluan Jaungoikua (erlijio katolikoaren defentsa) azaltzen du, eta 4. artikuluan Lagi-Zarra, euskal nortasuna berrezartzea independentziarekin “askatasunez birsortuko da”, eta bertan foruak, arraza eta Euskara ezartzeaz hitz egiten du “foruetan…Euskal arraza…Euskara hizkuntza ofizial”.
Izan ere, foruak Euskal probintziek zituzten arau bereizgarri batzuk, propioak, ziren, eta horiek Karlistaldien ondoren (1872-1876) 1876ko legeaz abolituak izan ziren. Euskal arrazari dagokionez, horiek arraza garbitasuna bultzatzen zuten, edozein etorkinekiko bereizgarri; gainera, batzokiko parte izateko, beharrezkoa zen 16 abizen euskaldun izatea. Eta azkenik, euskara hizkuntza ofizial bihurtu nahi zuten, izan ere, prestigiorik ez zuen hizkuntza zen, eta “pobreen hizkuntzatzat” zutenez euskarazko hitz berriak asmatu zituzten.
Bigarren ataleko bigarren atala erlijioaren eta politikaren arteko harremanaz hitz egiten duena da. 5. artikuluan eta 6. artikuluan bien arteko adostasunaz eta bereizketaz hitz egiten badu ere, “...harmonia” eta “...bereizketa”, 7. artikuluan argi eta garbi ikusten da arlo erlijiosoa politikoaren gainetik ezartzen dela “Estatua Elizarekiko erabateko eta baldintzagabeko mendekotasunean”. Azkenik, nazionalisten ideologia eta batzokiaren estatutuak azaltzen dituzten atalarekin amaitzeko, 8. artikuluak, Bizkaia beste sei herrialde euskaldunekin bateratuko dela azaltzen da Euskalerria sortuz. Bertan, lehenik Bizkaiaren independentzia lortu behar dela azaltzen da, eta behin hori lortzean, beste sei herrialde euskaldunena. Hala ere, konfederatuak izango direla dio, hau da, elkarturik egongo direla baina norbere autonomiarekin jarraituz “Euskalerria…eratu, baina bere autonomia partikularra batere murriztu gabe”.
Testuinguru Historikoa eta Aranismoaren Ezaugarriak
Testua ulertzeko, XIX. mendearen amaierako testuingurua ezagutzea garrantzitsua da. Europan industrializazioa eta nazio kontzeptuaren eztabaida nabarmenak ziren, eta Espainian Berrezarkuntza (1874-1923) sistema politikoa nagusitu zen, borboien egonkortasuna bermatuz eta liberalak boterean mantenduz. Euskal Herrian, azken Karlistaldien ondoren (1872-1876), foruak abolitu ziren, eta industrializazioaren ondorioz etorkinen etorrera handitu zen. Horrek euskal hizkuntza eta ohiturak arriskuan jarri zituela ikusita, nazionalismoa indartu zen.
Nazionalismoaren lehen etapa (1892-1898) erradikala izan zen, eta Sabino Arana izan zuen gidari. Aranak industrializazioaren eta foruen galeraren aurrean euskal kontzientzia nazionala eta independentzia aldarrikatu zituen, hasieran Bizkaiarentzat eta gero Euskal Herri osorako. Bere ideologia hiru zutabetan oinarritu zen:
- arraza garbia (euskal arrazaren bereizgarritasuna)
- foruen berreskurapena
- katolizismo integrista (estatu teokratiko baten alde)
Ideologia hau “Jaungoikua eta Lagi-Zarra” leman bildu zuen.
Aranismoak ezaugarri nagusi batzuk izan zituen, hala nola:
- Espainiaren aurkako jarrera (antiespainolismoa)
- euskal arrazaren goratzea (antimaketismoa, xenofobia)
- katolizismo erradikala
- gizarte nekazariaren apologia (antisozialismoa)
Euskal nazionalismoaren lehen erakundeak batzokiak izan ziren, non euskara irakatsi, kultura sustatu eta ikurrina sortu zen. 1895ean, testua idatzi eta hurrengo urtean, EAJ sortu zen, Sabino Aranaren ideiak oinarri hartuta.
Ondorioak eta Nazionalismoaren Garrantzia
Testuak garrantzia du, nazionalismoaren ezaugarriak azalduz gaia ulertzen laguntzen duelako. Hiru ondorio nagusi nabarmendu daitezke:
- Lehenik, batzokiak Euskal Herri osoan hedatu ziren, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian, eta euskal kulturaren transmisioan funtsezkoak izan ziren.
- Bigarrenik, EAJren baitan bi talde bereizi ziren: independentistak eta Euskalerriakoak, eta barne gatazken ondorioz, banaketa gertatu zen; hala ere, 1930ean berriz bateratu ziren.
- Azkenik, nazionalismoaren eragina gaur egunera arte iritsi da, izan ere, XX. mendean indarra hartu zuen ideologiak gaur egun ere jarraipena du.