Euskal Foruen Historia: Jatorritik Kontzertu Ekonomikora
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,65 KB
Foruen jatorria eta izaera
XII. mendean, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak (Nafarroako erreinuaren barne zeudela), Gaztelako erreinuan sartzea onartu zuten baldintza batekin: haien lege propioak izatea, euskal foruak. Hiriak ere foruen jabe egin ziren. Denborarekin, lege bihurtu ziren, eta horien multzoari Foru Legea deitzen zaio.
Forua herri baten estatutu eta eskubideak jasotzen dituen dokumentu juridikoa da. Foruak, Erdi Aroaz geroztik euskal lurraldeetako biztanleen bizitza politikoa eta soziala arautzen zuten ahozko eta ohiturazko legedi zaharrean oinarritutako lege-bilduma ziren.
Antolaketa politikoa eta ekonomikoa
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herrietako ermandadeak sortu ziren handikiei aurre egiteko. Ordenamendu berria maila ezberdinetan zegoen antolatuta:
- Tokiko erakundeak
- Eskualde mailakoak
- Batzar Nagusiak
- Diputazioak
Batzar Nagusiak erakunde zentralak ziren, herrialdeen administrazio orokorra zehazten zutenak. Bestalde, korregidoreak erregeak probintzia bakoitzean zituen ordezkariak ziren.
Ekonomia arloan, foruen helburuak honako hauek ziren: oinarrizko produktuak bermatzea, merkataritzari laguntzeko politika sendoa eta zerga-salbuespena. Aduanak barnealdean zeudenez, atzerritik etorritako produktuek ez zuten zergarik ordaintzen, eta horrek kontrabandoa bultzatu zuen.
Eskubideak eta salbuespenak
Xedapen militar eta juridikoari dagokionez, euskal lurraldeetan ez zuten zertan soldadutza egin behar, salbuespenari esker. Gainera, berezko zuzenbide zibila, justizia eta kaparetasun unibertsala zeuden.
Lehen Karlistaldia eta foruen krisia
Foru-legearekiko eztabaidak 1778. urtean hasi ziren. Cadizko Konstituzioak deuseztatu zituen foruak, baina Fernando VII.a itzultzean, absolutismoa ezarri zen. 1820an, Riego koronelaren matxinadak foruak berriro deuseztatu zituen, baina liberalak garaitu ondoren, foruak itzuli ziren.
Fernando VII.ak Lege Salikoa kendu eta Berrespen Pragmatikoa ezarri zuen. Erregea hil ondoren, Lehen Karlistaldia hasi zen: karlistak (Zumarrakalegi buru, monarkia absolutua) eta isabelinoak (Espartero buru, liberalak) borrokatu ziren.
Gerraren faseak eta Bergarako Hitzarmena
- Lehen fasea: Karlistek katolizismoa eta foralismoa defendatu zituzten. Zumarrakalegi hil zuten Bilboko setioan.
- Bigarren fasea: Errege espedizioa eta Madrilgo ateetara iristea. 1837ko konstituzioak foru erakundeak ezabatu zituen.
- Hirugarren fasea: Maroto jeneralak bakea lortu zuen Bergarako Hitzarmenarekin (1839). Isabel II.a onartu zen, foruak errespetatzearen truke.
Nafarroako aldaketak eta Esparteroren dekretua
Nafarroak erresuma izaera galdu zuen eta 1841eko Lege Paktuaren bidez konstituzioa onartu zuen kupoaren truke. Esparteroren 1841eko urriaren 29ko dekretuak hiru euskal probintziak estatuko gainerako lurraldeekin parekatu zituen. 1839ko Euskal Foruak Berresteko Legearekin berreskurapen partziala gertatu zen.
Seiurteko Demokratikoa eta Bigarren Karlistaldia
1869ko Konstituzioak foru sistemaren deuseztapena ekarri zuen. 1872an Bigarren Gerra Karlista piztu zen. Porrotaren ondoren, Cánovasek 1876ko uztailaren 21eko Foruen Deuseztapenerako Dekretua onartu zuen.
Kontzertu Ekonomikoa
1878an, Cánovasek Lehenengo Kontzertu Ekonomikoa sortu zuen. Euskal aldundiek zergak biltzeko autonomia lortu zuten, trukean kupoa ordainduz. 1937an frankistek baliogabetu bazuten ere, 1980an berreskuratu zen, eskubide historiko bilakatuz.