Europako Estatuak, EB eta EAE: Egitura eta Antolaketa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,98 KB
1. Europako Gaur Egungo Estatuak
Europako Estatuen Arteko Ezberdintasunak
Hedadura, kokapena, forma, biztanleria eta aberastasunari dagokienez, Europako estatuen artean nabarmenak dira ezberdintasunak.
2. Europar Batasuna (EB)
Europar Batasunaren Historia
- 1957: Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zen, merkatu bateratua eratzeko.
- 1992: Europar Batasuna (EB) bihurtu zen.
- Gaur egun, 27 herrialdek osatzen dute.
Gaur Egungo Europar Batasuna
EBren azken helburua estatu handi bat osatzea da, ekonomia sistema, lege, justizia eta defentsa bateratuak ezarriz.
- Batasun ekonomikoa izugarri aurreratu da.
- Batasun politikoa atzerago dabil.
Beste arazo bat kide diren herrialdeen artean dagoen alde handia da.
EB Munduan
Munduko aberastasunaren %30 sortzen du eta merkataritza potentzia nagusia da.
3. Espainiako Estatua
Sistema Politikoa
1978ko Konstituzioaren arabera (Espainiako lege gorena), Espainia zuzenbide sozial eta demokratiko estatua da. Honako hauek osatzen dute:
- Koroa.
- Gorte Nagusiak edo Parlamentua.
- Gobernua.
- Botere judiziala.
Lurralde Antolaketa
Espainia honela dago antolatuta:
- 8.100 udalerri baino gehiago.
- 50 probintzia.
- 17 autonomia erkidegotan eta bi hiri autonomotan (Ceuta eta Melilla) banatuta dago.
Autonomia erkidego bakoitzak autonomia estatutua du.
5. EAE-ko Gobernuzko Erakundeak
Euskal Autonomia Erkidegoaren Jatorria
Euskal Autonomia Erkidegoa euskal lurraldeetako hiruk osatzen dute: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. 1936an Lehen Autonomia Estatutua onartu zen. Gaur egungo autonomia estatutua 1979an egin eta onartu zen.
Autogobernuko Erakundeak
- Eusko Legebiltzarra: 75 legebiltzarkide daude, hiru lurralde historikoetako bakoitzetik 25.
- Lehendakaria: Eusko Jaurlaritzaren burua da eta hura zuzentzen du.
- Eusko Jaurlaritza: Lehendakariak izendatutako sailburuek osatzen dute. Sailburu bakoitzak arlo baten ardura du.
6. Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolaketa
Lurralde Historikoak
Lurralde historiko bakoitzak erakunde hauek ditu:
- Batzar Nagusiak: Probintzietako parlamentuak dira. Kideak lau urtetik behin hautatzen dira, eta erakunde horien kudeaketa kontrolatzen dute.
- Diputazioak (Foru Aldundiak): Euskal diputazioek eskumen garrantzitsua dute, gainerakoek ez dutena: zergak ezartzeko eta biltzeko ahalmena, Kontzertu Ekonomikoa eta Administratiboa betez.
Udalerriak
Euskal Autonomia Erkidegoan 250 udalerri daude. Zenbait zinegotzik eta alkate batek osatzen dute.