Espainiako Gerra Zibila

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

II. Errepublikaren esperimentu demokratizatzaile laburrak amaiera tragikoa izango zuen Espainiako historiako gatazka zibil odoltsuenean. 1936tik 1939ra nazioa odolustu egingo zen guztiz kontrakoak ziren bi kontzepzio politiko eta ekonomikoren arteko gatazka luzean.

Gerraren garapena

Melillan unitate militar ugariren matxinadak eman zion hasiera Gerra Zibilari uztailaren 17an. Hurrengo egunean matxinada Kanarietara, Balearretara, Andaluziako mendebaldera eta penintsularen ipar-ekialdeko zati handienera zabaldu zen, Kantauri Itsaso ertzaren salbuespenarekin.

Espainia gobernuaren aldeko edo errepublikazaleen, eta matxinatu edo nazionalen artean banandua gelditu zen. Gatazkaren garapenean hurrengo faseak nabarmendu daitezke:

  • 1936: Hasierako operazioak: Afrikar tropek Gibraltarreko itsasartea zeharkatzen dute eta matxinatuek aurrera egiten dute Madrilerantz, baina hiriburua hartzearen saiakeran huts egiten dute. Baina beren Iparraldeko eta Hegoaldeko lurraldeak elkar lotzen dituzte. Herrialde guztietako boluntarioak Errepublika laguntzeko iristen dira; Hitlerrek eta Mussolinik tropak eta armak bidaltzen dituzte Franco laguntzeko.
  • 1937: Iparraldeko Kanpaina: matxinatuek Asturias, Santander eta Euskadi hartzen dute; Gernikako bonbardaketa. Porrot egindako saiakera berriak Madrilgo frontean; Brunete, Jarama eta Guadalajarako batailak.
  • 1938: Aragoi eta Kataluniako Kanpainiak: matxinatuak Mediterraneora iristen dira eta gune errepublikarra bitan zatitzen dute. Teruel eta Ebroko batailak.
  • 1939: Errendizio errepublikanoa: Kataluniaren gaineko okupazioa eta Francoren erregimenaren nazioarteko berrestea. Errepublikar tropak apirilaren 1ean desmobilizatzen dituzte.

Garapen politikoa

Gerran zehar garapen politikoa oso desberdina izan zen alderdi bakoitzean:

  • Gune errepublikanoa: kontzentrazio-gobernuen ezarketa, gudaroste eraginkor baten antolaketaz eta praktika iraultzaileek ekonomia desegin ez zezaten arduratzen ziren. Alderdi Komunistak irabazitako gailentasunak nazioarteko laguntza kendu zion Espainiari eta alderdi errepublikanoa bitan zatitu zuen.
  • Gune nazionala: Francisco Franco jeneralaren agintepean, gizartearen eta ekonomiaren militarizazioa eta sistema diktatorial baten ezarpena. Kolpea bermatu zuten joera kontserbadoreak (Falange eta erreketeak) alderdi bakarrean batzea. Erlijioan (nazional-katolizismoa) eta "gorrien" kontrako gurutzadan oinarrituriko gerra-doktrina baten sorrera.

Entradas relacionadas: