Euskal Herriko Harri Motak eta Ziklo Geologikoa
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,51 KB
Euskal Herriko Harri Motak eta Egitura Geologikoak
Harrien zikloa
Lurrazalean hiru harri mota nagusi aurkitzen dira:
Harri magmatikoak edo igneoak: Pirinioak (adibidez: arko harriak).
Harri metamorfikoak: Pirinioak.
Harri sedimentarioak: Zumaiko flyscha.
- Hauek lotura estua dute.
- Denborarekin, gaur egun magmatikoa edo igneoa den arroka bat, arroka sedimentario bihur daiteke.
- Higaduraren ondorioz, arroka horretatik askatutako zatitxoak sedimentatzen joaten dira, eta denbora pasatuz, sedimentu horiek arroka bihurtzen dira.
- Sedimentazioa: Lurraren gainazalean sedimentuak metatzeko prozesua da.
- Sedimentuak: Partikula solido askeak dira, kanpoko agente geologikoek sortuak.
Sedimentuak → Diagenesia edo Petrifikazioa → Arroka
- Diagenesia: Sedimentuak arroka sedimentario bihurtzen dituzten prozesu fisiko, kimiko eta biologikoen multzoa da.
- Diagenesia: Metamorfismo guztiaren presio eta tenperatura txiki samarretan gertatzen da, gutxi gorabehera 6 km-ko sakoneran eta 200°C-tik beherako tenperaturan.
Diagenesi-prozesu nagusiak
- Trinkotzea: Gainazalean sedimentu-geruza berriak jalkitzen direnean sakonagoko geruzetan presio handiagoa egiten delako gertatzen da. Presioa handitzearen ondorioz, partikulen arteko poroen tamaina txikitu egiten da, eta poroetan metatuta zegoen uraren eta airearen parte bat kanporatu.
- Sedimentuko mineral batzuk disolbatzea: Mineral batzuek uretan disolbatzeko joera dute. Hori gertatzen denean, mineral horiek sedimentuetatik desagertu egiten dira, eta poroetan dagoen lurreko urak mineral horiek zeuzkaten ioietan aberasten dira.
- Sedimentuen zementazioa: Sedimentuaren poro eta hutsuneetan uretan disolbatuta dauden substantzia batzuen prezipitazio kimikoa gertatzeak eragiten du. Halakoetan, substantzia horiek zementu gisa jokatzen dute, arrokaren porositatea eta iragazgaiztasuna txikitu egiten dira, eta material koherenteagoa bihurtzen da. Zementu nagusiak karbonatoak eta silikatoak dira.
- Mineralak birkristaltzea: Kristalen tamaina handitzen da, baina arrokaren konposizioa aldatu gabe.
- Kristal-unitate-gelaxka espazioaren hiru norabideetan errepikatzean eratzen den minerala da. Kanpotik, forma poliedrikoa du (aurpegiak, erpinak eta ertzak), bere kristal-egituraren ispilu.
- Eraldaketa mineralogikoak: Hauen ondorioz gertatzen dira:
- Ur-fluxuekin interakzioa: Ur horiek sedimentuko mineralekin erreakzionatzen dute ioiak baldin badauzkate. Adibidez, koral-harriak dolomia bihur daitezke, kaltzita (kaltzio karbonatoa) daukan kaltzio katioia magnesio katioiak ordezten badu.
- Eraldaketa polimorfikoak: Mineral batzuk kondizio berrietan beren polimorfo egonkorrena bihurtzen dira.
- Mineral berriak kristaltzea sedimentuko poroetan.
Polimorfismoa: Konposizio bera baina espazioan desberdin antolatuta dauden mineralak (adibidez: diamantea eta grafitoa).
Isomorfismoa: Espazioan berdin antolatuta baina konposizio desberdina duten mineralak (adibidez: galena eta halita).
Harrien zikloaren dinamika
Aldizkako sedimentazio batzuk arroka metamorfiko bihur daitezke tenperatura eta presio handien eraginez. Arroka metamorfikoak, berriz, kanpoko eragileen mende badaude, higatu egin daitezke, eta, denborarekin, arroka sedimentario bilakatu. Bestalde, edozein motatako arroka urtu daiteke lurrazaleko sakonera itzultzen denean. Arroka horiek fusiotik sortu magma, eta magma hori hoztu da arroka igneoa edo magmatikoa sortuz.
Eraldaketa metamorfikoak
Metamorfismo-prozesuan, arrokek zenbait eraldaketa izaten dituzte egoera solidoan, eta ondorioz arroka berri bat sortzen da. Eraldaketa metamorfiko garrantzitsuenak hauek dira:
- Eraldaketa mineralogikoak: Arrokak osatzen dituen mineralek egonkor izateari uzten diote, eta beste mineral batzuk bihurtzen dira.
- Mineralak birorientatzea: Presioa handitzen denean, mineralek egituran zuten kokapena aldatu egiten da. Zapalketa gertatzen ari den norabidearekiko perpendikularki birbanatzen dira, eta, horrela, eskistositate-planoak sortzen dira.
- Birkristaltzea: Tenperatura igotzen denean, partikulen mugikortasuna handitu egiten da. Adibidez: kaltzita birkristaltzean, marmol bihurtzen da.
- Metasomatismoa: Presio eta tenperatura handien eraginpean arrokak fluido exogenoekin interakzionatzen duenean gertatzen da.
Metamorfismo motak
- Ukipen-metamorfismoa edo termikoa: Magma beroa sartzeak arroka ostalarien tenperatura handitzea eragiten du.
- Zama-metamorfismoa edo estatikoa: Arroka sedimentarioetan gertatzen da, jalkitako sedimentu-pisuak azpiko geruzetan egiten duen indarraren ondorioz.
- Eskualde-metamorfismoa: Plaka litosferikoen arteko talkaren edo subdukzioaren ondorioz gertatzen da.
- Presiometamorfismoa edo dinamikoa: Konpresio-failetan gertatzen da, blokeak mugitzean sortutako marruskaduraren ondorioz.
Magmatismoa eta arroka magmatikoak
Magmatismoa: Magmak tartean direla gertatzen diren prozesu geologikoen multzoa da. Magmak hozten eta solidotzen direnean, arroka magmatikoak eratzen dira. Magma Lurraren barruan sortzen da, arrokak urtzean, energia geotermikoen eta plaka tektonikoen arteko interakzioengatik.
- Arroka plutonikoak: Sakonera handian eta geldo hoztuak.
- Arroka bolkanikoak: Gainazalean eta bizkor hoztuak (laba).
Bolkanismoa eta erupzioak
Bolkanismoa magma, litosferako arrakaletan zehar, lurrazaleraino igotzearekin eta sumendiak eratzearekin lotutako prozesu geologikoen multzoa da.
- Gasak: Ugarienak ur-lurruna, CO2, SO2, NO2, NH3 eta H2S dira.
- Laba: Magmaren osagaia. Biskositatearen arabera, laba basikoa (arinagoa) edo azidoa (likatsuagoa) izan daiteke.
- Piroklastoak: Solido-egoeran kanporatzen diren partikulak (bonba bolkanikoak, lapilliak eta errautsak).