Euskal Antzerkigile Garrantzitsuenak: XX. Mendeko Egileak
Clasificado en Latín
Escrito el en
con un tamaño de 2,04 KB
Euskal Antzerkigile Garrantzitsuenak
- Piarres Lartzabal: Etxahun, Bordatxuri, Senperen gertatua... Iparraldeko antzerkigile trebe eta langileena dugu. Dozenaka lan labur eta luze gauzatu zituen antzerkirako.
- Telesforo Monzon: Lau kantari eta xori bat, Gure behia hila da... Gipuzkoarra, baina Lapurdin aritu zen. 1956-1966 artean Iparraldeko antzerki taldeekin aritu zen, haientzat obrak moldatuz. Komediak nahiz dramak taxutu zituen, 9 edo 10 bat guztira.
- Daniel Landart: Noiz, Hil biziak, Erranak erran, Nola jin, hala joan... Lartzabal eta Monzonen jarraitzailea. Iparraldeko idazlea, autore eta zuzendari lanetan aritu da hainbat talderekin.
- Antonio Mª Labaien: Malentxo alarguna California, Lurrikara izango dugu... Tolosarrak gerraosteko antzerki munduaren gidaritza urte askotan eraman zuen. Egile, itzultzaile, kritiko eta historiagile izan zen 1950-1970 bitartean. Punta-puntako autoreen lanak euskaratu zituen (Brecht, besteak beste).
- Salbatore Mitxelena: Erri bat guruzbidean, Confixus. Bere lanak ezin izan zituen taularatu; idatzi zirenean, gaiak azaltzen zuen gatazka politiko-erlijiosoarengatik ez zegoen hauek inondik inora antzezterik.
- Yon Etxaide: Amaiur, Markesaren alaba, Begia begi truk. XVI. mendeko Nafarroako burujabetasuna galdu zuenekoa, XIX. mendeko maitasun kanta ezagunaren garapena eta XV. mendeko Bereterretxeren hilketan oinarritutako lanak dira.
- Gabriel Aresti: Mugaldeko herrian egindako tobera, Justizia txistulari, Etxe aberatseko seme galdua, Maria Madalenaren seme santua, Gure heriotzeko orduan. “Bestelako” obrak egiten saiatu zen. Antzerki popularrak eta teatro kristaua landu zituen.
- Xalbador Garmendia: Historia triste bat. Obra honek euskal zaleen mundua astindu zuen. 1969an argitaratua, euskal gizartean ematen ari ziren aldaketa sakonak islatzen ditu.