1934ko Urriko Iraultza eta Gerra Zibilaren ondorioak: errepresioa Euskal Herrian

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,53 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak 1933ko hauteskundeen ondoren eskuinaren gobernua nola iritsi zen eta horrek 1934ko Urriko Iraultza nola eragin zuen azaltzen du. Ondoren, Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) ondorioak aztertzen ditu, batez ere errepresioa, eskubideen murrizketa eta euskal kulturaren eta autonomiaren jazarpena. Ikasleak prozesu historikoaren zergatiak eta ondorioak ulertuko dituzte.

Puntos clave

  • 1933ko azaroko hauteskundeetan eskuina nagusitu zen eta Biurteko Erreformatzailearen erreformak atzera bota zituen.
  • 1934ko Urriko Iraultza Lerrouxen gobernuan CEDAko ministroak sartu zirelako deitu zen, eta Asturiasen izan zen esanguratsuena.
  • 1936ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen, urtarrilean sortutako ezkerreko koalizioak.
  • Gerra Zibilaren ondorio zuzenena errepresioa izan zen; Bizkaia erori zenean 36.000 preso zeuden.
  • Eskubide politikoak debekatu ziren eta ezkerreko alderdi eta sindikatuak klandestinitatera behartu ziren.
  • Euskal Herriko estatutua bertan behera gelditu zen, baita Gipuzkoako eta Bizkaiko kontzertu ekonomikoak ere, eta euskara eta kultura jazarri ziren.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

1934ko Urriko Iraultza: Kausak eta Testuingurua

1933ko azaroko hauteskundeetan eskuina nagusi atera zen. CEDA koalizioak garaipena lortu zuen, eta aurreko biurtekoan (“Biurteko Erreformatzailea” 1931-1933) abiarazitako erreformak atzera bota zituzten:

  • Nekazaritza erreforma atzera bota zen.
  • Kataluniako autonomia estatutua murriztu zen.
  • Euskal Herriko estatutua blokeatu zen.
  • Elizak hezkuntzaren kontrola berreskuratu eta diru publikoa eskuratzen hasi zen.
  • Militarrek galdutako protagonismoa berreskuratzen hasi ziren.

Prozesu honek egonezina areagotu zuen, eta grebak eta ezkerrekoen eta eskuin muturrekoen arteko liskarrak biziki ugaldu ziren.

Testuinguru horretan gertatu zen 1934ko Urriko Iraultza. Ordurako PSOEko hainbat sektorek, PCEko kideekin batera, joera erradikalagoak hartuak zituzten, bide parlamentarioan esperantza gutxirekin. CEDAko hiru ministro Lerrouxen gobernuan sartu izana faxismoa gobernuan sartzeko pauso gisa ikusi zuten, eta sozialistek, komunistek eta anarkistek greba iraultzailea deitu zuten. Matxinadak puntu ezberdinetan jarraipena izan bazuen ere, esanguratsuena Asturiasena izan zen, eta errepresio oso gogorra jaso zuten, hildako eta atxilotu kopuru handiekin.

Horrek guztiak gizartearen polarizazio nabarmena eragin zuen. 1936ko otsaileko hauteskundeetarako bi bloke geroz eta nabariagoak bereizi ziren:

  • Batetik, CEDAko eskuin muturra eta faxismoa, monarkiazaleak eta tradizionalistak.
  • Bestetik, urtarrilean sortutako Fronte Popularra: langile-erakunde, alderdi eta sindikatu gehienak, eta ezkerreko errepublikanoek osatua.

Azken honek irabazi zituen hauteskundeak.

Espainiako Gerra Zibilaren Ondorioak

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) Espainiako historiako garairik gatazkatsuenetako bat izan zen. Bando nazionalaren altxamendu militarrarekin hasi zen, eta bando errepublikanoaren eta iraultzailearen aurkako errepresio gogorra eragin zuen, Espainia berri bat ideologia tradizionalista eta nazional-katolikoarekin batzeko asmoz.

Gerraren ondoriorik zuzenena, Euskal Herrian ere, errepresioa izan zen. Frankistek Bizkaia menderatu ondoren, erbesteratze masiboa gertatu zen. 36.000 espetxeratu zeuden Bizkaia erori zenean. Ohikoak bilakatu ziren:

  • Epaiketak
  • Fusilamenduak
  • Izuak
  • Lan-esparruak
  • Ondasun pribatuen lapurretak
  • Torturak
  • Emakumeen ile-mozketak

Guzti horren helburua ideologia frankistaren araberako garbiketa politiko eta soziala izan zen, espainiartasun ideologia zehatz batekin (nazional-katolizismoa) bat egiten ez zuena desagertzeko asmoarekin. Estatu aparatuetan garbiketa handia izan zen, baina maila zibilean ere errepresio latza izan zen.

Eskubide zibilak izugarri murriztu eta eskubide politikoak guztiz debekatu ziren. Langile mugimendua, beraz, automatikoki debekatu zen, eta horrek ezkerreko elkarte edo alderdien jarduna jazarria izatea ekarri zuen. Klandestinitatean jarraitu behar izan zuten alderdi hauek, eta baldintza horietan batez ere PCEk hartu zuen indarra, gainontzekoak frankismoaren azken urteetara arte ia desagertuz.

Euskal abertzaletasunarekin eta kulturarekin loturarik izan zezaketen edozein elementu ere erreprimitua izan zen. Estatutua bertan behera gelditu zen, baita kontzertu ekonomikoak ere Gipuzkoa eta Bizkaian. Euskara eta Euskal kulturak ere jazarpen gogorra jaso zuten, eta 1950eko hamarkadan sartu arte atzerakada nabaria bizi izan zuten.

Preguntas frecuentes

Zergatik izan zen 1934ko Urriko Iraultza?

CEDAko hiru ministro Lerrouxen gobernuan sartu zirelako, sozialistek, komunistek eta anarkistek faxismoaren sarrera gobernuan ikusi zuten eta greba iraultzailea deitu zuten. Asturiasen izan zen esanguratsuena.

Zein izan ziren Gerra Zibilaren ondorio nagusiak Euskal Herrian?

Errepresio gogorra izan zen: epaiketak, fusilamenduak, lan-esparruak eta torturak. Estatutua bertan behera gelditu zen eta euskara eta kultura jazarri ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz irabazi zuen eskuinak 1933ko hauteskundeak?
2. Zein izan zen 1934ko Urriko Iraultzaren eragile nagusia?
3. Zein hauteskundetan irabazi zuen Fronte Popularrak?
4. Zenbat preso zeuden Bizkaia erori zenean?
5. Zein alderdi hartu zuen indarra klandestinitatean Frankismoaren aurrean?
6. Zein estatutu gelditu zen bertan behera Euskal Herrian gerraren ondoren?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.