Espainiako Klima Dibertsitatea

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Espainian klimen dibertsitate handia dago, latitudean hedatzen delako eta klima nagusiak hauek dira: ozeanikoa, mediterraneoa, mendikoa eta Kanarietakoa, bakoitzak zenbait azpiklimarekin batera. Euskal Herrian ere ozeanikoa (kostalde eta barnealdekoa), mediterraneoa (barnealdekoa) eta mendikoa aurkitzen dira.

Klima ozeanikoa edo atlantiarra

Klima ozeanikoaren ingurua Iberiar penintsularen iparraldekoa da: Bizkaiko golkoaren ingurutik Galiziara bitartean eta iparraldeko mendietan altitude batzuetan.

Prezipitazioak ugariak, erregularrak eta leunak dira. Urteko kopuru osoa 800 mm-tik gorakoa da eta urtean 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria. Eurien banaketa nahiko erregularra da urtean zehar, latitude horretan fronte polarreko borraskek ipar mendebaldetik etengabe jarduten dute eta. Hala ere, prezipitazio gehien udazkenean eta neguan gertatzen dira, borraska horien maiztasuna handiagoa delako. Gainera mendikateak hegoaldean izanik oztopo gaindiezina dira batzuetan auri jaska handituz. Udan, ordea, euri jasa txikien gertatzen da, Azoreetako antizikloiaren eraginez, iparralderantz mugitzen baita. Minimo horren eraginez, gehienez ere bi hilabete lehor egoten dira mendebaldean, Galizia aldean. Prezipitazioen forma leuna da, eta, horri esker, ura lurzoruan iragazten da.

Tenperaturei dagokienez, bitarte termikoa txikia da kostan, era moderatua barrualdean.

Klima ozeanikoaren barruan bi azpimota bereizten dira: itsasokoa eta barnealdekoa. Bi hauek begi bistan daude Euskal Herrian:

1.1 Kostakoa. Tenperatura txikia da, itsasoaren eraginagatik (10°C inguru). Uda epela da (batez besteko tenperatura hilabete batean ere ez da 22 °C-koa edo handiagoa) eta negua epela ere bai (hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperatura 6°C eta 10 °C bitartekoa da).

1.2 Barrualdekoa. Temperatura moderatua da (12-15 °C bitartean), itsasoaren eragina txikiagoa delako. Horren eraginez, negua hotza da (6 °C-tik beherakoa). Bestalde, euri jasak moderatuagoak dira, 800 mmtik hurbilago (Gasteiz eta Iruinea).

Mendiko Klima

Mendiko klimaren inguruak 1.000 m-ko altitudetik gorako eremuak hartzen ditu. Mendiko klimaren bereizgarritasunak faktore baten arabera da, altuerarena hain zuzen eta, gora egin ahala prezipitazioek goraeta tenperaturek behera egiten dute.

Prezipitazioak oso ugariak dira.

Tenperaturei erreparatuz, urteko batez bestekoa txikia da eta neguak oso hotzak dira. Hori dela eta, elur itxurako prezipitazioak ugariak dira.

Ezaugarri horiek aldaketa batzuk izaten dituzte:

Klima ozeanikoaren inguruko mendietan (Pirinioak eta Kantabriar mendikatea), ez dago hilabete lehorrik eta udak freskoak izaten dira.

Inguru mediterraneoko mendietan prezipitazioek behera egiten dute udan, eta, horren eraginez, hilabete bat edo bi lehorrak izaten dira. Udako tenperatura handiagoa da, sektore batzuetan 22 °C-tik gora egiten du.

Entradas relacionadas: