Estatuaren lege organikoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

1. Fasea. Gerra ondorena.
1938an Lanaren Forua egin zuen sindikalismoa debekatuz. Italiako “Carta di lavoron” oinarritua dago. Lan orduak, gutxieneko soldatak... Ezarri zituen,  estatuaren interespean. Sindikatu bertikala osatu zen, langile eta ugazabaz osatua.1939an “Erantzukizun politikoen Legea” argitaratu zuen gerra garaian, aurretik erantzukizun politikoak izan edota erregimenaren aurkako jarrerak izan zituztenak epaitzeko. 1934tik aurrera egindako delituengatik jendea epaitzeko egina zen. Errepublikarren alde egondako edonoren kontra egitea nahi zen honekin. Lege honen arabera hainbat jende epaitu zen, lurrak desjabetu… nahikoa zen askotan norbaiten salaketa epaitua izateko.1940an “Masoneria eta Komunismoaren aurkako Legea” argitaratu zuen. Pisu politikoa falangistek izango zuten. Falange barruan antolatzeko: “Organización Nacional Sindicalista” eratu zen,  langile eta enpresarioak eratuta. “Frente de Juventudes” eta “Sección Femenina” ere eratu ziren, azken hau emakumea alderdian sartzeko modua kultura eta folklorearen bitartez zela ezartzen zuena. Militar eta katolikoak errezeloak zituzten eta falangistak boteretik bota zituzten, Serrano Suñer (1942an) eta kontserbadoreagoak jarriz.2. Fasea. Gorteen Legea, 1942.Parlamentua berrezarri zen baina botereak, legeak… Francok izango zituen. Bakarrik bere gobernuaren proposamenak onartuko zituzten. Prokuradoreak egongo ziren, lehengo Gaztelako Gorteetan bezala. Egoera liberaletan diputatu izena erabili zuten, horregatik aldatu zuen. Partaideak ez ziren demokratikoki aukeratuak izaten (ministroak, rektoreak…). Izendatuak 20 elizako ordezkariak ziren, eta familia buruak ere (1968tik aurrera 1/3 bat aukeratuko ziren familia buruen artean, 1967ko Lege organikoaren ondoren). Demokrazia organikoaren eredu zen hau.
Espaniarren Forua, 1945.Gerra amaituta demokrazia itxura eman nahi izan zion Espainiari. Espaniarren eskubide eta betebeharrak azaltzen dira bertan. Nahiz eta eskubideak aipatu, murriztuta agertzen ziren. Praktikan ez zen ezer aldatu.Erreferendum Nazionalaren legea, 1945.
Udal administraziorako legea, 1945.Demokrazia organikoa:Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari Buruzko legea, 1947.




Entradas relacionadas: