Estalaktitak eta estalagmitak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB
-Kareharria kaltzio karbonatoz osaturik dago. Arroka trinkoa da, iragazkortasun gutxikoa eta meteorizazio fisikoarekiko gogor samarra. Uretan disolbatzen da, urak azido karboniko kantitate jakin bat baldin badu. Erreakzioa egitean sortzen da azido hori.
-Kareharrien edo antzeko beste arroka batzuen disoluzioaren ondorioz sortutako erliebeei erliebe karstiko esaten zaie.
GAINAZALEKO FORMA KARSTIKOAK
--Kareharriaren gainazalean bidea egiten duen urak pixkanaka disolbatzen du arroka, eta zulo txiki batzuk sortzen ditu, ertz zorrotzen bidez banatutako ildaskak; ertz horiei lenar edo lapiaz esaten zaie.
--Kareharriaren disoluzioak ingerada zirkularreko eta kono-enbor formako sakonuneak sortzen ditu (dolina). Hainbat dolina elkartzean, sakonune zabalagoak eta ingerada irregularragoak sortzen dira: ubalak.
--Ibai eta errekastoek horma ia bertikalez inguratutako ibarrak sortzen dituzte beren ibilbidean: zintzurrak. Horien bihurguneei, haitzarte esaten zaie.
LURPEKO FORMA KARSTIKOAK
--Mendigune karstikoan barneratu daiteke arrakalak aprobetxatuz edota estratu batzuk eta besteak bereizten dituzten gainazalak edo estratifikazio-planoak baliatuz.
--Arrakala eta estratifikazio-planoetan zirkulatzen duen neurrian, urak disolbatu egiten du kareharria eta hainbat bide sortzen ditu: batzuk bertikalak (leize-zuloak) eta beste batzuk, horizontalak (galeriak). Galeriak zabaltzen dira eta horrela haitzuloak sortzen dira.
--Mendigune karstikoan zirkulatzen duen urak karbono dioxidoa galtzen badu, hauspeatu egiten da disolbatuta daraman kaltzio karbonatoaren zati bat.
--Haitzuloen eta galerien sabaietan itoginak egoten dira, goiko mailetatik datorren urak sortuak. Urak galtzen du karbono dioxido pixka bat eta tanta bakoitzak kaltzio karbonato kantitate txiki bat uzten du. Horrela estalaktitak sortzen dira. Haitzuloaren zorura erortzean, tantek disolbatuta zeramaten kaltzio karbonatoaren beste zati bat uzten dute, eta horrela sortzen dira estalagmitak.
--Estalaktitak lurrerantz hazten dira, eta estalagmitak, sabairantz eta azkenerako, elkartu egin daitezke, eta zutabeak sortu.
--Mendigune karstikoaren barnean sortutako formek endokarst deritzona osatzen dute. Eta kanpoko gainazalean kareharriaren disoluzioaren eraginez sortutako formek, exokarst.
--Honela ere sailkatzen dira forma karstikoak: suntsitzaileak, kareharria disolbatzean sortuak, eta eraikitzaileak, disolbatutako kaltzio karbonatoa hauspeatzean sortuak.