Estatua, Nazioa eta Erregimen Politikoak: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Historia

Escrito el en con un tamaño de 2,73 KB

Estatua eta Nazioa

Estatua lurralde batean bizi diren pertsonak antolatzeko eta gobernatzeko aginpidea duen erakunde politikoa da.

Estatua osatzen duten elementuak

  • Lurraldea: Estatua kontrolatzen duen lur-eremua (lehorraldea, aire-espazioa eta barne-urak). Historian zehar aldatu egin dira.
  • Biztanleria: Estatuak bere lurraldeko biztanleriaren gainean du aginpidea. Hauteskundeen bidez erabaki dezakegu nork gobernatuko duen.
  • Boterea: Estatu bakoitzak bere lurraldearen eta bertan bizi diren pertsonen gaineko boterea du.

Nazioa nortasun-ezaugarri bereziak (hizkuntza, kultura, historia...) dituzten pertsonen multzoa da. Batzuetan, nazioa eta estatua bat datoz.

Lurraldearen antolakuntza

Estatu guztiek antolatzen dute beren lurraldea. Hiriburua aukeratzea da lehen urratsa, han kokatzen baitira gobernu-erakundeak. Estatuak lurraldea unitate txikiagotan banatzen du: probintziak, eskualdeak, etab.

Nazio Batuen Erakundea (NBE)

Bigarren Mundu Gerraren amaieran sortu zen, 1945ean. Gaur egun, 192 estatuk osatzen dute.

NBEren helburuak

  • Bakea eta nazioarteko segurtasuna bermatzea eta harremanak sustatzea.
  • Nazioarteko lankidetza bultzatzea.
  • Giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak defendatzea.

Erakunde espezializatuak: UNICEF (haurrez arduratzen da) eta UNESCO (hezkuntzaz eta kulturaz).

Beto eskubidea: AEB, Sobietar Batasuna (Errusia), Erresuma Batua eta Txinak dute eskubide hau. Erakundea sortu zuten estatuek erabakiren bat geldiarazi dezakete, beren interesen arabera.

Erregimen politikoak: Demokrazia eta Diktadura

Bi erregimen mota nagusi ditugu: demokratikoa eta autoritarioa (diktadura).

Boterearen jatorria

Erregimen demokratikoetan, herritarrek dute boterea, eta hauteskunde libreetan aukeratzen dute agintaria (herri-subiranotasuna). Erregimen autoritarioetan, herritarrek ez dute ordezkaria aukeratzeko eskubiderik; pertsona bakar batek du boterea, gerra baten ondoren edo indarraren bidez lortua.

Boterearen erabilera eta kontrola

Estatu demokratikoetan, gobernuak eta parlamentuak legeen arabera jarduten dute. Lege garrantzitsuena Konstituzioa da, eta agintari guztiak legearen menpe daude. Herritarrek justizia-auzitegietara jo dezakete. Estatu autoritarioetan, aldiz, ez dago konstituziorik.

Demokrazietan, herriak, parlamentuak eta justizia-auzitegiek kontrolatzen dute boterea; oposizioko alderdiek gobernuaren lana zaintzen dute. Estatu autoritarioetan, ordea, ez dago diktadorearen lana kontrolatzeko aukerarik.

Entradas relacionadas: