Europa 1000. urtean: Inbasioak eta Erresumen Egitura

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

1. Inbasio-bolada berriak Europan

1000. urte inguruan, Europa ez zen gaur egun bezain segurua. Oso garai biolentoa izan zen eta arriskutsua zen bertan bizitzea. Garai hartako jendearen bizitzak oso gogorrak ziren. Epidemiak eta gerrak ohikoak ziren. Baina 1000. urte inguruan, Europara inbaditzaile berriak heldu ziren:

  • Bikingoak
  • Hungariarrak
  • Sarrazenoak

Hungariarrak

Asiako estepetatik zetozen. Eslaviar herriekin batera iritsi ziren Europara.

Sarrazenoak

Afrika iparraldeko pirata musulmanak ziren, eta Europa hegoaldeko kostaldea suntsitzen zuten arpilatzeekin.

Bikingoak

Eskandinaviatik zetozen. Hasieran arpilatze-espedizioak egiten zituzten, baina denborarekin erasotako lurraldeetan jarri ziren bizitzen. Oso borrokalari onak ziren, eta beldur asko eragiten zuten oso krudelak zirelako. Erasotzen zuten lekuetan, jende gutxi uzten zuten bizirik. Famatuak dira haien itsasontziak, drakkar izenekoak.

2. Erresumaz osaturiko mosaikoa

1000. urtean Europa estatu eta erresuma independente askotan bananduta zegoen. Lurraldeak zatituta egon arren eta desberdintasun politiko eta kultural handiak izan arren, hiru ezaugarri komun zituzten:

  • Erlijio kristaua: Gehiengoaren erlijioa zenez, zibilizazio komun bat eratu zuten. Europa Kristandade izenarekin ezagutzen zen.
  • Merkataritza: Honen bidez eskualde eta erresumen arteko komunikazioa eta trukea sustatu zen.
  • Gizarte-egitura berdinak: Gizartea bi taldetan banatuta zegoen: jaunak eta nekazariak.

Monarken boterea

IX. eta X. mendeetan errege-erreginek botere gutxi zuten. Hiru arrazoi nagusi zeuden:

  • Beraien armadak oso txikiak ziren; beraz, beraien erresuma babesteko laguntza eskatu behar zioten nobleziari.
  • Erresumen mugak ez ziren egonkorrak. Monarkak hiltzean, erresumak ondorengoen artean banatzen ziren.
  • Diru-iturri eskasak: Ondare pertsonala eta hiriak zituzten, baina basailuen lurretan ez zuten botererik zergak ezartzeko.

Nola gobernatzen ziren erresumak?

Garai honetan erresumek ez zuten hiriburu finkorik. Leku batetik bestera mugitzen zen erregea bere gortearen laguntzaz.

Gortea: Senideek, gerlariek eta aholkulariek osatzen zuten. Gortearen barruan erregeari gobernatzen laguntzen zion talde bat zegoen: Kuria edo errege-kontseilua. Hasieran erregearen senideek eta lagunek osatzen zuten, baina denborarekin kide hauek gehitu ziren:

  • Legelariak
  • Elizako goi-dignatarioak
  • Nobleziako kide garrantzitsuak
  • Gerlariak

Entradas relacionadas: