Espainiako Liberalismoa: Erregealdiak eta Erreformak (XIX. mendea)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Adingabetasunaren Erregeordetza (1833-1843)

Absolutistak Isabel II.aren etsaiak zirenez, bere ama Maria Kristinak, erregeorde gisa, gobernua liberal aurrerakoiei eman zien. Aurrerakoiek monarkia absolutua, Inkisizioa, estamentuen pribilegioak eta ondasun amortizatuak deuseztatu zituzten. 1837ko Konstituzioarekin, monarkia parlamentarioa, giza eskubideak, erlijio tolerantzia eta erroldaren araberako sufragioa ezarri ziren, non zerga gehien ordaintzen zuten biztanleriaren %5ak bakarrik zuen boto eskubidea.

Adin-nagusitasuna (1843-1868)

Erregina bihurtzean, Isabel II.ak aurrerakoiak gobernutik kendu eta liberal moderatuei agintea eman zien. Liberal moderatuak ia bere erregetza osoan egon ziren. Moderatuek, aurreko gobernuak ezarritako neurriak kendu, murriztu edo gogortu zituzten. Sufragioa gizon aberats-aberatsenentzat mugatu zen, hau da, biztanleriaren %1ak bakarrik zuen bozkatzeko aukera. Hori 1845eko Konstituzioa sortuz lortu zuten. Moderatuek estatu liberalaren bi oinarri nagusi ezarri zituzten:

1845eko Zerga Erreforma (Mon-Santillán)

Elizaren eta nobleziaren zergak abolitu ziren, batez ere hamarrena, eta parlamentuak bakarrik sortu eta ezarriko zituen zergak. Erreformak akats bat zuen, eta zerga-saihestearen eraginez, XIX. mendeko gobernuek zor publikoa ordaindu gabe uzten zuten askotan.

1857ko Hezkuntza Publikoaren Antolakuntza (Moyano Legea)

Liberalek hezkuntza hiru mailatan antolatu zuten:

  • Lehen Hezkuntza: publikoa eta doakoa zen, udalak ordaintzen zuelako.
  • Erdi Mailako Batxilergoa: publikoa, probintzia bakoitzeko institutu batean emango zen (guztira 60 institutu).
  • Unibertsitateak: 10 zentrotan bakarrik zeuden.

Erdi Aroko sistema baztertu eta Frantziako hezkuntza sistema zentralista eta entziklopedikoa hartu zen eredu. Hala ere, milioika haur eskolatu gabe geratu ziren gobernuaren diru faltagatik.

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

1848an, gizonezko sufragio unibertsala aldarrikatzen zen Europan, eta alderdi demokratak sortu ziren. Espainian, aurrerakoiek demokratekin bat eginez, Prim jeneralaren buruzagitzapean, 1868ko "La Gloriosa" izeneko iraultza burutu zuten. Horren ondorioz, moderatuak gobernutik bota zituzten eta Isabel II.ak atzerrira joan behar izan zuen. Horrela, etapa honi hasiera eman zitzaion, gizonezko sufragio unibertsala, giza eskubideak eta erlijio askatasuna bermatzen zituen 1869ko Konstituzio berriarekin.

Entradas relacionadas: