Euskal Bertsolaritzaren Historia eta Bilakaera
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,3 KB
Erromantizismo aurrea (I. Karlistaldia)
F. Amezketarra, Izuelako Artzaia.
Herriaren oroitzapenari esker jasoak, gehienak galdu dira. Nekazari giroko mundua islatzen dute. Bertsio saioak desafioak ziren.
Erromantizismoa (Karlistaldien arteko aroa)
Juanmari Lekuonak urrezko aroa deitu zion. Xenpelar, Bilintx, Iparragirre, Etxahun, Bordel.
Gaiak: nekazari giroa, industria eta ondoriozko garapenak. Ahapaldiak luzeagoak eta landuagoak dira: puntuak aberatsagoak, zailagoak eta doinu berriak.
Pizkunde aurrea (Gerra bitartea)
Aldi luzea: Foruen galeratik Gerra Zibilera arte. Otaño, Txirrita, Kepa Enbeita.
Gaiak: kultura, eskakizun politikoak, euskararen defentsa eta abertzaletasuna. Neurri eta gai aniztasun handia.
Bertsoak osatzeko prozesua:
- Mezuaren eta gaiaren tratamendua pentsatu.
- Neurria eta doinua aukeratu.
- Bertsoaren azken puntua asmatu eta buruan gorde.
- Azkeneko puntuaren errimari, oinari eutsiz, beste 3 oin asmatu.
- Oin horiek amaiera duten 3 puntu asmatu.
- Amaierara iristean, hasieran pentsatu eta gordea zenuen puntua bota.
Pizkundea
Gerra osteko ilunaldiaren ondoren, hedabideetara jauzia. Prentsa eta irratia. Bertsolarien Egunak (omenaldiak) sortu ziren. Entzuleria jantziagoa eta adituagoa da; gizartearen onarpen zabala eta txapelketen indartzea. Basarri, Uztapide, Xalbador, Manuel Lasarte.
Bertsolaritza soziala
Hegoalderako erreferentzia politiko nagusia: borroka armatuaren hasieratik Franco hil ondoko lehen hauteskundeetarako sasoia. Ezkerrak indar handia zuen, gatazka politikoaren oihartzuna bertsolaritzaraino iritsiz. Abesti debekuak eta arazoak ugaritu ziren. Mattin, Xalbador, Lazkao Txiki, Agirre, Lopategi, Egileor, Gorrotxategi, Amuriza.
Diktadura ondoko aldia
Masa fenomeno bihurtu zen, arrakasta sozial osoarekin. X. Amurizak bertsokeran, doinu-neurrietan eta gaien erabileran berrikuntzak ekarri zituen. Bertso aberats, heldu eta landuak, entzuleen eskakizun maila handikoak. Bertsolarien kultura maila gizartearena da. Bide eta eremu berriak: telebista eta internet. Andoni Egaña, Xabier Perez Euzkitze, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga.