Euskal Herriko Gertaera Historikoak: II. Errepublika eta Gerra Zibila
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,65 KB
1. Clara Campoamor eta Emakumeen Sufragioa
1.1. Testuaren Kokapena eta Sailkapena
- Iturria: Lehen mailako iturria (hitzaldiaren transkripzioa).
- Data eta testuingurua: 1931ko irailaren 1a, II. Errepublikako Gorte Konstituziogileetan.
- Tipologia: Ahozko diskurtso politiko eta soziala.
- Egilea: Clara Campoamor.
- Hartzailea: Gorteetako diputatuak eta publiko orokorra.
- Helburua: Emakumeen sufragioaren aldeko aldarrikapena.
1.2. Testuingurua
II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen, Alfontso XIII.a erbesteratu zenean. Berehala, konstituzio berri bat sortzeko prozesua hasi zen. Behin-behineko gobernua osatu zenean, Alcalá Zamora Errepublikako presidente bilakatu zen. Hauteskundeetan ezkertiarren eta sozialisten koalizioak irabazi zuen. Emakumeen sufragio eskubidearen inguruko eztabaida handia egon zen Gorteetan. Azkenean, Campoamorren proposamenarekin bat eginez, sufragio unibertsala onartu zen, eta emakumeek lehen aldiz 1933an bozkatu zuten.
1.3. Testuaren Garrantzia
- Emakumeen eskubideen eta sufragio unibertsalaren aldeko diskurtso historikoa.
- Espainian emakumeek boto eskubidea lortu zuten lehen aldiz.
- Gerra Zibilak eta frankismoak eskubide horiek indargabetu zituzten.
- Eskubide horiek berreskuratzeko denbora luzea behar izan zen diktadura amaitu arte.
2. Fronte Popularra eta Gerra Zibilaren Atarikoa
2.1. Testuaren Kokapena eta Sailkapena
Tipologia: Narratiboa eta politikoa.
Argitalpena: El Socialista (1936ko urtarrilaren 16a).
Egilea: Fronte Popularra (ezkertiarren eta errepublikanoen koalizioa).
Hartzailea: Herritar guztiak.
Helburua: Faxismoaren mehatxua gelditzea eta demokrazia defendatzea.
2.2. Testuingurua
1931n II. Errepublika sortu zen, erreformak abiatu zirelarik. Hala ere, 1933-1935eko gobernu kontserbadoreak aldaketak atzera bota zituen, eta ezkertiarren ustez faxismoaren mehatxua handitu zen. Horrek Fronte Popularra sortzera bultzatu zituen indar ezkertiarrak. Koalizioak 1936ko hauteskundeak irabazi zituen, baina erreformek mugak izan zituzten eta gizartearen polarizazioa areagotu zen. Azkenean, estatu-kolpe faxista gertatu zen.
2.3. Testuaren Garrantzia
Fronte Popularraren akordioak eta desadostasunak azaltzen ditu.
Hauteskundeetako garaipenak gizartearen polarizazioa areagotu zuen, eskuindarren estatu-kolpea eta langileen erradikalizazioa ekarriz.
Gerra Zibila eta Francoren diktadurak Errepublikaren aurrerapenak eten zituen.
3. Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila Euskadin
3.1. Testuaren Kokapena eta Sailkapena
- Iturria: Lehen mailako testu juridiko-politikoa.
- Egilea: Formalki Gorteak; bultzatzaile nagusiak EAJko Agirre eta Alderdi Sozialistako Prieto.
- Data eta lekua: 1936ko urriaren 1a, Valentzia (Gerra Zibilaren lehen hilabeteak).
- Helburua: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzako eskualde autonomo baten oinarri juridikoa ezartzea.
3.2. Testuaren Azterketa
- Ideia nagusia:
- Espainiako Errepublikak Euskal Autonomia Estatutua onartu zuen.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak modu autonomoan gobernatzeko aukera jaso zuten.
- Puntu esanguratsuak:
- 1. atala: Euskal Herria izango da izena; euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak.
- 5. atala: Euskadiko Polizia Militarra sortzea aurreikusten da (gero Ertzaintza bihurtuko dena).
- 10. atala: Botere legegilea sufragio unibertsal bidez aukeratuko da; eskualdeko presidenteak Espainiako Errepublikarekin harremanak kudeatuko ditu.
- Gerra Zibilak baldintzatuta:
- Behin-behineko gobernua eta lehendakaria hautatzeko prozedura zehaztu zen.
3.3. Testuaren Garrantzia
- Euskal Herriko lehen autonomia estatutua izan zen.
- Foruak galdu ondoren autogobernurako lehen urratsa.
- Gerra Zibilak eta frankismoak prozesua eten zuten.
- 1979an onartu zen estatutu berria, Franco hil ostean.
- Euskal berezitasunen oinarriak ezarri zituen, ondorio historiko handiak izan zituen.
3.4. Testuinguru Historikoa eta Estatutuaren Bilakaera
1931ko apirilean, Espainiako II. Errepublika ezarri zen Alfontso XIII.a erregea erbesteratu ondoren. Errepublika garai gatazkatsua izan zen, gizartea eta indar politikoak bi bloketan banatu baitziren: errepublikano eta ezkerreko indarrak alde batetik, eta eskuin kontserbadore eta monarkikoak bestetik. Euskadin, Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren alde agertu ziren. Araba eta Nafarroa, aldiz, Errepublikaren aurka posizionatu ziren.
Euskal Autonomia Estatutua lortzeko lehen saiakera 1931n izan zen, Lizarrako Estatutua izenekoa. Hala ere, estatuaren eta elizaren arteko harremanei buruzko desadostasunek proiektua Madrilgo Gorteetan atzera botatzea ekarri zuten. Ondoren, 1933an, bigarren proiektu bat aurkeztu zen, Batzar Kudeatzaileen Proiektua, laikoagoa eta demokratikoagoa. Hala ere, Nafarroak uko egin zion parte hartzeari, eta, 1933ko hauteskundeetan, CEDA alderdiak garaipena lortu zuenez, prozesua berriro gelditu zen.
1936ko uztailaren 17an, Espainiako armadaren zati batek altxamendu militarra gauzatu zuen, eta horrek Gerra Zibila piztu zuen. Euskadin, egoera konplexua zen: Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren alde zeuden, baina Araba eta Nafarroa altxamenduarekin lerrokatu ziren. Gerra hasieran, EAJk errepublikanoekin lankidetzan aritzea erabaki zuen, Estatutuaren onarpena lortzeko helburuarekin. Horrela, José Antonio Agirre eta Indalecio Prieto estatutuaren inguruan negoziatzen hasi ziren, eta azkenean Euskal Autonomia Estatutua onartu zen.
Estatutua onartu ondoren, Eusko Jaurlaritza osatu zen, eta José Antonio Agirre lehen lehendakari izendatu zuten. Eusko Jaurlaritza kontzentrazio gobernu bat izan zen. Hala ere, estatutuaren aplikazioa Bizkaian bakarrik egin ahal izan zen, eta 9 hilabetez iraun zuen, frankistek lurraldea okupatu arte.
4. Kontzertu Ekonomikoen Indargabetzea eta Frankismoa
4.1. Testuaren Kokapena eta Sailkapena
- Iturria: Lehen mailako testu historiko-politikoa eta juridikoa (lege-testua).
- Egilea: Francisco Franco, 1936ko irailean "generalísimo" eta Estatu berriaren buruzagi izendatua.
- Data eta testuingurua:
- 1937ko ekainaren 23an aldarrikatu zen.
- Bilbo frankisten esku erori eta lau egun geroago argitaratu zen.
- Hartzaileak: Euskal Herria, bereziki Bizkaia eta Gipuzkoa.
- Helburua: Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezabatzea, zigorraren parte gisa.
4.2. Testuingurua
Kontzertu ekonomikoen sorrera Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren gertatu zen. 1876an Antonio Cánovas del Castillok euskal foruak indargabetu zituen, baina 1878an kontzertu ekonomikoak onartu ziren, euskal probintziei autonomia fiskala emanez.
Gerra Zibila 1936ko uztailaren 17an hasi zen estatu-kolpe gisa. Araba eta Nafarroa berehala matxinatuekin bat egin zuten, baina Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren alde leial mantendu ziren. Gipuzkoan Defentsa Batzarra sortu zen, baina altxatuak Irundik sartu eta probintzia azkar hartu zuten. Bizkaian, Eusko Jaurlaritza sortu zen eta defentsa antolatu zuten, baina 1937ko ekainaren 19an Bilbo erori zen.
Francok, Errepublikaren alde egin zuten probintziak traidoretzat hartuta, kontzertu ekonomikoak kendu zizkien. Aldiz, Araba eta Nafarroan mantendu ziren, haien leialtasunagatik. Francoren diktadura amaitzean, Trantsizio garaian, kontzertu ekonomikoak eta autonomia estatutua berreskuratu ziren.
4.3. Testuaren Garrantzia
- Francoren mendeku-neurri gisa ezarri zen Bizkaia eta Gipuzkoan.
- Gerraosteko errepresioaren adibide bat da.
- Euskal lurraldeen arteko bereizketa eragin zuen, Araba eta Nafarroan mantendu baitziren.
- Frankismoan ezarritako neurri ekonomikoek eragin handia izan zuten.
- Trantsizioan, kontzertu ekonomikoak eta autonomia estatutua berreskuratu ziren.