Espainiako Sare Hidrografikoaren Analisia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Espainiako Sare Hidrografikoak

Faktoreak Ibaien Traza, Emari eta Erregimenean

Espainiako ibaien trazatuan, emarian eta erregimenean eragiten duten faktoreak honako hauek dira:

  • Klima: Eragin handia du; prezipitazioek ibaien emaria eta urte osoan dituen aldaketak zehazten dituzte. Tenperaturak ura gehiago edo gutxiago leuntzen du.
  • Erliebea eta Topografia: Arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan dute eragina.
  • Litologiak: Uraren lurrazaleko nagusitasuna zehazten du.
  • Landareak: Lurruntzea, higadura eta uholdeen arriskua gutxitzen du.
  • Gizakia: Ura hornitzeko eta ibaiak erregulatzeko lanak egiten ditu.

Ebroko Ibaiaren Arroa

Ebro ibaia Nafarroako ibai nagusiena da. Kantabrian jaiotzen da eta Errioxa pasatuz, Nafarroaraino iristen da, Castejón eta Tutera barrena Corteseraino helduz. Aragoi eta Katalunia pasatzen ditu, Tortoseraino iritsi arte, non itsasoan bokalea duen.

Nafarroako Ibaiadarrak

Nafarroan Ega, Arga eta Aragoi ibaiak hartzen ditu. Nafarroatik kanpo, Gallego eta Cinca-Segre ezkerraldetik, eta eskuinaldetik Leza, Jalón... beste batzuen artean.

Nafarroako ibai gehienek Mediterraneora isurtzen dute Ebro ibaiaren bitartez. Izan ere, ibai honek 90 km hartzen ditu Nafarroako mugetan. (Hiru ibai nagusiak aurretik aipatutakoak dira: Arga, Ega eta Aragoi).

Ebroren Erregimena eta Ureztatzea

Nafarroatik igarotzen den heinean, hiru kenaldi egiten zaizkio ibai honen urari ureztatzeko: Lodosako ubidea, Tausteko ubideak eta Ubide Inperialak.

Espainian Ebrok du ibai-erregimenik korapilatuena. Orokorrean erregularra da, eurizko-ozeaniko erregimena du, elurrezko gutxi batekin. Uholdeak izaten ditu eta ur-urrialdi gogorrak udan.

Isurialde eta Arro Hidrografikoak

Arro Hidrografikoak

Bertako urak ibai nagusi batera eta haren ibaiadarretara iristen dira. Ezaugarri hauek dituzte:

  1. Uren Banalerroz banaturik daude, eta hauek arroak mugatzen dituzten mendi-erliebeen tontorrek osatzen dituzte (Miño, Tajo, Duero…).
  2. Arroan ibaiak ibilgu batetik mugitzen dira, azpiibaiadarretatik, ibaiadarretatik hasita, ibai nagusira arte.

Isurialde Hidrografikoak

Disimetria handia dago Atlantikoaren, Bizkaiko Golkoaren eta Mediterraneoaren artean. Hori gertatzen da, Goi-lautada Iberiar mendikatetik hasita mendebalderantz inklinatuta dagoelako.

Entradas relacionadas: