Euskadiko hiri-sistema: egitura, harremanak eta erronkak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,13 KB
Euskadiko hiri-sistema
Gaur egungo hiri‑sistema. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriak modu esanguratsuan eta hierarkizatuan daude banatuta espazioan, hiri bakoitzak betetzen dituen eginkizunen arabera. Gainera, hiriak harremanetan daude elkarrekin eta beste autonomia erkidegoko hiriekin.
Euskal hiri‑sistema espazioan: banaketa desorekatua
Hiriak espazioan nola hedatzen diren kontuan hartuz bi hiri‑multzo bereizten dira: kostako azpisistema eta barrualdeko azpisistema.
Kostako azpisistemak
Kostako azpisistemak dentsitate sendoa eta jarraitua eratzen du Bizkaiko isurialdetik barrena Bilboren eta Donostiaren artean, eta Baionaraino luzatzen da. Kostako azpisisteman Bilboko eta Donostiako metropoli inguruak ditugu eta baita ere sare trinkoa osatzen duten hiri txikiak.
Bizkaian, Bilbo metropoli‑inguruak industriak eta eginkizun tertziarioak pilatzen dituelako, eta beraz, hiri‑sistemak desoreka batzuk ditu. Bilbok industrializazioaren hasieratik inguruko eremuetan xurgatze‑efektua izan duenez, Enkarterrietan edo Arratian ez dago eskualde‑esparruko eginkizunak antolatzeko behar den besteko neurri funtzionala duen hiri‑nukleorik. Beste eskualdeetan, hiriak haranen erdialdean kokatuta daude; Bizkaian hiri‑garapena batez ere eskuragarriagoak diren eremuetan kokatu da. Hiri horiek eginkizun zentralak eta nolabaiteko eragina gauzatzen dituzte populatze sakabanatuko landa‑inguruan (Balmaseda, Mungia, Durango, Gernika, Elorrio).
Gipuzkoan, sistema orekatuagoa da. Donostiaz gain, probintzia osotik neurri ertaineko industria guneak daude, homogeneoki hedatuta: Deba, Urola eta Oria ibaien haranen inguruan (adibidez: Beasain, Ordizia, Urretxu, Tolosa, Bergara, Azkoitia, Azpeitia, Eibar eta Arrasate).
Barruko azpisistema: Gasteizen inguruan
Barruko azpisistema Gasteizen kokatzen da. Araba oso makrozefalikoa da eta desoreka nabarmena dago, zeren eta Gasteizen kokatzen baita probintziaren biztanleen %75a. Azpimarratzeko, Laudio eta Amurrio daude, Aiarako eskualdean, Bizkaiarekin mugan, eta Bilboko metropoliaren barnean daudela esan beharra dago. Gero ere, Agurain dugu, Arabako Lautadan kokatua.
Bestalde, Arabako hiri‑sistemak ahultasun eta alde txarrak ditu: Errioxako hiriburuarekin, Logroñorekin, erlazionatuta dago eta Arabarekin mugan egiten duen Miranda de Ebrorekin ere bai. Gainera, Arabaren erdian Burgoseko eremua dago, Trebiñuko kondadoa, eta honek planifikatu eta kudeatzeko arazoak sortzen ditu.
Hiri‑hierarkia
Hiri‑hierarkia dago, biztanleriaren eta funtzioen arabera egituratuta. Hierarkia horren buru Hiriburuen Euskal Sistema polinuklearra dago, hiru hiriburuez osatua. Bilbo metropoli‑ingurua eskualde‑metropolia da eta sistemaren tontorrean dago; Donostia eta Gasteiz osatzen dute bigarren maila hierarkikoan.
Bilbo
Bilboko metropoli‑ingurua Euskal Autonomia Erkidegoko pilaketa demografiko handiena da (1.000.000 metropolian, Bilbon 375.000). Zenbait hiri kokatzen dira metropoliaren barruan, Barakaldotik Ugaora bitartean: lehen mailako eginkizunak ditu arlo guztietan. Industria‑eginkizunak ditu (Zamudio Teknologia Parkea) eta, gero eta gehiago, merkataritza‑ (Euskalduna Kongresuen Jauregia, BEC, Bilbo Exhibition Center), kultura (Guggenheim Museoa), hezkuntza (EHUko unibertsitatearen zenbait fakultate eta Deustuko unibertsitatea) eta negozio‑eginkizunak (BBVA eta Iberdrola multinazionalen egoitzak). Eragin‑esparrua autonomia‑erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren eta Loiuko aireportuko bidaiarien trafikoaren bidez.
Donostia
Donostia metropoli‑inguru baten erdigunea da (Donostialdea) eta metropoliak 321.061 biztanle ditu. Eginkizun dibertsifikatuak garatzen ditu: industriakoak (Miramon Teknologia Parkea), turistikoak, merkataritzakoak, unibertsitarioak eta kulturalak.
Gasteiz
Gasteiz 235.000 biztanle inguru dituen hiria da. Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarraren egoitza dago, baita industria‑ (Miñao Teknologia Parkea), hezkuntza (EHUko unibertsitatea) eta merkataritza‑eginkizunak ere (Foronda aireportua).
Hiri‑sistemaren harremanak
Handiak dira Euskal Autonomia Erkidegoko hirien arteko harremanak eta erkidegotik kanpo kokatutako beste azpisistema batzuekin dituzten loturak. Espainian garrantzi berezia dute Bizkaiko isurialde osoarekin, Nafarroarekin eta Errioxarekin dauden harremanek. Europan, euskal hiri‑sistemaren kokapen geografikoa estrategikoa da hiri‑ardatz handien arteko loturak egiteko: ardatz atlantikoarekin, Kantabriarraren eta kostako ardatz atlantiko‑frantziarraren artean kokatuta; ardatz mediterraneoarekin Ebroren haranaren bidez; eta Paris‑Madril‑Lisboa lotzen dituen iparralde‑hegoalde ardatzarekin.
Bizkaian, Bilbo Bizkaiko isurialde osoan eragin handiena duen hiri‑ingurua da, eta Madrilen atzetik bigarren tokia du hurbileko eragin‑esparruan kokatzen diren hiriburu kopuruari dagokionez (Santander, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Logroño).
Gipuzkoan, Donostiak kokapen estrategikoa du Frantziarekin dauden komunikazioetarako eta Nafarroarekin (Iruñea) eta Ebroren haranarekin dauden komunikazioetarako.
Araban, Araba Errioxaren bidez Euskadi Ebroren haranera hurbiltzen da Logroñoren bitartez.
Etorkizuneko erronkak
- Euskadik Europan duen integrazioa hobetzea, kokapen geografiko estrategikoa aprobetxatuz, arku atlantikoan duen eginkizun zentrala garatuz eta Europako espazio dinamikoenen artean dauden loturak bultzatuz.
- Euskadi osoa eta lurralde historiko bakoitza elkarrekin eta modu orekatuan gidatzea, hiriburuen hurbiltasuna, neurri funtzionala eta kokapen geografikoa kontuan hartuta; hiriko jarduerak eta ekipamenduak modu osagarrian bideratuz.
- Metropolien arteko hiri ertainak bultzatzea, berrikuntza‑ eta garapen‑prozesuak lurralde osora hurbilduz.