Euskal herriko biztanleen banaketa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

Espainiar estatuaren barruan autonomia erkidego gisa Finkatzen du baina etorkizunerako eskubide historikoak ukatu gabe.

Gai  Eztabaidatuenak jasota geratu ziren: Nafarroa EAEn sartu ahal izatea, orden publikoaren eta irakaskuntzaren Gaineko eskumenak, Ogasun autonomoa, Kontzertu ekonomikoaren (1876an jarrita Canovasek foruak deseuztatu zituenean) bidez arautua, etab. Finantzazio horren Arabera, Probintziako Aldundi bakoitzak bere zergak ezartzen eta biltzen ditu, Eta zenbateko orokor horretatik, zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari Emango dio. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Madrilgo gobernuari Kupoa Deritzona ordainduko dio gobernu autonomoak eskumenak ez dituen alorretako Gastuak ordaintzeko: kanpo politika, defentsa, portuak, aireportuak, Gizarte Segurantza…

1983.An Lurralde Historikoaren Legea onartu zuten, lurralde antolaketa hobeto taxutzeko eta erakunde bakoitzaren eskumenak Definitzeko.

Autonomia Estatutuak ez zuen asetu nazionalismoaren eskaera guztiak. Gainera, Estatutuaren oinarria, konstituzioa, erkidegoan garbiki onartu ez izanak Zilegitasun maila gutxitzen dio.

Hain aldi politiko Garrantzitsuaren bilakaera ezin da ulertu, baldin eta ekonomia, gizarte eta Kultura kontuan hartzen ez badira.

Eusko Jaurlaritzak Gero eta eskumen handiagoak hartuz joan zen: hezkuntza, orden publikoa (Ertzaintza), Osasuna,

(Osakidetza), Eta Euskal Telebista sortu zen.

EKONOMIA, Euskal herrian ere sumatu Ziren munduko krisiaren ondorioak, are gehiago,  Euskal Herria izan bait zen krisiaren ondorioak gogorren jasan zituzten Lurraldeetako bat; izan ere,  80ko Hamarkadan industria siderurgiko eta metalurgiko osoa birmoldatu behar izan zen Eta horrek ondorio latzak ekarri zituen. Bestalde,  Espainia EB sartzeak berritzera behartu zuen Enpresa asko, merkatu bateratuko eskakizunetara egokitzeko. Horrek guztiak  protesta mugimendu ugari sortu zituen ( labe Garaiak, Euskalduna…) eta askotan bat egin zuten aldarrikapen politikoekin.

GIZARTEAREN BILAKAREA Garai horretako gizarteko mugimendu garrantzitsu bat amnistiaren alde Sortutakoa izan zen. Baita Lemoiz zentral nuklearren kontrako mugimendu Ekologista sortu zen. Bestalde,  Hezkuntza hedatu egin da, emakumea lan eta unibertsitateko munduan sartu Da, jaiotza tasa asko txikitu da eta 65 urtetik gorako biztanleen kopurua gora Doa etengabe.

KULTURAri  dagokionez 80. Urtetik aurrera artista ugari Sortu dira, zineman, Julio Medem, Imanol Uribe;  Musikan, Ainhoa Arteta……   Literaturan, Atxaga, Pinilla, Unai Elorriaga,  Pinturan…


POLITIKAN ere izan dira aldaketak, 1984an EAJk barne zatiketa izan ondoren Eusko Alkartasuna (EA) sortu zen.


Entradas relacionadas: