Espainiako XVIII. mendeko gertaera eta erreforma nagusiak
Clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,24 KB
Ondorengotza Gerra (1700-1714)
1700. urtean Karlos II.a hil zenean, oinordekorik utzi gabe, Espainiako tronuarengatik gerra sortu zen. Karlos II.ak testamentuan bere iloba Felipe izendatu zuen oinordeko, baina azken urteetan boterean egon zen Mariana emazteak Habsburgoko Karlos iloba nahiago zuen.
Ondorioz, bi aldeen arteko gatazka piztu zen:
- Feliperen aldekoak: Frantziaren babesa zuten.
- Karlosen aldekoak: Britainia Handia, Herbehereak, Portugal eta Austria, Frantzia eta Espainia elkartzearen beldur zirelako.
Aragoiko Koroa, foruak galtzeko beldurrez, Karlosen alde jarri zen. Azkenean, Karlos Alemaniako enperadore izendatu zuten, eta Felipek tronua hartu zuen, Frantzia eta Espainia ez elkartzeko baldintzarekin.
Berriztapen Dekretuak
Felipe V.ak sortutako dekretuak dira, eredu absolutista zabaltzeko eta bere kontra egiteagatik Aragoiko Koroa zigortzeko. Espainiako lurraldeei foruak kendu eta Gaztelako legeak ezartzean oinarritzen ziren.
XVIII. mendearen hasieran, Aragoi, Mallorca eta Katalunian foruak kendu eta Gaztelakoak ezarri ziren, gaztelera hizkuntza ofizial bihurtuz. Foruak Euskal Herrian soilik mantendu ziren.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
1765. urtean Euskal Herrian sorturiko elkartea da, Azkoitiko Zalduntxoen eta Xabier Muniberen inguruan. Helburua ikerkuntzaren bidez Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren arteko harreman ekonomikoak bultzatzea zen. Gainera, literatura eta zientzia irakasten hasi ziren, emaitza oso onak lortuz.
Ekonomia eta Politika Ilustratua
Merkantilismoa
Herrialde baten aberastasuna daukan metal preziatuen kopuruan oinarritzen dela dioen teoria ekonomikoa da. Karlos III.ak Espainia modernizatzeko eta ekonomia bultzatzeko ezarri zuen. Urre gutxiago gastatu, metal gehiago lortu eta esportazioak sustatu zituzten; gainera, barne merkatua bultzatzeko aduanak sortu ziren.
Despotismo Ilustratua
Espainian Karlos III.ak aurrera eraman zuen gobernatzeko era da, XVIII. mendean Europako monarkia absolutuek ezarritakoa. Ideia berriak aplikatu zituzten (ekonomia liberalizatua, gizarte berdindua...), baina aldaketak oso azalekoak izan ziren, dena itxurakeria hutsa zelako.