Espainiako Zuzenbide Konstituzionala eta Administrazioa

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

1. Gobernu-kideak eta funtzioak

Gobernua botere exekutiboa gauzatzen duen organoa da eta honela osatzen da:

  • Presidentea: Gobernuaren gidaritza du, ministroak aukeratu eta koordinatzen ditu, eta programa politikoa Parlamentuan defendatzen du. Gobernua ordezkatzen du, baina ez Estatua (hori Erregeari dagokio).
  • Presidenteordeak: Ez dira derrigorrezkoak; egonez gero, Presidenteak ematen dizkien funtzioak betetzen dituzte.
  • Ministroak: Alor zehatz baten buruak dira (adib. Hezkuntza). Beren saileko politika gidatu eta gauzatzen dute, eta euren sailean ahalmen erregelamendugilea dute legeak garatzeko. Kide hauek Ministro Kontseiluan biltzen dira, organo kolegiatu nagusia baita.

2. Autonomia Estatutuak

Autonomia Estatutuak Autonomia Erkidego baten oinarrizko arau instituzionalak dira ("Konstituzio txikiak") eta formalki Lege Organikoak dira.

  • Hasiera: Erkidego bakoitzeko Lege Biltzarrean sortzen da proiektua.
  • Madrilera bidaltzea: Ordezkari batzuek proiektua Kongresura eramaten dute "Batzorde Konstituzionalarekin" aztertzeko.
  • Onarpena: Kongresuak, gehiengo absolutuz, proiektua eta egon daitezkeen aldaketak onartu behar ditu.
  • Berrespena: Behin Madrilen onartuta, proiektua Erkidegora itzultzen da eta hiritarrek erreferendum bidez onartu behar dute.

3. Zentsura Mozioa

Gobernuari emandako konfiantza kentzeko tresna parlamentarioa da.

  • Helburua: Presidenteak bere lana ongi egiten ez duela baloratzen denean, bera kargutik kentzea.
  • Prozedura: Gutxienez Kongresuko kideen %10ak (35 diputatu) sinatu behar du. Mozioa eraikitzailea da: derrigorrezkoa da Presidente berri bat proposatzea. Aurrera ateratzeko gehiengo absolutua behar da.
  • Ondorioak: Mozioa onartzen bada, egungo Gobernua kargutik kentzen da eta hautagai berria Presidente bihurtzen da.

4. Gorte Orokorrak: Kongresua eta Senatua

Gorte Orokorrek egitura bikamerala dute eta herriaren borondatea islatzen dute.

  • Kongresua: 350 diputatuk osatzen dute. Eserlekuak probintziaka banatzen dira eta D’Hondt legearen bidez kalkulatzen dira.
  • Senatua (Lurralde-ganbara): 265 senadore ditu. Probintzia bakoitzak 4 senadore ditu, Ceuta eta Melillak 2na, eta Autonomia Erkidegoek biztanleriaren araberako ordezkariak.

5. Lege Organikoak

Gure ordenamenduko lege garrantzitsuenak dira:

  • Materiak: Oinarrizko eskubideak, askatasun publikoak, jabetza pribatua eta sektore publikoa arautzen dituzte.
  • Prozedura: Onartzeko, aldatzeko edo indargabetzeko gehiengo absolutua behar da Kongresuan (gutxienez 176 boto).

6. Konfiantza Kuestioa

  • Helburua: Presidenteak bere burua erreforzatzea oposizioaren kritiken aurrean.
  • Prozedura: Presidenteak bakarrik plantea dezake. Gehiengo sinplea nahikoa da.
  • Ondorioak: Baiezkoa bada, Presidentea berresten da. Ezezkoa bada, Gobernuak dimititu egin behar du.

7. Administrazio-isiltasuna ofiziozko prozeduretan

  • Eskubideak aitortzeko: Interesdunek beren nahiak ezetsitzat (negatiboa) jo ditzakete.
  • Zehapen-prozeduretan: Administrazioak epean ebazten ez badu, prozedura iraungiko da (caducidad) eta espedientea artxibatu egingo da.

8. Administrazio-egintzak: Singularrak eta Pluralak

  • Egintza singularrak: Pertsona edo talde identifikatu bati zuzenduak. Jakinarazpen pertsonala behar dute.
  • Egintza pluralak: Hartzaile zehaztugabeei zuzenduak (adib. oposizioak). Aldizkari ofizialean (BOE) argitaratu behar dira.

Entradas relacionadas: