Espainiako Trenbidearen Urrezko Aroa eta Krisi Politikoa (1848-1868)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB

Ekonomia XIX. mendean

Trenbidearen hedapena

Kanpoko inbertsio handiak trenbidean: Penintsulako lehen trena Bartzelona-Mataró (1848), bigarrena Madril-Aranjuez (1851), Langreoko trenbide estua (1852), Madril-Zaragoza-Alacant konpainia (1856), Bilbo- Urduña (1863). Hala ere, lehen trena Kuban izan zen, La Habana-Bejucal (1837).

Arazo nagusia trazatuen zabalera izan zen: Europan 1,440 m zen bitartean, Espainian 1,680 m ezarri zen. Batzuen ustez, tropa atzerritarren sarrera oztopatzeko; beste batzuen arabera, orografiak tren makina zabalagoak eskatzen zituen. Akatsa antzeman zutenean, ez zuten zuzendu.

1855eko Trenbidearen Legeak bultzada handia eman zion: 475 km izatetik 4.899 km izatera pasa zen 1868an.

Beste faktore ekonomikoak

  • Krimeako Gerraren ondorioz, esportazioak asko igo ziren.
  • Neurri liberalak hartu ziren ekonomian.

Krisia eta ezegonkortasun politikoa

Krisiaren arrazoiak

  • Gatazka politiko eta sozialak ugaritu ziren.
  • Moderatuen eta koroaren presio handia.
  • Progresisten arteko tirabirak (Vicalvaroko altxamenduan parte hartu zutenak eta besteak).

Moderantismoaren berrezarkuntza

O'Donellen gobernuak 1845eko Konstituzioa berrezarri eta Milizia Nazionala desegin zuen. O'Donell eta Narvaez txandakatu ziren boterean. 1858-1863 bitartean, Unión Liberal alderdiak babes handia lortu zuen.

Unión Liberalen programa

  • Erradikalak baztertzea.
  • Progresistei Parlamentuan parte hartzeko aukera ematea, altxamenduak saihesteko.
  • Erregimen Liberalari iraunkortasuna ematea, monarkia konstituzionalaren eta sufragio zentsitarioaren bidez.

Hauteskunde iruzurraren ondorioz, progresistak eta demokratak baztertuak izan ziren eta muturrera jo zuten. Militarren ospea handitu zen (batez ere Primena).

Krisi ekonomikoak gatazkak areagotu zituen. Narvaezek politika autoritarioa erabili zuen, eta horren aurrean, progresistak, demokratak, errepublikarrak eta Unión Liberaleko kide batzuk elkartu ziren Prim jeneralaren gidaritzapean, Isabel II.aren erregimena amaitzeko.

Entradas relacionadas: