Espainiako Trantsizioa: Moncloako Hitzarmenak eta Konstituzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,74 KB

Moncloako Hitzarmenak

Analisi Orokorra

Moncloako Hitzarmenak 1977ko urriaren 25ean izenpetu zituzten alderdi politiko nagusietako ordezkariek, sindikatuetakoek eta enpresaburu elkarte nagusienetakoek. Hitzarmen honen arabera, soldatak inflaziotik azpitik mantentzea onartu zen, eta horren truke gizarte zerbitzu gehiago jartzea eta zerga-erreformak egitea adostu zen. Hala ere, Moncloako Hitzarmenaren iritziz, inflazioak gora egiteak ez zuen inolako hobekuntzarik ekarri herrialdean.

Garai Historikoa

Diktadorea hiltzeak Espainiaren aldi berriaren hasiera suposatu zuen, hala onartu baitzuen Juan Karlos I.a erregeak. Agintariek egoera gehiago nahas ez zezaten, Estatuko buruzagitzak ondorengotzarako mekanismo instituzionalak jarri zituen abian, eta azaroaren 22an, Gorteetan, Juan Karlos Espainiako errege izendatu zuten.

Lurraldearen zatikatzea eragoztea zen erregearen lehen asmoa. Monarkia berriak abantaila bat zuen: frankismoak zilegitzat hartua zenez gero, Estatuko aparatuaren kontrola ziurtatu zezaketen. Juan Karlosek Arias Navarro ordezkatu zuen presidente karguan, eta gobernu bat osatu zuen: Fraga, Iribarne, Josu Solís, Antonio Garrigues eta Areilza. Aldi berean, nolabaiteko aldaketa politikorako prozesu luze bat zabaltzen saiatzeko lege bat onartu zen: Elkarte Politikoen Legea. 1976ko apirilean, Coordinación Democrática izenekoa sortu zen, oposizioko talde nagusiak bildu zituena. “Platajunta” esan zitzaion, eta aurreko sistema frankistarekiko haustura eskatzen zuen. Hauek eskatzen zituzten: amnistia zabala eta autonomia erkidegoak osatzea. Bestalde, diktaduratik oinordetzan hartutako monarkia baztertu egin zen.

Mugimenduaren Legean oinarriturik, erregeak Adolfo Suárez hautatu zuen presidente, nahiz eta hasiera batean atzerapausotzat hartu zen. Frankismoa desegin eta demokrazia ezarri zen. Presidente berri honek hainbat aldaketa ekarri zituen: amnistia zabala eman zen. Egitura berri honek aukera eman zion gobernuari oposizioarekin elkarrizketa eta negoziazio aldi bat hasteko. Suárezek II. Errepublikaz geroztik egin ziren lehen hauteskunde demokratikoak iragarri zituen. Atentatuak izan ziren nagusi, ETArenak, besteak beste.

Hitzarmenaren Testuingurua eta Ondorioak

Hauteskundeak 1977ko ekainaren 15ean egin ziren. Diktadorea hil ondoren eta Konstituzioa onartzeko erreferenduma egin aurretik, testuinguru ekonomiko zaila zen. Lan gatazka ugariko aldia izan zen, eta krisi ekonomikoak egonkortasuna arriskuan jarri zuen. Politikari dagokionez, gatazka horrek egoera politikoa ere arriskuan jarri zuen. Egoera horren aurrean, alderdi politikoetako ordezkariek, sindikatuek eta enpresaburu elkarteetakoek Moncloako Hitzarmena izenpetu zuten. Hitzarmen honen arabera, sindikatuek onartu egin zuten soldatak inflazioaren azpitik mantentzea, eta gobernuak, horren truke, gizarte zerbitzu gehiago jarri zituen.

Ondorio Nagusiak

Ekonomiaren alorrean sortu ziren arazoez gain, bazen beste arazo bat, aurrekoa baino konponbide zailagoa: autonomiak. Ekonomiaren krisia larriagotu egin zen, petrolioaren igoerak eta dolarraren balioaren handitzeak egoera kritikora eraman baitzuen Espainiako ekonomia. 1981ean, gobernuko presidenteak (Adolfo Suárez) dimititu zuen, eta Calvo Sotelo izendatu zuten haren ordez. Gobernu sozialistak 1982ko hauteskundeak irabazi zituenean, agintaldian bultzatu zituen politika nagusiak ondorengoak izan ziren:

  • Industria birmoldatzea
  • Langabezia tasei aurre egitea
  • Azpiegituren garapena
  • Terrorismoaren aurkako politika

Nazioarteko harremanei dagokienez, 1986an Espainia NATOn sartu zen. 1992an lortu zuen Espainiak nazioarte mailako heldutasuna: Expo eta Bartzelonako Joko Olinpikoak.


1978ko Espainiako Konstituzioa

Ideia Nagusiak

Konstituzioaren ideia nagusiak hauek izan ziren:

  • Erlijio askatasuna
  • Eskubide eta askatasun globalak
  • Monarkia parlamentarioa
  • Estatuaren zentralizazioa

45 urteko diktaduraren ondoren estatua demokratizatu egin zen.

Autonomia Erkidegoak

Konstituzioak Espainiako nazioaren batasun zatiezina hartzen du oinarri, baina Espainia osatzen duten nazionalitateak eta herrialdeen autonomia eskubidea aitortzen eta bermatzen zuen.

Ondorioak eta Garapena

Euskal eta Kataluniako nazionalistek askotan eskatu zituzten autogobernua lortzeko eskubideak. Suárezek tirabirak baretu nahian bilera bat antolatu zuen Tarradellasekin. Ondorioz, Gorteek "Generalitat de Catalunya" ezartzea erabaki zuten. Erakunde errepublikanoa berreskuratu zen, baina arazoak zeuden Euskal autonomiaren aurrean. Euskal Autonomia Estatutua 1978ko urtarrilean onartu zen, eta 1979an Garaikoetxea (EAJ) lehendakari izendatu zuten. 1978an Galizia, Euskal Herriko eta Kataluniako autonomia estatutuak prestatu ziren, eta azkenik, urriaren 25ean, erreferendumera eraman ziren. Abenduan, lehendakaria (Leizaola) Euskal Herrira itzuli zen, eta erbestean zegoen Eusko Jaurlaritza desegin ondoren, ondare historikoak Eusko Jaurlaritza berriari utzi zitzaizkion.

Autonomia lortzeko bi bide eman zituen Konstituzioak: lehenengoan, nazionalitate historikoek balioa zeukaten, eta bigarrenean, Konstituzioa onartu zenean, hauteskunde berriak egin ziren. 1979ko martxoan UCDk irabazi zituen. Suárezen alderdia apurtzen hasi zen egoera politiko nahasiagatik, krisi ekonomikoek eta lege proposamen berriek eraginda. Azkenean, Suárezek dimititu egin zuen 1981ean. Calvo Sotelok UCDn hartu zuen presidente kargua, eta 23-Fko estatu-kolpea eman zen, baina porrot egin zuen.

Estatu-kolpearen ondoren, UCDren gainbehera etorri zen, eta 1982ko hauteskundeetan PSOEk (Felipe González buru zela) irabazi zuen. Industria birmoldaketari hasiera eman zitzaion. Gainera, Espainia NATOn sartu zen garai hartan.

Entradas relacionadas: