Euskal Dialektologia eta Literatura Klasikoaren Hastapenak

Clasificado en Religión

Escrito el en con un tamaño de 2,62 KB

Euskal Herriko euskalkiak

  • Mendebaldekoa: Bizkaian, Gipuzkoako Deba arroan eta Araba iparraldean. Bizkaiera ere deitu izan zaio. Koldo Zuazoren ustez, tankera honetakoa zen baita ere Araba gehienean, Burgos iparraldean eta Errioxan egiten zen euskara.
  • Erdialdekoa: Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-mendebaldean. Gipuzkera ere deitu izan zaio.
  • Nafar-lapurtarra: Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Nafar-lapurtera ere deitu izan zaio.
  • Nafarra: Nafarroa Garaian. Nafarrera deitu izan zaio; sailkapen guztietan zailtasun handiak sortu ditu.
  • Zuberotarra: Zuberon. Zubera edo xiberera ere deitu izan zaio.
  • Ekialdeko nafarra: Erronkarin eta Zaraitzun. Galduta dago; XIX. mendean erronkariera eta XX. mendean zaraitzuera.

Euskal literatura klasikoaren hastapenak

  1. Gure literatura XVI. mendean hasten da Etxeparerekin.
  2. Gehienak idazle erlijiosoak izan ziren eta gai erlijiosoak jorratu zituzten.
  3. Protestanteen eta katolikoen arteko gatazken ondorio zuzena izan zen Etxepareren obra.
  4. XVI. mendean Nafarroako Erresuman izandako gerra eta istiluek bere isla izan zuten Leizarragak idatzitakoan.
  5. Joana III. Albretekoak Erreforma katolikoa nahi zuen hedatu Iparraldean, eta horregatik eskatu zion Leizarragari Testamentu Berria itzultzea.
  6. Arabako euskararen testigantza zaharrena XVI. mendekoa da eta, aldi berean, hegoaldeko literatura-obra zaharrena da. Lazarragari zor diogu.
  7. Joan Perez Lazarragakoaren obra nagusia XVI. mendean inprimatu zen eta 2004an aurkitu zuten.
  8. Hegoaldeko lehen obra literarioa artzain-eleberri bat da eta bertan lau neska-mutilen arteko maitasun-gorabeherak kontatzen dira.
  9. Ternuako arrantzak ekarri zuen aberastasunak izan zuen zerikusia Lapurdin XVII. mendean argitaratu ziren euskal liburu mordoxkarekin; Trentoko Kontzilioak ere bai.
  10. Axular: Sarako Eskolako idazle gehienak apaizak ziren eta gai erlijiosoak jorratu zituzten lapurteraz.
  11. Etxeberri Ziburukoa gizon jakintsua izan zen.
  12. Axular nafarra bazen ere, Sarako erretore bilakatu zen Salamancako Unibertsitatean ikasketak egin ondoren.
  13. Axularrek XVII. mendean idatzitako “Gero” euskal literatura klasikoaren gailurra da.
  14. Axularrentzat arrisku handiena hauxe zen: kristau-bizimodu zintzoa biharko uztea.
  15. Tartas: Joan Tartasek “Ontsa hiltzeko bidia” idatzi zuen XVII. mendean.
  16. Nork darabil idazkera aske, lokabe eta ia punturik gabea? Joan Tartasek.

Entradas relacionadas: