Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen eta Bigarren Sektoreak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Lehen sektorea: Abeltzaintza eta Arrantza

Txerrien eta hegaztien hazkuntza garrantzi handia hartzen ari da, biztanleriaren eskari handiagoaren ondorioz.

Baso-azalerak: isurialde kantauriarrean baino hedadura txikiagoa dauka.

Arrantza

Euskadiko arrantza mota hauek daude:

  • Baxurako arrantza: ontzien %79,1 okupatzen ditu, eta enpleguaren %58,8 ematen du. Kostaldean edo hurbileko kaletan egiten da; ontzi txikiak dira, eta legatzak, antxoak, hegaluzeak eta bisiguak harrapatzen dituzte. Bermeoko, Getariako, Orioko, Pasaiako eta Donostiako portuak nabarmentzen dira.
  • Alturako arrantza: ontziek %9 okupatzen ditu, eta enpleguaren %10,9 ematen du. Urruneko kaletan asteak ematen ditu. Ontziek edukiera handiagoa dute. Ondarroako eta Pasaiako portuak nabarmentzen dira.
  • Altura handiko arrantza: ontziek %10,9 okupatzen ditu, eta enpleguaren %27,8 ematen du. Oso urrutiko kaletan hilabeteak ematen ditu, eta edukiera handiko ontzi oso teknifikatuak erabiltzen ditu.

Bigarren sektorea Euskal Autonomia Erkidegoan

Industria-jardueraren oinarriak

  • Baliabide mineralak: Gaur egun, burdin-produkzioa urria da, baina beste baliabide mineral batzuk ustiatzen dira, hala nola Abadinoko, Anbotoko eta Mañariko mendikateko iparraldeko harrobietako marmola. Eta beste batzuk, adibidez: margak (zementua egiteko), buztinak (zeramikak, adreiluak egiteko) eta asfaltoak.
  • Energia-baliabideak: Gure erkidegoak ez du bere burua hornitzeko behar beste energia ekoizten. Zentral termikoek eta hidroelektrikoek biztanleriak eta industriek behar duten elektrizitatea ekoizten dute.

Industria-eremuak

2014an, euskal industriaren susperraldiaren lehen zantzuak gertatu ziren. Ezaugarri nagusiak:

  • Industria kanporantz orientatuta dagoela.
  • Produktuen merkaturatze ona.
  • Inbertsio eta garapen teknologikoa.

Bizkaia

Industria-tradiziorik handieneko eremuan, industria Bilbo Handiaren eskualdean eta Ibaizabal ibaiaren bidearen erdiko zonan kokatzen da.

Gipuzkoa

Industria probintzia osoan barrena sakabanatuta dagoen arren, Donostiaren inguruko gerrikoak garrantzi handia hartu du.

Araba

Industria Gasteizen inguruan eta Araiko haranean kokatzen da. Probintzia honetan industriaren kokapenak ez du ingurumenari hainbeste erasotzen.

Entradas relacionadas: