Estatuko Aurrekontu Orokorrak, Zerga Politika eta Inflazioa
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8 KB
1. Estatuko Aurrekontu Orokorrak (EAO): Sarrerak eta Gastuak
1.1. EAOko sarrera publikoak eta saldoa
Sarrera publikoen eta gastu publikoen arteko diferentzia da. Saldoa hiru motatakoa izan daiteke:
- Oreka: Gastuak = Sarrerak
- Defizita: Gastuak > Sarrerak
- Superabita: Gastuak < Sarrerak
1.2. Aurrekontu-saldoa eta defizit motak
Bi defizit mota nagusi daude:
Defizit ziklikoa: Ekonomia-zikloen eraginez sortzen da krisialdietan. Aldi batean irauten du eta hedaldian konpondu ohi da. Edozein ekonomiatan ematen da eta ez da asko arduratzekoa.
Egiturazko defizita: Denboran iraunkorra da, benetan arduratzekoa. Hedaldi garaietan ere existitzen da, herrialde bateko gobernua asko zorpetu baldin bada.
1.3. Defizit publikoaren finantzaketa
Hiru aukera daude finantzatzeko:
Zor publikoa jaulki: Banketxeari mailegua eskatzea bezala, estatuak dirua eskatzen die enpresei eta partikularrei titulu-balore batzuen truke. Ondoren, diru hori itzuli beharko du arrisku-prima deritzon interesak ordainduz.
Zergak igotzea: Batez ere hedaldi garaietan aplikatzen den neurria da, eragin zuzena duelako gizartearen erosahalmenean.
Zirkulazioan dagoen diru-kopurua handitzea: Neurri honek oso kezkagarria den arazoa ekar dezake: inflazioa. Horregatik, EBZk kontu handiz hartu beharreko erabakia da.
1.4. EAOko gastu publikoak
Gastu arruntak: Gizarteari zerbitzu publikoak ematea helburu duten gastu orokorrak dira: osasungintza, hezkuntza, justizia...
Ondasunen eta zerbitzuen erosketak enpresa pribatuei.
Funtzionarioen eta langileen soldatak.
Inbertsio-gastuak: Herrialdearen ekoizpen-ahalmenari eustea edo handitzea helburu duten gastuak dira. Handienak azpiegiturak dira.
Transferentziak eta dirulaguntzak: Estatuak premia daukaten enpresei eta pertsonei ematen dizkieten laguntzak dira.
Transferentziak: Pertsonei zuzenduak.
Dirulaguntzak: Enpresei zuzenduak.
2. Zerga Politika: Ahalmenekoak eta Egonkortzaileak
2.1. Ahalmeneko zerga-politikak
Gobernuek sarreretan eta gastuetan nahita eragin nahi dutenean martxan jartzen dituzten neurriak dira. Helburua ekonomia-jardueraren erritmoari eustea da. Hauek dira:
Obra publikoko programak: Bi helburu dituzte: ekoizpena eta enplegua igotzea, eta azpiegitura gehiago sortzea.
Enplegu eta prestakuntza planak: Helburua jendea formatzea da, epe laburrera lanean hasteko (adibidez, lantegi-eskolak).
Transferentzia programak: Helburua egoera okerrenean dauden kolektiboak laguntzea da (adibidez, langabezia-prestazioa eta erretiro-pentsioa).
Zerga-tasen aldaketa: Helburua zerga-tasak aldatuz familien eta enpresen erosteko ahalmenean eragitea da.
2.2. Egonkortzaile automatikoak
Herrialde bateko ekoizpen-mailarekin batera handitzen edo txikitzen diren diru-sarrera edo gastu publikoak dira; hau da, automatikoki martxan jartzen dira. Helburua hedalditik krisialdirako trantsizioak arintzea da. Hauek dira:
Zerga proportzionalak: Zerga-tasa beti berdina denean (adibidez, SZ eta BEZ).
Zerga gehikorrak: Zerga-tasak gora egiten duenean errenta-mailak gora egin ahala (adibidez, PFEZ).
Gizarte-kotizazioak: Langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak, gizarte-babesaren truke.
Langabezia-prestazioak: Langabezian egoteagatik estatuak ematen dituen laguntzak.
3. Zerga motak eta tributuak
3.1. EAOko sarrera publikoen xehetasunak
Gizarte-kotizazioak: Gizarte Segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak dira, zenbait prestazio jasotzeko eskubidea izateko (adibidez: bajan egotea, erretiro-pentsioa, ezgaitasun-pentsioa).
Tributuak: Estatuaren diru-sarreren erdia suposatzen dute.
Tasak: Erabiltzaileari onura dakarkion zerbitzu publiko bat erabiltzeagatik edo jarduera bat eragiteagatik ezartzen diren ordainketak dira.
Zergak: Zergak ordaintzen dituenak ez du berehalako onurarik lortzen trukean.
3.2. Zerga motak: Zuzenak eta Zeharkakoak
Zuzenak: Norberak duenari edo irabazten duenari ezartzen zaizkio. Kontuan hartzen dute pertsonaren edo enpresaren errenta-maila.
OZ (Ondarearen gaineko Zerga): Partikularren jabetzei ezartzen zaie.
PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga): Partikularren irabaziei ezartzen zaie: soldatei, alokailuei eta interesei.
SZ (Sozietateen gaineko Zerga): Enpresek lortzen dituzten irabaziei aplikatzen zaie.
Zeharkakoak: Ekintza konkretu batzuk zergatzen dituzte (kontsumoa). Ez dute kontuan hartzen pertsona edo enpresaren errenta-maila.
OEZ (Ondare Eskualdaketen Zerga): Beste partikular batzuei ondasunen bat erosi dieten partikularrei ezartzen zaie (adibidez, bigarren eskuko etxebizitza erosterakoan).
BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): Ondasun eta zerbitzuen kontsumoari ezartzen zaio.
ZB (Zerga Bereziak): Ondasun eta zerbitzu jakin batzuei bakarrik ezartzen zaizkie: alkohola, tabakoa, gasolina...
4. Prezioak eta inflazioa
Inflazioa ekonomia bateko prezioek modu jarraituan gora egitea da, diruak bere balioa galduz.
4.1. Inflazio motak eta jatorria
Moneta-inflazioa: Zirkulazioan diru gehiegi egoteagatik sortzen dena.
Eskariaren inflazioa: Gehiegizko eskaria egoteagatik sortzen dena. Hiru agente ekonomikoetako batek sorrarazia izan daiteke: familiak, enpresak edo estatua.
Kostuen inflazioa: Ekoizpen-kostuen igoeragatik sortzen dena. Bost arrazoi hauengatik gertatu daiteke:
Natura-baliabideen garestitzea.
Soldata-prezioen kiribila.
Soldata-soldata kiribila.
Merkatuaren ahalmenaren ondorioz.
Diruaren prezioaren aldaketen ondorioz.