Etnozentrismoa euskara

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB

BERNART ETXEPARE (1493-……)

Linguae Vasconum Primitae, Bordelen argitaratu zen 1545. Urtean eta euskarazko lehenengo liburu inprimatua da.Etxepare bi garairen artean bizi izan zen urte istilutsuetan. Mende hasierako lehen herenan kristautasuna bi zatitan banatzen hasi zen;
- Erromako Eliza katolikoa
- Protestantismoa izenaz ezagutuko zena sortu zen.
Honi erantzuteko Eliza katolikoak Trentoko kontzilioa antolatu zuen, Etxepareren liburua argitaratu zen urte berean.Trenton kontraerreforma izenekoa abiarazi zen, protestantismoari aurka egiteko.Etxepareren liburuan, erlijiozko kantuak, amodiozkoak, libertatea goratzen dutenak eta
euskara goraipatzekoak ageri dira.Euskarazko lehenengo liburu inprimatuen egilea da.Ez dakigu noiz edo non jaio zen eta noiz hil. Dakigun guztia, olerkiei esker dakigu. Bernart apaiza izan zen. Garazi herrian izan zen eta bertan kartzela ezagutu zuen, seguruenik auzi politikoengandik.
Dakigun guztia, Joxean Oiz idazleak, Beñat Dardo nobelan ondu zuen.

ARNAUT OIHENART (1592-1667)

L’art poetique basque lan teorikoan, poesía kultua eta garaikidea sortzea proposatu zuen.Berak landu zuen zubereraz. Honek, ulertzen zaila den poetaren ospea ematen dio.Berak asmatu zuen neurtitz hitza; olerki errimatu eta neurtua dela adierazteko. Amodioaren lana landu zuen. Oihenartenak dira amodiozko euskal olerki ederrenetako batzuk. Neurri
zehatzak, errimaren erabileraren aldetik aberatsak, sentimenduen adierazpen zoragarriak dira.Oihenart (Maule, 1592-Donapaleu,1667) Euskal literaturaren leku berezia duen idazlea da.Abokatua eta politikaria izan zen, oso gizon ikasia; literatura sortu eta historia idatzi zuen.Oihenart izan zen lehena Euskal Herriaren historia bere osotasunean kontatzen, latinez
idatzitako Notitia Utriusque Vasconiae izeneko liburuan. Zuberoako eta Nafarroa Behereko politikagintzan esku hartu zuen.
JOAN PEREZ LAZARRAGA (1548-1605)
Lazarragaren eskuizkribua 2004an aurkitu zuten Madrilen. Aurkikuntzak irauli egin zuen ordura arte genekiena; Arabako euskaran idatzita zegoen, egilea ez zen elizgizona eta noblea zen.Orain dela gutxi arte, euskara gizarteko jende xehe, pobre eta ezjakinaren kontua zela pentsatu izan dugu. Baina Lazarraga noblea zen, ez zen elizgizona, XVI.Mendeko elite sozialak ere euskaldunak baitziren, euskaldun arrunt eta naturalak. Lazarragaren eskuizkribuak beraz,kolokan jarri du Errenazimentuan euskara elizaren babespenan soilik garatu zena zioen topikoa.Arabako Larrean jaio zen, 1548.Urtea aldera. 1567an, bere koaderno eta kaierean idazteari ekin zion. Garai hartan gogoko zuten kontakizun mitologiko luze bat idazteari, hain zuzen ere.Koaderno berean, olerkiak ere idatzi zituen, maitasunezkoak. Cervantes ezagutu ote zuen ere ari dira ikertzen adituak. Bere sendiaren genealogía handi baten egilea ere izan zen. 1605.urtean hil zen, Larrean.
FELIPE ARRESE BEITIA (1841-1906)
1879.Urtean Olerki sariketan lehenengo saria eman zioten Arrese Beitiari, Ama Euskerari azken agurrak izeneko olerkiagatik. Izenburuak dioen bezala, Foruen galeraren ondoren,euskararenak egin duela uste du, eta lantua jotzen dio hizkuntzari. Bere olerkietako gaiak,foruak, fedea eta hizkuntza dira, etxexkoen galerak eragindako min eta saminekin batera.Bizkaiera oso landua zuen eta olerkien taxuaren aldetik berriz, bertsolaritzaren moldeetara jotzen du, munduan garai hartan diren mugimenduei jaramonik egin gabe.
Otxandion jaio zen, 1841.Urtean, Lehen Karlistadaren ostean. Gaztetan Gasteizera joan zen,marrazkigintza eta irudigintza ikastera. Gero etxera itzuli eta aitaren aroztegian jardun zuen.Sei seme alabaren aita izan zen, 4 oso gaztetatik hil zitzaizkion. 1906.Urtean hil zen, Bigarren Karlistadaren baino nahikotxo urte geroago.

Entradas relacionadas: