Etika eta Morala: Kant, Utilitarismoa eta Sokrates
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,82 KB
1) gizakiok izaki moralak garela esateak edo gizakiok kontzientzi morala dugula esateak ez du esan nahi ezaugarri horiek jaiotzen garenetik ditugula. Gizakiak izaki moral bilakatzen den prozesu bat bizitzen du haurtzarotik heldutasun bitartean. Horren ondorioz, kantek esan zuen heldutasun morala heteronomia moralean hasten, eta autonomia moralean bukatzen den prozesu batean eskuratzen dela 2) Kanten ustez, nahimenak autonomoa izan behar da, hau da, gizakiok izan behar dugu gure buruari helburuak ezartzen dizkiogunak.Agindu kategorikoek baldintzarik gabe agintzen dute, trukean ezer eskaini gabe, kanten ustez agindu batek morala izateko inperatibo kategorikoa izan behar da. Kanten iritziz, agindu moralak dira egitura jakin bat dutenak, ezaugarri formal jakin batzuk dituzten argudioak. 1) Arau bat morala izan dadin, unibertsala izan behar du 2) berez helburu diren izakiei dagozkie, Kanten ustez, gizakiok berez gara baliotsu. 3) helburuen erresuman legeria unibertsalaren zati den araua 3) Utilitarismoa: garai modernoan sortu eta gizarte hedonismotzat har daiteke. Honen arabera ekintza onak dira erabilgarriak diren ekintzak,zoriontasuna handiagotzeko eta sufrimendua gutxitzeko balio duten ekintzak. Hau da, moraltasunaren helburua dela ahalik eta zoriontasun handiena lorzea.Beraz ekintzak ondorioen arabera epaitzen dituen pentsakaera etikoa da. Ezagunenak: Bentham eta John stuart mill
4)esaten da sokrates izan zela mendebaldeko etikaren sortzailea, berak proposatu baitzituen etikaren funtsezko galderak. Aurreko filosofoek natura ikertu zuten, baina sokratesek gizakiak gizartean nola bizi behar duen aztertu nahi izan zuen . Horren ondorioz, diruaren truke erretorika erakusten zuten jakintsuak agertu ziren. Jakintsu horiei sofistak esaten zitzaien eta askok ikuspegi etiko erlatibistak defendatu zituzten, Aldiz, sokratesek uste zuen kontzeptu moralak unibertsalak direla. Halaber defendatu zuen ez dagoela nahita gaizki jotzerik. Bertutea ezagutzen duenak haren arabera jokatzen du. 5)Askotan, arau moralak eta zuzenbidezko arauak bat etortzen dira, baina ez beti. Gerta daieteke ekintza bat legezkoa izan arren zuzena morala ez izatea, edota, alderantziz, ekintzaa bat morala izatea baina ez legezkoa. Autore askoen arabera lege bat morala ez denean, zilegia da herritarrek lege hori ez betetzea. Horri bortxakeriarik gabe eta era publikoan egiten denean desobedentzia zibilia esaten zaio.
+