Espainiako industria sektore nagusiak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB

 Industria inguruak eta Espainiako industriak lurraldeka dituen desorekak: Espainian, industrien kokapenak desoreka handiak ditu lurraldeen artean. Kontraste handiak daude joera desberdineko inguru industrializatuen eta industrializazio urriko inguruen artean. Industria lurraldean modu desberdinean ezartzean, beste lurralde desoreka batzuk ere sortzen dira, honako hauei lotuta: biztanleen banaketa; aberastasuna; azpiegiturak, ekipamenduak eta gizarte zerbitzuak; eta pisu politikoa. Azken horrek eragin negatiboa izan du industrializazio gutxiko inguruetan. Industrien kokapenari erreparatuz, honako inguruak bereiz daitezke: - Industria inguru garatuak: Metropolietako espazio zentralak dira, Madril eta Bartzelona,Espainiako industriaren zentro nagusiak dira. Balio erantsi gehien sortzen duten jarduerak dira, merkatuak hedatze bidean dituzte eta lanpostuak prestakuntza handiagokoak eta ondo ordainduak dira. - Industrializazio induzituko eta urriko inguruak: Industrializazio induzituko inguruak Aragoi, Gaztela eta Leon eta Andaluzia dira. Industria gune garatuak dituzte eta horietan, inbertsioak, produkzioa eta lanpostuak biltzen dira; baina ez dira gai beste gune batzuekin harremanak izateko edo industria inguruko eremuetara zabaltzeko. - Hedatzen ari diren inguruak eta industria ardatzak: Industriaren hedatze joeren emaitza dira: Honako hauek bereiz daitezke: Metropoliko koroetan,gainbeheran eta birmoldatze prozesuan murgilduta dauden industria guneak daude (Llobregat, Bilbo, Madril). Industria horiek industria poligonoetan ezartzen dira, hiriarekin dauden komunikazio bide nagusietan. Enpresa txikiak, kapitalizazio eskasekoak, inguru horietan ezartzen dira: lan kualifikaturik egin ez duten produkzio intentsiboak, zereginen azpikontratazioa edo inguruko baliabideak aprobetxatzea. Estatuko ardatz nagusiak Ebroren harana eta Mediterraneoa dira (Girona-Cartagena). Autobideen sarearen bidez, eskualdeka, zenbait ardatz garatu dira, besteak beste Madrilen inguruko sarea, Gaztela Mantxako mugako probintzietaraino hedatzen dena, eta barrualdeko eskualdeetako bigarren mailako ardatzak, errepide nagusi batzuen inguruetan (Tordesillas-Valladolid-Palentzia autobia). Nekazaritza inguru batzuetan, industria ezarpenek ere gora egin dute. Kasu gehienetan, enpresa txikiak dira, eta inbertsio txikia, teknologia sinplea eta prestakuntza profesional txikia behar dituzte. -Gainbeheran dauden industria inguruak eta industria ardatzak: Asturias, Kantabria eta gune bakartu batzuk dira. EAE, duela gutxi arte, multzo horretan egon da sartuta, baina gaur egun, salbuespen bihurtu da, industria berriro suspertu da eta. Gainbeheran daude guneek honako ezaugarri hauek dituzte: Krisian dauden industria sektore helduetan espezializatutako inguruak dira. Enpresa handia eta fabrika handia dira nagusi eta enpresa txiki eta ertainak oso urriak eta enpresa handien menpekoak dira.Lan merkatuaren prestakuntza erdikoa edo txikia da.Ingurumena aspalditik dago hondatuta, dentsitate handia eta kalitate gutxiko etxebizitzak daudelako.

Entradas relacionadas: