Espainiako Historia Garaikideko Testu Esanguratsuak: Konstituzioa, Oligarkia, Protekzionismoa eta Meatzaritza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,87 KB

1876ko Konstituzioa: Ezaugarriak eta Ondorioak

Sailkapena:

  • Forma: Juridikoa (Lege izaera, Konstituzioa)
  • Edukia: Politikoa
  • Egilea: Alfontso XII.a eta Gorte Konstituziogileak
  • Tokia/data: 1876ko ekainaren 30a. Hirugarren Karlistaldiaren amaiera. Euskal foruen abolizioa. Alfontso XII.aren gobernua.
  • Gaia: 1876ko Konstituzioaren artikulu esanguratsuen multzoa

Analisia:

  1. Parrafoa: Konstituzio honen egileak erregea eta gorteak dira.
  2. Artikulu multzoa: Espainiar guztien eskubideak eta askatasunak (11. eta 13. art.):
    • a) Kultu askatasuna: Estatuaren erlijio ofiziala katolikoa den arren, kultu-askatasuna onartzen da. Erlijio katolikoa monarkiak babesten du, baina antiklerikalismoa ere sortzen da.
    • b) Eskubide liberalak: Adierazpen- eta biltzeko askatasuna onartzen dira, alderdi politiko, sindikatu eta prentsaren garapena bultzatuz. Errepublikanismoa, nazionalismoa eta katalanismoa indartzen dira.
  • Botere banaketa: Erregeak eta gorteek botere legegilea partekatzen dute (18. art.). Erregeak botere betearazlea du (50. art.). Sufragio zentsitarioa ezartzen da hasieran, baina 1890ean, Maria Cristinak sufragio unibertsala ezartzen du.
  • Sistema bikamerala: Diputatuen Kongresua eta Senatua (19., 20. eta 28. art.). Senatariak koroak hautatzen ditu (bizi osorako kargua). Diputatuak, legeak zehazten duen metodoaren arabera. Ganbera oligarkikoa eta sufragio zentsitarioa sortzen dira.
  • Sistema zentralista: Lege bera lurralde osorako (75. art.). Foruak indargabetzen dira, nazionalismoen gorakada eraginez.

Ondorioak:

Aurreko konstituzioen antzeko konstituzio moderatua da. Aldaketa nagusia kultu-askatasunaren onarpena da. Foru-sistema indargabetzen da. Alfontso XII.a 1885ean hiltzean, Maria Kristina erregeordeak sufragio unibertsala ezartzen du (1890).

Joaquín Costaren Oligarkia eta Kazikismoa: Errestaurazioaren Kritika

Sailkapena:

  • Forma: Literarioa (liburu baten zatia)
  • Edukia: Politikoa
  • Egilea: Joaquín Costa (politikaria, legelaria, ekonomialaria eta historialaria. Birsorkuntza mugimendu intelektualaren ordezkari nagusia)
  • Tokia/data: Madril, 1901. Maria Cristinaren erregeordetza.
  • Gaia: Errestaurazio garaiko politikarien kritika: oligarkia eta kazikismoa.

Analisia:

Bi ideia nagusi:

  1. Errestaurazioko gobernadoreen egitura:
    • Primateak (hiriburuko oligarkak, alderdi politikoetako presidenteak: Cánovas, Sagasta...)
    • Kazikeak (landa-eremuetan botere handiagoa)
    • Gobernadore zibilak (bien arteko komunikazioa)

    Egitura hau beharrezkoa zen Errestaurazioaren gobernua antolatzeko eta "Pucherazoa" (hauteskunde-iruzurra) aurrera eramateko. Sufragio unibertsala onartuta zegoen arren (1890), klase menderatzaileak botoak faltsutzen zituen.

  2. Egitura honen kritika:

    Costa-k gobernatzeko egitura kritikatzen du. Herritarren mendekotasuna salatzen du. Buruzagi-taldeek sufragioa faltsutzen dute, herriaren ahotsa baztertuz eta hauteskundeak ustelduz. Helburua: txanda baketsuaren bidez gobernatzen duen alderdiari mesede egitea.

Ondorioak:

Espainia estatu liberala zen arren, sistemaren ustelkeriak herriaren zati handi bat menderatzen zuen. Joaquín Costak, Erregenerazionismoaren bidez, sistemaren ustelkeria salatu zuen. Sistemak Miguel Primo de Riveraren estatu-kolpera arte iraun zuen (1923).

Librekanbismoa eta Protekzionismoa: Euskal Industriaren Defentsa

Sailkapena:

  • Forma: Literarioa (mitinaren protesta)
  • Edukia: Ekonomikoa
  • Egilea: Federico Echevarría (Bilboko industrialari handia)
  • Lekua/data: Bilbo, 1893-12-09. Sagastak liberalekin batera gobernatzen du (librekambismoaren alde)
  • Gaia: Protekzionismoaren defentsa euskal (eta espainiar) industriaren mesedetan

Analisia:

Lehen paragrafoa:

  1. Ideia: Espainiaren eta Alemaniaren arteko akordio ekonomikoa salatzea (protekzionismoarekin bukatzea). Helburua: librekanbismoaren ondorio kaltegarriez ohartaraztea.
  2. Ideia: Akordioa sinatzeak ekar ditzakeen ondorioak:
    • Espainiar eta euskal industriaren hondamena.
    • Euskal Herrian industria garatzen ari zen, baina kanpoko produktuen etorrera mugatu behar zen.
    • Kanpoko produktuen etorrerak industriak babesik gabe utziko lituzke.
    • Inbertsio handiak egin ziren, baina salmentak ez ziren nahikoak.
    • Kanpoko produktuekin lehiatzeko ezintasuna (prezio merkeagoak).
    • Produkzioaren jaitsiera, lanegunen murrizketa, krisi soziala, delinkuentzia eta langabezia.

Bigarren paragrafoa:

  • 3. Ideia: Gobernuari eskaera protekzionismoa mantentzeko eta librekanbismoa ezartzeko akordiorik ez sinatzeko.

Ondorioak:

XIX. mendearen amaieran, Espainiako eta EAEko industriak ezin zion atzerriko produktuen lehiari aurre egin. Bizkaiko fabrikak Arantzelaren Legearen eta protekzionismoaren mende zeuden.

Vicente Blasco Ibáñezen "El Intruso": Bizkaiko Meatzarien Egoera Latza

Sailkapena:

  • Forma: Literarioa (eleberri baten zatia)
  • Edukia: Soziala
  • Egilea: Vicente Blasco Ibáñez, valentziar eleberrigilea (1867-1928), kostunbrista, hizlaria eta politikaria.
  • Lekua/data: 1904an argitaratua, Alfontso XIII.aren erregealdian
  • Gaia: XX. mendearen hasieran Bizkaiko meatzariek bizi zuten egoera

Analisia:

Bi ideia nagusi:

  1. Lan-baldintzak: Meatzarien lan-baldintza penagarriak: lanaldi luzeak, segurtasun falta, soldata eskasak.
  2. Meatze-etxebizitzen ezaugarriak: Meatzariek alokatzen dituzten barrakoiak: osasungaitzak, higiene gutxikoak, aireztapen txarrekoak, sabai baxukoak, hezeak, hotzak neguan, itogarriak udan. "Izerdiak batu egiten dira, arnasketak nahastu egiten dira, zikinkeria anaitasunezkoa da".

Ondorioak:

Somorrostro inguruko meatzarien bizi-baldintza gogorrak azaltzen dira. Honek sozialismoak bultzatutako langile-mugimendu errebindikatibo indartsu baten sorrera azaltzen du.

Entradas relacionadas: