Espainiako hazkunde demografikoa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB

DEMOGRAFIA-ERREGIMENEN BILAKAERA ESPAINIAN 1886TIK AURRERA:

-Grafiko mota: grafiko hau lerro grafikoen erakoa da. Bertan espainiako biztanleriak 1886tik 2008ra izan duen bilakaera azaltzen da bi lerroren bidez: lerro urdinak jaiotza tasen bilakaera adierazten du eta lerro gorriak hilkortasunarena. Lerro bien bitarteak hazkunde naturala erakusten du: zenbat eta zabalago hazkunde handiagoa eta alderantziz. Bilakaera honetan hiru fase bereiz daitezke:

-Erregimen demografiko zaharra: fase hau industri iraultza aurreko mendeetan bizi izan zen. Jaiokuntza tasa handiak eta hilkortasun handiak dira ezaugarri. Ume hilkortasuna oso handia da, 5 jaioberritik 1 hil egiten da. Gainera, hondamendi aldietan heriotzak jaiotzen gainetik jartzen dira. Horregatik, etapa honetako hazkunde naturala txikia da eta zero edo negatiboa hilkortasun handiko garaietan. Bizitza esperantza laburra da. Jaiotza tasak handiak dira garai hartako gizarteak seme-alaba kopuru handiko familien alde jokatzen zuelako: erlijioaren eragina, jaiotzak kontrolatzeko baliabideen gabezia,... Heriotza tasak ere handiak eta gorabeheratsuak dira, arrisku faktoreak asko direlako: elikadura eskasa eta desorekatua proteina gutxirekin, medikuntza eta medizina baliabide gutxi,... Egoera hau areagotu egiten zen hilkortasun handiko garaietan heriotzak jaiotzen parean jarriz. Fase hau espainian XX. Mendearen hasierararte luzatuko da.

-Trantsizio demografikoa: ( lehenengo fasea: 1. Industria iraultzarekin erlazionatzen da. Jaiotza tasa altuak hasieran, ondoren apur bat jaitsiz. 1936tik 1940 asko jaisten dira guda zibilaren ondorioz. Hilkortasuna gehiago jaisten da, arrisku faktoreak frenatzean: elikadura hobea, gaisotasun eta izurriteen gutxitzea,... Hala ere, inglaterrako ereduan baino gutxiago jaisten da urte hauetan bizi izandako heriotz handiko gertaerengatik. Hilkortasuna, orokorrean, jaitsi egin zen hazkunde ertaina ahalbidetuz. Populazioak gora egingo du.)

Entradas relacionadas: