Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,29 KB
- 15.TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936--04--10)
- 1. Testuaren kokapena eta sailkapena.
- Lehen mailako testu juridiko bat dugu aurrean, Estatutu bat, autonomia baten oinarrizko legea. Madrileko Diputatuen Kongresuan onartua 1936ko urriaren 4an. Hiru edo bost egun beranduago argitaratua Madrilgo Gazetan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
- II. Errepublikan, altxamendua eta ondorioz gerra zibila hasi eta hiru hilabete beranduago eginda dago. Autore bezala, Errepublikako Gorteak ditugu, hauetan onartzen baita lege bezala. Konkretuki, testuaren bultzatzaileak Indalecio Prieto (PSOE) eta Jose Antonio Agirre (EAJ) izan ziren, gorteetako estatutu-komisioan presidente eta idazkari. Hartzaileak, sortzen den autonomia berriaren biztanleria izango zen.
- 2. Testuaren analisia.
- Testua aztertzen hasi aurretik argitu ditzagun ondorengo hitzak:
- - Autonomia-Estatutua: Espainiako autonomia-eskualde batean indarrean dagoen oinarrizko legea da. Autonomia-estatutuak, besteak beste, autonomia-erkidegoari dagozkion eskumenak zehazten ditu.
- - Errepublikaren konstituzioa: 1931ko konstituzioa, oso aurrerakoia bere unean. Estatuaren baitan zenbait lurralderi autonomia lortzeko aukera eskaintzen zuen.
- Espainiako Errepublikaren gobernuak Euskal Estatutua onartu eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia modu autonomoan gobernatzea onartzen du, hori da ideia nagusia testuan. Lurraldetasuna zehazki finkatzen bada ere; ikusiko dugunez, praktikan, Bizkaian aplikatzen da, eta Gipuzkoa eta Arabako eremu txikietan.
- Lehenengo eta bosgarren ataletan, Euzkadi autonomiaren bi eskubide eta eskumen aipatzen dira: Euskara hizkuntza ofiziala izango dela, gaztelaniarekin batera, eta ordena publikoa mantentzeko Ertzaintzaren, polizia propioaren, eraketa.
- Behin Euzkadi izena hartuko duen autonomia onartuta, erkidegoaren instituzioen oinarrizko planteamendua egiten da, bigarren ideia nagusi bezala. Bertan, 10. atalean, oinarrizko modu batean, botere legegilea eta betearazlea antolatzen dira (Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaritza).
- Gerra garaian egonda, egoera berezi horren ondorio zuzena izango da azken testuaren bukaerako Bitarteko erabakiak aipatzea. Egoera historiko berezi batean, gerra irauten duen bitartean, Euskal Herriko behin-behineko gobernuak hartuko du Euskadiko agintea. Egoera berezi hori dela eta, ezin izan zuten instituzionalizazio prozesua modu normalizatuan egin. Beraz, behin behineko gobernua eta lehendakaria hautatzeko sistema azaltzen da: bando errepublikanoaren lurraldean dauden udalerrietako zinegotzien bidez, “askatasunez” aritu daitezkeenekin, alegia. Lehendakaria aukeratzeko 8 eguneko epea zabaltzen da: beti ere, gobernadore zibilaren gainbegiratzearekin. Lehendakariak bere gobernua osatzeko, gutxienez bost kide (sailburu) izendatuko ditu.
- 3. Testuinguruan kokatzea
1930eko hamarkadan, Espainian gatazka politiko eta sozial handiak egon ziren. Euskal Herrian, errepublikanoek eta abertzaleek lortu zuten indarra, baina Nafarroa eta Araba eskuinaren alde jarri ziren. 1936ko altxamenduaren ondorioz, Gerra Zibila hasi zen, eta Euskal Herriak autonomia lortu nahi zuen, baina egoera horrek Estatutua aplikatzea zaildu zuen.
4. Testuaren garrantzia:
Estatutua lehen autonomia saiakera izan zen Euskal Herrian, baina oso laburra izan zen, Bizkaian bakarrik aplikatu zen eta gerra zibilaren ondorioz bertan behera geratu zen. Hala ere, garrantzitsua izan zen, 1979an Euskal Autonomia Estatutuaren onarpena ekarri zuelako, eta autonomia prozesuaren oinarriak ezarri zituen.