Estatu teokratikoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Sofisten konbentzionalismoa: Sofistek ondo ezagutzen zituzten  eta ­bazekiten toki batean lege santutzat hartzen zena garapen prozeherri askotako gobernu motak eta legeaksu luze eta jakin baten ondorioa baino ez zela. Horrenbestez, sofisten iritziz, ez dago naturan oinarritzen den legerik, legeak konbentzioaren ondorio baino ez dira eta, hau da; hitzarmenezkoak dira, adostutako itun bat. Justizia Platonen arabera: Platon aristokrazia intelektuala proposatzen du. Proposatutako piramide hierarkikoan ekoizleak daude oinarrian, haien bertutea neurritasuna da, ekoizten dituzten ondasunak neurriz kontsumitzea alegia. Gero zaindariak daude, haien bertute nagusia sendotasuna da eta haien lana ondo egin dezaten, familia bakarra osatuz. Gobernatzaile eta filosofoak daude piramiadearen gainean. Gerlari trebeak izateaz gain, pentsalari handiak izan behar dute. Ideien goi munduan ondo trebatuak izan behar dute, bertan aurkituko baitituzte Errepublika egituratzeko ereduak. Haien bertute nagusia zuhurtasuna (prudentzia) da. Errepublikak justizia izango du klase bakoitza bere bertutearen arabera bizi bada: gobernatzaileak jakintsuak eta zuhurrak dira, zaindariek sendotasuna dute bertute, eta ekoizleek, aldiz, neurritasuna. Poliseko biztanle guztiek gobernatzaileen zuzendaritzapean bete behar dute euren eginkizuna. Botere politikoa Erdi Aroko kristautasunean: IV. Mendean Erromatar Inperioan kristautasuna jazarrita edo debekatuta zegoen— eta Erdi Aroan, kristautasunaren pentsalariek argi eta garbi zioten gobernatzaileen boterea Jainkoak emana zela. Boterea bitan banatzen zela ere defendatzen zuten: botere espirituala eta tenporala. Gai espiritualen aginpidea Elizak zuen eta bertako buru gorena Aita Santua zen. Kontu tenporalen aginpidea, ordea, beste erakunde batzuek zuten eta haien buru erregea zen. Botere politikoa Erdi Aroan Islamean: Jarrera teokratikoa erakusten du. Koranaren txatal bakarrean oinarritzen da. Gizakiak bete beharreko legeak ere Harengandik datozela defendatzen du eta lege horiek Koranean adierazita daudela dio. Islamaren herrialdeetan, jendearen borondateak ez du inongo botererik legeak sortzeko. Izan ere, legeak Alaren borondatearen ondorio dira eta Mahoma ­profetaren bitartez adierazita agertzen dira Koranean. Hala, liburu sakratuak bakarrik legitima dezake gobernu islamikoen jardunbidea. 

Entradas relacionadas: