Euskadiko Hiri-Sistema

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,8 KB

Gaur egungo hiri-sistema. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriak modu esanguratsuan eta hierarkizatuan daude banatuta espazioan, hiri bakoitzak betetzen dituen eginkizunen arabera. Gainera, hiriak harremanetan daude haien artean eta beste autonomia erkidegoko hiriekin.

EUSKAL HIRI-SISTEMA ESPAZIOAN: BANAKETA DESOREKATUA.

Hiriak espazioan nola hedatzen diren kontuan hartuz bi hiri multzo bereizten dira: Kostako azpisistema eta barrualdeko azpisistema.

Kostako azpisistemak

dentsitate sendoa eta jarraitua eratzen du Bizkaiko isurialdetik barrena Bilboren eta Donostiaren artean, eta Baionaraino luzatzen da. Kostako azpisisteman Bilboko eta Donostiako metropoli inguruak ditugu eta baita ere sare trinkoa osatzen duten hiri txikiak.

Bizkaian

Bilbo metropoli inguruak industriak eta eginkizun tertziarioak pilatzen dituelako eta beraz, hiri-sistemak desoreka batzuk ditu. Bilbok industrializazioaren hasieratik inguru horietan «xurgatze» efektua izan duenez, Enkarterrietan edo Arratian ez dago eskualde-esparruko eginkizunak antolatzeko behar den besteko neurri funtzionala duen hiri-nukleorik. Beste eskualdeetan, hiriak haranen erdialdean kokatuta daude, Bizkaian hiri-garapena batez ere eskuragarriagoak diren eremuetan kokatu delako. Hiri horiek eginkizun zentralak eta nolabaiteko eragina gauzatzen dituzte populatze sakabanatuko landa-inguruan (Balmaseda, Mungia, Durango, Gernika, Elorrio).

Gipuzkoan

sistema orekatuagoa da. Donostiaz gain, probintzia osotik, neurri ertaineko industia guneak daude, homogeneoki hedatuta: deba, urola eta oria ibaien haranen inguruan(adb, beasain, ordizia, urretxu, tolosa, bergara, azkoitia, azpeitia, eibar eta arrasate).

Barruko azpisistema Gasteizen inguruan

kokatzen da. Araba oso makrozefalikoa eta desoreka nabarmena dago, zeren eta gasteizen kokatzen baita probintziaren biztanleen %75a. Azpimarratzeko, Laudio eta Amurrio daude, aialako eskualdean, bizkaiarekin mugan, eta bilboko metropoliaren barnean daudela esan beharra dago. Gero ere, agurain dugu, Arabako Lautadan kokatua.

Bestalde, Arabako hiri-sistemak ahultasun eta alde txarrak batzuk ditu: Errioxako hiriburuarekin, logroñorekin, erlazionatuta dago eta arabarekin mugan egiten duen Miranda de Ebrorekin ere bai.. Gainera, arabaren erdian Burgoseko eremua dago, Trebiñuko kondadoa, eta honek planifikatu eta kudeatzeko arazoak sortzen ditu.

HIRIEN HIERARKIA.

Hiri-hierarkia dago, biztanleriaren eta funtzioen eta arabera egituratuta. Hierarkia horren buru Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra dago hiru hiriburuez osatua. Bilbo metropoli-ingurua eskualde-metropolia da eta sistemaren tontorrean dago; eta Donostiak eta Gasteizek osatzen dute, hierarkiaren bigarren maila izanik.

Bilbo

ren metropoli-ingurua Euskal Autonomia Erkidegoko pilaketa demografiko handiena da (1000000 metropolian, Bilbon 375000). Zenbait hiri kokatzen dira metropoliaren barruan, Barakaldotik Ugaora bitartean: lehen mailako eginkizunak ditu arlo guztietan; Industria-eginkizunak ditu (Zamudio Teknologia parkea) eta, gero eta gehiago, merkataritza- (Euskalduna Kongresuen Jauregia, BEC, Bilbo Exhibition Center), kultura (Guggenheim Museoa), hezkuntza (EHUko unibertsitatearen zenbait fakultate eta Deustukoa) eta negozio-eginkizunak (BBVA eta Iberdrola multinazionalen egoitza). Eragin-esparrua autonomia-erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren eta Loiuko bidaiarien aireportuko trafikoaren bidez.

Donostia

metropoli-inguru baten erdigunea da (Donostialdea) eta metropoliak 321.061 biztanle ditu. Eginkizun dibertsifikatuak, industriakoak (Miramon teknologia Parkea), turistikoak, merkataritzakoak, unibertsitarioak eta kulturalak garatzen ditu.

Gasteizen

235000 biztanle bizi dira. Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarraren egoitza dago, baita industria- (Miñao Teknologia Parkea), hezkuntza (EHUko unibertsitatea) eta merkataritza-eginkizunak ere (Foronda aireportua).

HIRI-SISTEMAREN HARREMANAK.

Handiak dira Euskal Autonomia Erkidegoko hirien artean eta erkidegotik kanpo kokatutako beste azpisistema batzuekin. Espainian garrantzi berezia dute Bizkaiko isurialde osoarekin, Nafarroarekin eta Errioxarekin dauden harremanak. Europan, euskal hiri-sistemaren kokapen geografikoa estrategikoa da hiri-ardatz handien arteko lotura egiteko, hala nola ardatz atlantikoarekin, ardatz kantabriarraren eta kostako ardatz atlantiko-frantziarraren artean kokatuta dagoelako; ardatz mediterraneoarekin Ebroren haranaren bidez; eta Paris-Madril-Lisboa lotzen dituen iparralde-hegoalde ardatzarekin.

Bizkaian

Bilbo Bizkaiko isurialdean eragin handiena duen hiri-ingurua da, eta Madrilen atzetik bigarren tokia du hurbileko eragin-esparruan kokatzen diren hiriburu kopuruari dagokionez (Santander, Donostia, Gasteiz, lruinea eta Logroño).

Gipuzkoan

Donostiak kokapen estrategikoa du Frantziarekin dauden komunikazioetarako eta Nafarroarekin (Iruñea) eta Ebroren haranarekin dauden komunikazioetarako.

Araban

Arabar Errioxaren bidez, Euskadi Ebroren haranera hurbiltzen da Logroñon zehar.

Etorkizuneko erronkak.

1) Euskadik Europan duen integrazioa hobetzea, kokapen geografiko estrategikoa aprobetxatuz, arku atlantikoan duen eginkizun zentrala garatuz eta Europako espazio dinamikoenen artean dauden loturak bultzatuz; 2) Euskadi osoa eta lurralde historiko bakoitza elkarrekin eta modu orekatuan gidatzea, hiriburuen hurbiltasuna, neurri funtzionala eta kokapen geografikoa kontuan hartuta, hiriko jarduerak eta ekipamenduak modu osagarrian bideratuz; 3) Metropolien arteko hiri ertainak bultzatzea berrikuntza- eta garapen-prozesuak lurralde osora hurbilduz.

Entradas relacionadas: